Agerreburu trikuharria (eu)

    Sorapediatik
    Agerreburu
    Agerreburu 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea Kalkolitiko-Brontzea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Bergarako udalerrian dagoen trikuharria, itxas mailetik 840 metrotara. Agerreburu mendiaren iparraldeko sahietsaldean dago, bere gainean dagoen antena errepetidoretik 100 metrotara iparralderantz eta Elosuako auzotik bertara igotzen den errepidetik 13 metrotara.

    Tumuluak 11,5 metrotako diametroa eta 75 zentimetrotako altuera dituena.

    Erdialdean gutxi gorabehera 2 metrotako diametroa eta 60 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka, bertan hiru harlauza ikus daitezkela. Hauek, antzinako ganbararen aztarnak, honela kokaturik daude: bat zutik dago iparraldean, beste bat barrurantz kulunkatua hegoaldean eta beste bat kanporantz kulunkatua mendebaldean. Tumuluaren gainean beste biren aztarnak daude. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak eta kareharri margatsuak (tupatsuak) dira.


    Ikuspegi orokorra (Jose)

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Agerreburu 3Dtan (Stoa & Degebesa)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Historia

    Lurrontzia

    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak (1921)

    Sarrera nagusia: Agerreburu trikuharria. Indusketak (eu)

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean. Agerreburu izan zen aztertutako azken trikuharria.

    Trikuharriaren harlauzak zerrendatu eta neurtu zituzten, eta indusketetan zeramika zatiak topa zituzten, eta giza hezur urri batzuk (gero galdu zirenak).

    Topatutako aizkora (Aranzadi 2019)

    Izendapena (2003)

    Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.

    Arbasoak egitasmoaren indusketak (2016-2017)

    Sarrera nagusia: Agerreburu trikuharria. Indusketak (eu)

    2019 kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: Agerreburu, Irukurutzeta, Frantsesbaso eta Sabua. Jesus Tapiaren arabera, indusketen arduraduna, aurkikuntza ugari egin zituzten, batez ere Agerreburun: leundutako aizkora (K.a. 4.000 eta 2.000 urte artekoa) eta historiaurreko ontzi zeramikoen pusketa eta giza hezurra gehiago.

    Harlauzen egoera kontutan hartuta, Agerreburu lehengoratzeko aukera dago.

    Erreferentziak