Lapurretak (eu)

    Sorapediatik

    Lapur ospetsuenak

    Historiaren zehar, Soraluzen ere lapur ospetsuak izan dira, eta mota askotakoak: Domingo de Zavala kudeatzaile ustela, Saturnina de Otero txikikerien ebaslea, Txandrua bidelapurra, Leybar sendia...

    Domingo de Zavala

    Domingo de Zavala Ordizian jaio zen (1607). Gipuzkoako gerra komisarioa izan zen, eta Tolosako Erret Lantegien superintendentea gero. 1644.ean Soraluzeko Erret Lantegien superintendentea izendatu zuten.

    Salaketa batzuren ostean, 1756.ean erregeak auditorea bidali zuen Soraluzera, eta honek 46 hutsegite topa zituen Zavalaren jardueran, garrantzitsuena diru publikoaz jabetu zela.

    Prozesu honetan, Domingo Ordizian hil zen (1657), eta Diego Antonio semea izandatu zuten superintendente.

    Saturnina de Otero

    Saturnina de Otero Villabonan jaio zen (1750), baina Soraluzen bizi izan zen Juan Ygnacio Muxica Sagastizabal soraluzetarrarekin ezkondu eta gero.

    Gaztetatik atxilotu eta zigortu zuten lapurreta txikiak egiteagatik. 1777.ean erbestera zigortu zuten, baina Soraluzen geratu zen. Bila joan zitzaizkion, eta ihes egitea lortu zuen. Azkenean preso hartu zuten eta Zaragozan espetxeratu... baina handik irtetzerakoan lapurretan jarraitu zuen.

    Txandrua

    Txandrua bidelapur famatua izan zen, XVIII. mendekoa, denbora luzez inguruko herriak beldurtuta izan zituena. Lagunekin borda batean bizi zen, hondakinak oraindik Atxolin mendiaren oinetan ikusten direla. Borda hau garai bateko Azkoitiarako erregebidearen oso gertu zegoen, Bizkaia eta Gipuzkoa lurrez lotzen zituen bide nagusia hain zuzen.

    Behin Txandrua eta lagunak Azkoitiko Santa Kruz komentuan lapurretan egitea erabaki zuten. Baina moja atek kanpaia jotzen hasi zen, era harrapatu zituzten.

    Leybar sendia

    Leybartarrak (XVIII. mendea) Soraluzeko lapurreta handienetakoa egin zuten.

    1777. urtean, Soraluzeko Santa Maria la Real artxibotik (hau da, "kutxa gotorretik") 173.437 erreal eta 24 marabedi lapurtu zuten; guztira 580 kilo zilar baino gehiago. Diru hauek armadak bidalitakoak izango ziren, eskaera handi baten ordainketa aurreratua edo, seguruago, bukatutako eskaera baten zorrak kitatzeko.

    Leybar familiako bost lagun atxilotu, epaitu eta errudun jo zituzten. Hala ere, lapurtutako dirua ez zen (osorik) agertu, 1779.eko urtarrilean bost kondenatuen ondasunak bahitu zituzten eta.


    Diru lapurretak

    Santa Maria la Real parrokian izandako lapurreta handiena Leybar familiak eginikoa, baina ez zen bakarra. 1612.ean Miguel de Egoza, Juan de Cortavarria eta Juan de Galdos ere lapurretan aritu omen ziren[1].

    Gordetzen diren agiri gehienak XIX .mendekoak dira. 1818.ean, esateko, Edurdungo baserrian lapurtu zuten[2]. Eta 1825.ean bi soraluzetar era beste bi elgoibartarrek Manuel de Mendiola jaunari urrezko ontza kendu zioten[3].

    Inoiz soraluzetarrak lapirreran aritu ziren inguruetan. 1831. urtean Manuel de Arangurenek eta Manuel de Arluciagak, Bergarako epaitegiko alguazila zen Francisco de Otaloraren laguntzarekin, egundoko lapurrera egin zuten Osintxuko tabernan: urrezko 16 ontza, zilarrezko 16 duro eta ardoa[4]. Urte hartako urrian bi soraluzetarrak harrapatu eta espetxean sartu zituzten[5].


    Lapurretak armagintzan

    Soraluze herri industriala izanik, lapurreta batzuk armagintzarekin zerikusia zuten. 1735. urtean Agustin eta Tomas de Aguirre anaiek Pedro de Pagoaga eibartarraren kutxa baten edukia lapurtu omen zituzten, eskopetak eta soinekoak tartean[6].

    1756.ean Juan de Ganchegui Artolazabalek eta José de Pildainek, Bergarako biztanleak biak, Jose Antonio de Argarate soraluzetarra salatu zuten, Osintxun Arrasaterako zen burdin-minerala lapurtu zuelakoan[7].

    Pieza bukatuak ere lapurtzen ziren, batez ere fusil kainoiak. 1763.ean hamabi kainoi falta ziren Francisco de Juaristi forjariaren lantegitik[8]. 1777.ean, berriz, Ignacio de Guridik zortzi lapurtu omen zizkion Sebastian de Arangureni[9].


    Nekazal lapurretak

    Baina Soraluzeko lapurretak ez ziren bakarrik hiritarrak eta industrialak, nekazal motakoak ere izan ziren: artoa 1711.ean[10], egurra 1746.ean[11], sagarrak 1759.ean[12], fruta 1762.ean[13], ortukoak 1766.ean[14], fruta 1779.ean[15]...

    Animaliak ere inoiz ohosten zituzten, esateko 1836.ean, Juan de Isa elgoibartarrak Iruren bi ardi lapurtu zituela[16]. Juan de Isa espetxeratu zuten, baina hanka egitea lortu zuen[17].


    Bestelako lapurreta txikiak

    Azkenik, noizean behin auziak zabaltzen ziren bestelako lapurreta txikiengatik.

    Maria de Buruaga arabarra ospetsua izan behar zen, 1592.ean Andres de Iturraok iskanbila eta lapurretengatik salatu zuenean[18]. Beste salaketak izan ziren 1762.ean[19] eta 1766.ean[20].

    1804. urtean soldadu batek zapia galdu omen zuen eta, itxura denez, Rafael de Zabalak eta Lorenza de Urizarrek Francisco de Larrañaga salatu zuten, galdutako zapia lapurretzeagatik[21]. Salaketa Donostiaraino heldu zen, eta bi urte geroago oraindik indarrean zirauen[22].

    Zapia baino gauza handiago eta astunagoak ere lapurtzen ziren, herriko erdi erdian. Halaxe gertatu zitzaion Juan antonio Perezi, Kalegurutzean utzitako gurdi batetik ardo larrua ohostu zioten eta[23].

    Bukatzeko, Manuel de Odriosola soraluzetarra aipatu behar da, Soraluzen zein inguruko Azpeitia eta Eibarren lapurretan aritzeagatik ospetsua[24].


    Erreferentziak

    1. Pleito criminal de oficio contra Miguel de Egoza, Juan de Cortavarria y Juan de Galdos, por hurto en la iglesia parroquial de Santa María de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1612/04/26).
    2. Auto de oficio por el robo y otros excesos cometidos en la casería de Edurdungua, jurisdicción de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1818/10/24).
    3. Causa criminal formada contra Lorenzo y Juan José de Salaberria, hermanos, vecinos de Elgoibar, y Juan Luis de Alguibar y José Narciso de Maiztegui, vecinos de Soraluze-Placencia de Las Armas, sobre el robo de una onza de oro a Manuel de Mendiola (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1825-1829).
    4. Autos de Pedro de Eguiluz, rematante de la taberna de vino del barrio de los Martires de Osiranzu, contra Manuel de Aranguren, Manuel de Arluciaga, vecinos de Placencia y Francisco de Otalora, alguacil del Juzgado, acusándoles de allanamiento de morada y robo de dinero, 16 onzas de oro y 16 duros, de 9 pellejos de vino y 22 corambres (Bergarako Udal Artxibo Historikoa 1831/09/20 - 1832/10/18).
    5. Exhorto del Alcalde y juez ordinario de Bergara al de Placencia para que se haga saber el auto sobre carcelería de Manuel de Aranguren y Manuel de Arluciaga. Auto y notificación (Bergarako Udal Artxibo Historikoa 1831/10/26 - 1831/10/26).
    6. Pedro de Pagoaga, vecino de Eibar, contra Agustín y Tomás de Aguirre Beina, vecinos de Soraluze - Placencia de las Armas, sobre robo de escopetas, vestidos y otros objetos contenidos en un arca (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1735-1736).
    7. Juan de Ganchegui Artolazabal y José de Pildain, vecinos de Bergara, contra José Antonio de Argarate, vecino de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre acusación de ladrón de vena en unos carros cargados con destino a una ferrería de Mondragón, durante la parada de descanso en el barrio de 'Osiranzu' de Bergara (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1756).
    8. Auto de oficio por hurto de doce cañones en la fragua obrador de Francisco de Juaristi, maestro forjador de cañones, vecino de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Archivo Historikoa 1763/12/06).
    9. Sebastián de Aranguren, vecino de Soraluze-Placencia de las Armas, contra Ignacio de Guridi, limador, residente en Soraluze-Placencia de las Armas, sobre el robo de ocho cañones de fusil; y apelación de la sentencia (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1777).
    10. Querella de José de Lasalde contra Pedro de Doiztoa, vecino y residente en la villa de Placencia, sobre robos de maiz en las heredades de Elordi (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1711/10/26).
    11. Querella de María Josefa de Eguizaval, viuda de José de Saloguen, contra José de Ganchegui, vecina y residente en la villa de Placencia, por trasmoche y hurto de leña en un jaral (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1746/09/14).
    12. Querella de Juan Francisco de Eguizabal, presbítero, capellán en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia, contra José Antonio Aspe y otros, por hurto de manzanas y rotura de setos en una heredad (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1759/08/20).
    13. Querella de Juan Andrés de Lasalde contra José de Mendiola y Bartolomé de Ascargorta, vecinos de la villa de Placencia, por hurto de fruta en una huerta (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1762/09/01).
    14. Querella de Andrés de Arizaga contra Martín de Garate, Manuel de Gorostegui, Martín de Lasurtegui, Domingo de Achuategui, Pedro de Sarasua y Miguel de Alquibar, vecinos y residentes en la villa de Placencia, por hurto en una huerta sita en el término de Arrazavaleta, jurisdicción de la dicha villa (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1766/07/23).
    15. Baltasar de Ibarra, menor, contra Andrés Antonio de Arizaga, vecinos de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre injurias de ladrón por robo de fruta en su huerta (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1779).
    16. Auto de oficio contra Juan de Isa, natural de la villa de Elgoibar y habitante en la casilla de Eguiguen, jurisdicción de la villa de Eibar, por robo de 2 ovejas en las bordas de José de Artolazabal y Pedro de Ariznavarreta, habitantes en las caserías de Irure, jurisdicción de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1836/09/17 - 1837/07/29).
    17. Auto de oficio contra Juan de Isa, natural de la villa de Elgoibar y habitante en la casilla de Eguiguen, jurisdicción de la villa de Eibar, por fuga de las Reales Cárceles de la villa de Eibar (Eibarko Udal Artxibo Historikoa 1837/07/25 - 1837/10/14).
    18. Querella de Andrés de Iturrao, vecino de la villa de Placencia, contra María de Buruaga, alavesa, por escándalos y hurtos (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1592/10/21).
    19. Querella de Manuel de Irarzaval contra José de Aranguren, vecinos de la villa de Placencia, por hurto (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1762/10/26).
    20. Querella de Juan Antonio de Eguren, marido de Joaquina de Inarra, contra María Asencia de San Martín, mujer de Bartolomé de Lasurtegui, vecinos de la villa de Placencia, por hurto (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1766/03/18).
    21. Francisco de Larrañaga, contra Rafael de Zabala y Lorenza de Urizar, vecinos de Soraluze-Placencia de Las Armas, sobre acusación del robo de un pañuelo extraviado por un soldado artillero de las Reales Fábricas (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1804).
    22. Autos ejecutivos de Rafael de Zavala contra Francisco de Larrañaga, sobre robo de un pañuelo (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1806).
    23. Auto de oficio sobre el robo de un pellejo de vino blanco de Yepes, en uno de los carros de Juan Antonio Pérez, vecino de Arauzo de Miel, en Castilla la Vieja, que estaba en la calle Cruzada de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1828/06/25).
    24. Manuel de Odriosola, vecino de la villa de Placencia, por rumores de haber cometido robos en dicha villa y en las villas de Azpeitia y Eibar (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1829/06/12).