Igogailuak (eu)

    Sorapediatik
    Zeletako igogailua (Diario Vasco 2011)

    XX mendeko bigarren erdian Soraluze bikoiztu zenean, kasu askotan kale eta etxe berriak mendi magalean egin ziren. Oinezkoek, orokorrean, eskilara luzeak gora eta behera ibili behar zituzten erdiguneko buelta egiteko. Honek irisgarritasun arazo larriak sortzen zituen ezinduei, ume-gurditxoa erabiltzaileei, erosketa-gurditxoarekin zebiltzanei, adin handikoei, elbarriei...

    XXI mendean, arazoari aurre egiteko, Udalak hainbat igogailu jarri ditu goiko auzuneak eta erdigunea modu erosoago lotzeko:

    Hasiera batean Atxuriko goiko igogailua jarri zuten. Gero, 2010 urtearen bueltan, Gabolatsekoa, Zeletakoa, eta Errekaldekoa. Azkenik, Frontoikoa eta Atxuriko beheko igogailuak jarri zuten.

    Honetaz gain, 2017 urtean onartutako Hiri-antolamenduko Plan Orokorrean beste igogailua aurre ikusten da, Oleakoa. Igogailu honek Oleako plaza berria trenbidearekin lotuko zuen: Estazio kalea, Calonge eta Zeleta auzuneak, ikastetxea... Igogailua Oleako Zatikako Planarekin batera egingo da.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak