Elosua-Plazentziako trikuharriak (eu)
Elosua-Plazentziako trikuharriak | |
---|---|
Egilea | Telesforo de Aranzadi José Miguel de Barandiarán Enrique de Eguren Sorapedia (itzultzailea) |
Hizkuntza | Euskaraz |
Urtea | 1922 / 2021 |
Argitaletxea | Sorapedia |
Hiria | Soraluze |
Izenburu osoa
Elosua-Plazentzia mendilerroko hamasei trikuharrien miaketa
Liburua zertan den
1920.eko gabonetan José Miguel de Barandiaran eta José Ignacio bere anaia Irukurutzeta inguruan egon ziren, eta hainbat trikuharri eta tumulu topa zituzten. Hurrengo urteko ekainak 2an beste txangoa egin zuen, kasu honetan bi soraluzetarrekin, Carlos Orueta doktorea eta Eugenio de Arrillaga abadea.
Udan, Elosura etorri zen, bertako mendilerroko trikuharrien miaketa egiteko. Berarekin Telesforo de Aranzadi eta Enrique de Eguren arkeologoak etorri ziren (los tres tristes trogloditas, hiru kobazulozale tristeak). Lan hauetan Carlos Orueta jaunaren laguntza izan zuten.
Ekainak 30an heldu ziren Elosuara, eta Francisco de Zaloña bertako parrokoak etxean hartu zituen. Biharamuna, uztailak lehena, prestaketetan eman zuten.
Kontratatutako langileek, denak Soraluzekoak, agindua zuten uztailak 2an Irukurutzetara igotzeko. Altxor bilatzaileen beldurrez bertatik hasi ziren ikerketak, leku nabarmenena delako. Arribiribilletatik pasa eta gero, Aizpuruko Zabala induskatzen hasi ziren. Uztailak 3an ez ziren lanera irten, domeka zelako. Eta biharamuenean Aizpuruko Zabala trikuharriaren lanak bukatu zituzten.
Uztailak 5ean Kutzebakar eta Naasiko Goena miatu zituzten, eta 6an, berriz, Pagobedeinkatu eta Azkoini ekin zieten. 7an Atxolin Txiki, Atxolin eta Sabua. 8an Iruiya eta Gizaburua aztertu zituzten, eta bazkalostean atzera jo zuten, Elosua aldera, Keixeta ikertzeko.
Uztailak 9a laneko azken eguna izan zen. Keixetako Egiya (hegoaldea), Keixetako Egiya (iparraldea), Maurketa eta Agerreburu induskatu eta gero, langileekin zorrak kitatu zituzten. Biharamunean Francisco de Zaloña eta Carlos Oruetari agur esan eta etxera bueltatu ziren.
Gipuzkoako Aldundiak miaketa ordaindu zuenez, bukatzerakoan txostena idatzi eta hurrengo urtean argitaratu zuten.
Miaketen mendeurrenean, Sorapediak liburua euskaratu zuen. Eta liburu honen mendeurrenean, Aranzadi Zientzia Elkarteak Elosua-Plazentzia liburua atera zuen, jesus Tapia arkeologoak idatzita.
Soraluzeri buruzkoak
Miatutako hamasei megalito hauek dira:
- Irukûtzeta
- Aizpuruko zabala
- Kûtzebakar
- Nâsiko goena
- Pagobedeinkatu
- Aizkoin
- Atxolintxiki
- Atxolin
- Sabua
- Iruiya
- Gizaburua
- Keixeta
- Keixetako egiya (hegoaldea)
- Keixetako egiya (iparraldea)
- Maurketa
- Agerreburu
Arribiribilleta harria ere aztertu zuten. Nahiz eta hasieran trikuarritzat hartu, 2014. urtean miaketak eta azterketak egin ostean Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak zutarria edo menhirra zela ondorioztatu zuen, eta harria altzatu zuten.
Liburuan, trikuharrien azalpenak jasotzeaz gain, aurkitutako gauzak eta hezurrak aipatzen dituzte. Eta ipuinak (urrezko kanpaia) eta istorioren bat jaso zituzten (Txandrua)
Argazkiak
Erreferentziak
Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.