Barrenetxe baserria (eu)

    Sorapediatik
    (Barrenetxea baserria (eu)(e)tik birzuzenduta)
    Barrenetxe
    Barrenetxe baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Barrenetxea
    Bailara San Andres
    Altuera 365 m
    Hedadura 12 Ha
    Kaletik 3,10km


    Bertako familia

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak beheko etxea esan nahi du.

    1707. urtean baziren biztanleak Soraluzen abizen honekin. Juan de Sagarragak eratu zuen kapilautzaren jabetza izan zan Barrenetxe, 1745. urtean Fernando de Espillak gobernatzen zuena.

    1806.eko irailean saldu zuten, Olea, Zuloaga eta Uzkate baserriekin batera, Konbentzioaren Gerraren kalteak arintzeko asmoz[3].

    XIX. mendean Mariaren aititak eta amamak erosi zuten baserria.

    1997. urte arte behiak izan zituzten, baina denak saldu eta kalean esnea saltzeari laga zioten. Baserriko sukaldean beheko sua mantentzen dute. Etxearen aurrekaldean ur azka dute, bere estalpearekin.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (33. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (244 orrialdea)
    3. Autos de venta y enajenación de las caserías de Olea, Zuluaga, Uzcarate y Barrenechea, jurisdicción de la villa de Placencia, en virtud de una real cédula de 20 de octubre de 1800, sobre bienes tocantes a obras pías (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1806/09/02).