Arma lantegi txikiak (eu)

    Sorapediatik
    Soraluzen egindako zizta-motza edo terzerola (Eibarko Armagintza museoa 1876)

    Hasiera

    Sistema gremialaren azken urteetan gero eta eskaera gutxiago zetorren Espainiako armadaren aldetik, eta lantegi txikiek ozta ozta egiten zuten aurrera. Eibarko batzuk bere kasa hasi ziren, eta Soraluzen ere 1859. urtean bertako lantegi txikiek arma desberdinak egiteko baimena eskatu zuten.

    Nahiz eta armadarako eskaera batzuk lortu, ahalmen gutxiko lantegiak izanik partikularrentzako produktuak ekoizten zituzten, gehienak ehiza fusilak eta pistolak.

    1860. urtean Erret Agindu batek suzko armen merkatua liberalizatu zuen, eta 1865.ean gremioen sistema bertan behera geratu zen. Hurrengo urtean La Euscalduna fusil fabrika sortu zenean, hainbat eta hainbat armarik bertara jo zuen lan bila, baina beste askok bere kasa jarraitu zuten.


    Teknologia eta produktuak

    Orokorrean, sistema gremiala bukatu zenean, 1865 urtean, Soraluzeko armagile txikiek aurrekargako armak ekoizten zituzten. XIX mende hasieran suharri giltza erabiltzen bazuten ere, ordurako pistoi giltzak erabiltzen hasi ziren, bai fusiletan zein pistoletan.

    Aldi berean, errebolberrak egiten ere hasi ziren. Arma guzti hauen bezeroak Espainiako armada zein partikularrak izaten ziren.

    Baina teknologia aurreratuena jarraituz, aurki atzekargako armak egitera pasatu ziren. XX mendean hainbat patente sortu ziren Soraluzen[1].

    Arma luzeetan, XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran terzerolak[2] egiten baziren ere, Espainiako armadak gero eta gutxiago eskatzen zuenez, Soraluzeko (eta Eibarko) produktu izarra ehiza eskopeta izan da.

    Arma motzetan, atzekargako pistolek (eta batez ere XX mendean pistola automatikoek) gainontzeko armak desagerrarazi zituzten.

    Industria laguntzailea ere sortu zen inguruan, osagaiak egiteko (eskopeta kainoiak, adarrezko kirten-azalak, apaingarriak...) edota azpikontratazioa (mekanizazioa, kainoien txarolatua, fundizioa...)

    (handitzeko, sakatu gainean)


    XIX. mendeko enpresa zerrenda

    Urteak Izena Kalea Produktuak Marka Gerora
    <1844> Aranguren Pistoi pistolak
    <1848> José Joaquín Larrearegui Pistoi eskopetak
    <1852-1858> Juan Francisco Astiazaran Aurrekarga pistolak
    Pistoi eskopetak
    1857> José Ignacio Ybarra Rifleak CONTR.YBAR
    A.R
    C.YBARRA
    Zuazubizcar, Isla y Cia.
    1857-1863 Juan Aldasoro Elizburu Rifleak ALDASORO Zuazubizcar, Isla y Cia.
    <1865> Juan Arluziaga Eskopetak
    <1877> M.A. Atzekarga pistolak M.A. PLACENCIA
    Amosategui Atzekarga pistolak AMOSATEGUI PLACENCIA
    Mauricio Larrañaga Atzekarga fusikak


    XX. mendea

    Enpresa gehienak oso txikiak ziren, eta krisi ekonomikoak suertatzerakoan ixteko aukera handiekin. Gainera, askok ez zuten irauten jabea baino luzeago. 1929 urtean oraindik hogeita hamar arma-tailer zeudela herrian. Gerra zibila amaituta, ordea, torlojuak egiten hasi ziren tailer horietako asko. Sasoi horretan indar handia hartu zuen torlojugintzak, eta 60. hamarkadan jo zuen goia.

    Modu horretan, jatorriz arma-enpresa zirenak, Inocencio Madina, Eugenio Argarate, Sandalio Barrenechea, Juan María Arizaga, Amuchastegui eta Sacia kasu, torlojuak egiten hasi ziren.

    XX mendearen bigarren zatian torlojugintza herriko industriaren jarduera nagusia zen, nahiz eta armagintzak bazuen artean presentziarik, batez ere SAPAk langile asko zituelako. Hala ere, beste enpresa batzuek ehizako eskopetak egiten jarraitu zuten, esateko Miguel Larrañaga eta Sucesores de Eusebio Arizagak.


    Propaganda komentuetaraino

    Armak saltzeko, gaurko moduan, kanpainak egiten zituzten; baina ez ziren guztion gustoko. Esateko, 1909. urtean Antonio Arangurenek bere armak eskaini omen zizkien komentuei,eta zurrumurrua hainbat aldizkarik ontzat hartu zuten.

    Madrilgo El Motín, esateko, eskaintzak Portugaleko komentuetara heldu zela jaso zuen[3] (gogoratu behar da urte hartan Portugalen Errepublika aldarrikatu zutela):

    Anbrosioren karabinak
    Portugalgo zenbait komentutan hurrengoaren moduko zirkularrak aurkitu dira, gainetik Erantzunda idatzita zutela, arkatz urdinez.
    Aranguren eta Konpañia. Suzko arma fabrika. Soraluze (Gipuzkoa).
    … komunitateko gorengo agurgarria,
    Jaun txit errespetagarria.
    Hainbat elkarte erlijiosok armak eskatu dizkigute beren komentuak defendatzeko, eta gure zerbitzuak eskaintzen ausartzen gara. Jarraian, gure armen preziorik onena ematen dizkizuegu, merkantzia geltoki honetan bagoian jarrita.
    Horregatik, atsegin handiz zure eta Komunitate horren zerbitzari.
    Aranguren y Compañia
    • Armada modeloko zizpa-motza, brida bakarrekoa, kalibreko 11 mm, 12 pezeta.
    • Armada modeloko karabina, bi bridakoa, kalibrea 11 mm, 15 pezeta.
    • Armada modeloko karabina, hiru bridakoa, kalibrea 11 mm, 20 pezeta.
    • Armada modeloko fusila, hiru bridakoa, kalibrea 11 mm, 20 pezeta.
    • Baioneta motza, 13 pezeta.
    • Winchester zizpa motza, kalibre 44, 20 pezeta.
    N.B. Unión Española de Explosivos-ek ekoizten dituen kartutxo klase guztiak ere eman diezazkizukegu, enpresa honen ordezkaritzen tarifa berberatan.
    Zirkular horiek kopiatzen ditut, herrikideak konbentzeko arrazoi nuela komentuetan armak zeudela esanez; eta ez uste dudalako, hala denean, beren jabeei ezertarako balio dietenik. Herriak "bisita" egitea erabakitzen duen egunean, karabina horiek guztiak Anbrosiorenak bihurtuko dira.
    Carabinas de Ambrosio (El Motín 1910)

    Sortutako iskanbila Frantziaraino heldu zen[4], antzeko artikulua agertu zela:

    Abadeak alde guztietan berdinak
    Espainian, gaur egun, Moret jaunaren gobernuari zailtasunak sortu nahi dizkiote, Frantziako Briand Ministerioari sortu nahi dizkioten bezala.
    Eta apezpiku espainiar horiek ez dituzte eskuak geldi. Askatasunaren izenean, Kontseiluko presidenteari eskatzen diote eskola laikoak irekitzeko baimena ukatzeko. Jaun horiek irakaskuntzaren monopolioa eskatzen dute haientzat. Elizak espainiar guztiak bere doktrinak jarraitzera behartu nahi ditu, garunak desitxuratzeko eta kontzientzia guztiak bere erara moldatzeko pribilegioa izan nahi du.
    Hori ez da dena. Espainia zorigaiztokoa engainatzeko, apaizek, apezpikuek eta fraideek ez dute aski gaur egun ongi zaharkituriko beren arma espiritualez erabiltzen, errebolberrak, fusilak eta metrailadoreak ere erosten dituzte. Ez dira zurrumurru lausoak.
    Aranguren eta Konpañia. Suzko arma fabrika. Soraluze (Gipuzkoa).
    … komunitateko gorengo agurgarria,
    Hainbat elkarte erlijiosok armak eskatu dizkigute beren komentuak defendatzeko, eta gure zerbitzu-eskaintzak aurkezten dizkizuegu. Hemen behean, gure armen preziorik onena, halako geltokian bagoian entregatutako merkantzia, etab. (jarraian karabinen, fusil arrunten, armadako fusil modeloen, errebolberren, baioneten etabarren prezioak).
    N.B. Unión Española de Explosivos-ek ekoizten dituen kartutxo klase guztiak ere eman diezazkizukegu, enpresa honen ordezkaritzen tarifa berberatan.
    Bilboko egunkari baten arabera, Eibarren bildutako sistema zaharreko hamar mila fusil saldu zitzaien eliz-kongregazioei, abade baten bitartez.


    EIAL. Iragarkia

    Euzko Izkillugiñen Elkar Langintza (EIAL)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Errepublika garaian krisia oso handia zenez, 1933 urtean Soraluze, Elgoibar eta Eibarko armagile (eskopetagile) batzuk, ELA-STV sindikatuko afiliatuek, Euzko Izkillugiñen Elkar Langintza (EIAL) sortu zuten.

    Kooperatiba moduan eratu ziren, eta hiru urteetan mota guztietako milaka eskopeta egin zituen. Baina gerra sortu zenean egitasmoa zapuztu egin zen.


    Felix Sarasqueta lantegia

    Bukaera

    Ingurua ikaragarri gogor astindu zuen, ordea, 80. hamarkadako krisialdiak, tartean armagintza enpresak. 1984 urtean Eusko Jaurlaritzak DIARM enpresa sortu zuen, Eibar inguruko armagintza enpresak biltzeko eta aurrera ateratzeko; Soraluzeko bi enpresak bertara bildu ziren. DIARMek lantegi berria eraiki zuen Itziarko industrialdean, baina bide oparorik ez zuen izan: bi urte beranduago (1986) itxi zen.

    Armagintzan aritutako Soraluzeko azken enpresa Felix Sarasqueta y Cía izan zen, Eibartik etorria eta lantegia Sagar-errekako sarreran zuela. Krisiak ere jo zuen eta Inde S.A.L. izartera pasa zen, baina alferrik, azkenean hau ere itxi egin zelako.


    XX. mendeko enpresa zerrenda

    Armagileak

    Urteak Izena Kalea Produktuak Marka Gerora
    <1929> José Alberdi e Hijos Smith errebolberrak
    <1967 Calixto Altuna Gabolats Eskopetak C.A.
    <1921> Nazario Arana Errekalde
    1922-1984 (DIARM) Arando y Larrañaga
    Arando y Cía
    Miguel Larrañaga
    Eskopetak Indiarra
    Eperra
    M.L.
    Gacela
    Vulcano
    <1929> Antonio Aranguren Terzerolak
    Eskopetak
    Eperra
    La perdiz
    1900?-1921> Ignacio Aranguren
    Aranguren y Cía
    Etxaburueta
    Santa Ana
    Terzerolak
    Eskopetak
    Karabinak
    Torlojugintza
    <1929> Francisco Argárate Eskopetak
    <1921> Arizaga y Lete Errabal
    1908-1984 (DIARM) Eusebio Arizaga
    Sucesores de Eusebio Arizaga
    Kalebarren
    Baltegieta
    Smith errebolberrak
    Pistola automatikoak
    La sorda
    E.A. / F.A.
    <1921-1930> Juan María Arizaga Errekalde
    Baltegieta
    Eskopetak J.A.
    Untxia
    Lehoia
    Torlojugintza
    <1921> Anacleto Arluziaga Errekalde
    <1921> Arzuaga y Cía Santa Ana
    Pascual Churruca Eskopetak C.B.M. Torlojugintza
    <1921> Javier Echaniz Santa Ana
    <1921> Manuel Galarraga Baltegieta
    <1929> Garmendia y Aldazabal
    Garmendia, Aldazabal y Arcelus
    Atxuri Eskopetak Bi esku
    Biñarte
    Iturgintza
    <1929> Patricio Iraola Iturburu (Baltegieta) Terzerolak
    Eskopetak
    P.I.
    <1929> Izaguirre
    Maiztegui y Cía
    Etxaburueta Eskopetak
    Smith errebolberrak
    I.M.
    <1930> Mauricio Larrañaga Gabolats Eskopetak M.L.
    <1929> Luis Lacuesta
    Viuda de Lacuesta
    Eskopetak
    Lantegi laguntzailea ere
    Beltxarga
    <1921-1929> Leocadio Legaristi
    Legaristi y Cía
    Etxaburueta Terzerolak
    Eskopetak
    Azkonar burua
    L.L.
    Leturiondo y Argárate Eskopetak Shoot
    Futbolaria
    Esteban Leturiondo Kalegoen (Santa Ana) Eskopetak E.L.
    Lizarralde y Oregui Eskopetak
    Pistolak
    L y O
    Benigno Maiztegui Eskopetak C.M. Torlojugintza
    <1929> Bruno Maiztegui Kalegoen (Santa Ana) Eskopetak Trompa
    Diana
    <1929> Manuel Maiztegui Terzerolak
    Eskopetak
    Aingura
    <1929> Ramón Maiztegui Eskopetak
    <1921-1929> Mendicute y Lascurain Kalebarren Eskopetak Oilarra
    <1921> Olaizola y Lascurain Errabal
    <1929> Vicente Olaizola
    Industrias Vicente Olaizola
    Errabal Eskopetak
    Smith errebolberrak
    Atlante
    V.O.E.
    Torlojugintza
    <1929-1958 Matías San Miguel Eskopetak M.S.M.
    Urriola y Sarasqueta
    Felix Sarasqueta y Cía
    Eskopetak U.S.
    F.S.C.
    El faisán
    Master
    Pioner
    Tauro
    <1929> Saturnino Treviño Eskopetak
    Smith errebolberrak
    S.T.
    <1929> Ambrosio Urizar Etxaburueta Eskopetak Ahuntza


    Lantegi laguntzaileak: osagaiak eta azpikontratazioa

    Urteak Izena Kalea Ekoizpena
    <1929> Serafín Achótegui y Cía
    SACIA
    Ceventor
    Kotxebidea Mekanizatuak
    Gerora, torlojugintza
    1903-1929> Felipe Aguirregomezcorta
    Aguirregomezcorta y Cía
    Sobrinos de Aguirregomezcorta
    Industrias Iñurrieta
    Errekalde Eskopeta kainoiak
    <1920> Isaac Alday
    Alday y Cía
    Elizburu Adarrezko kirten-azalak
    <1929> Eugenio Argárate Esportazioa
    <1929-1970 Agustín Arias Fundizioa
    Sandalio Barrenetxea Santa Ana Eskopeta kainoiak (S.B. markarekin)
    Gerora, torlojugintza
    1910-1929> Ascensio Gabilondo Gabolats Adarrezko kirten-azalak
    <1929> José María Galarraga Eskopeta kainoiak
    <1929> Ildefonso Ganchegui Eskopeta kainoien apaingarriak
    <1929> Luis Lacuesta
    Viuda de Lacuesta
    Adarrezko kirten-azalak
    (eskopetak ere)
    <1929> Felipe Lete Mekanizatuak
    <1929> Juan José Lete Eskopeta kainoiak
    Gerora, lanabesak
    <1929> Inocencio Madina Mekanizatuak
    <1929> Antonio Osa Mekanizatuak


    Ramiro Larrañaga Arma Museoan

    Lantegi txikiek egindako arma gehienak suntsitu dira, baina oraindik XX mendean egindako eskopeta eta karabina asko gordetzen dira, bildumazaleek ondo baloratuta.

    Gaur eguneko teknologia digitalei esker, Ramiro Larrañaga Arma Museoa izenekoak arma horietako asko biltzen eta sailkatzen ditu, era birtualean bada ere.

    Museoak gela gehienetan erakusten ditu Soraluzeko lantegi txikiek egindako armak:


    Erreferentziak

    1. Soraluze. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (81. orrialdea eta hurrengoak).
    2. Mauser karabinak, mendiko unitateetan erabilia.
    3. Carabinas de Ambrosio El Motín (1910/12/15)
    4. Partout les mêmes. A. Belmontet (La Fraternité 1909/12/12).