Aizpuruko Zabala mendia (eu)
Aizpuruko Zabala | |
---|---|
Altuera | 827 m |
Buzoia | Bai |
Mendilerroa | Muskiritzu |
Bailara/ Herria | San Andres / Bergara |
Soraluzetik | Ordubete (San Andresetik) Ordubete 15 m (Urkia Zelaitik) |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)
Azalpenak
Mazelaegi mendilerroaren tontorra, baina albo batean geratzen da, Osintxu aldera.
Igoera
San Andresetik irtenda (300 m), Txurrukarako bidea hartuko dugu Aseginolatza baserrira heltzeko. Hemen, Txurrukarako bidea albo batera laga eta beste pista bat hartuko dugu, Artzai-txaboletaraino. Hemen Kurutzebakarretik behera datorren bidea jarraituko dugu ezkerraldean pagadia topa arte. Orduan, bidea utziz, pagadia zeharkatuko dugu eta bost minututan Aizpuruko Zabalako tontorrera helduko gara. Bidea ordubetean egin daiteke.
Bada beste bide bat goitik beherakoa: San Andresetik irtenda (300 m), Kortazarreko Haitzerako errepidea hartuko dugu. Urkia Zelain ibilgailua laga eta Mendigainerako bidea hartuko dugu, Atxolin (841 m) azpira heldu arte. Albotik pasatuz Kurutzebakarrera (899 m) helduko gara. Tontorretik hegoaldera 15 metrotara bide zabala topatuko dugu, Pol-Polera doana. Dena dela, Kurutzebakarretik 800 metrotara bidea utzi eta, gorago aipatutako pagadia topatzerakoan, berau zeharkatu eta bost minututan Aizpuruko Zabalako tontorrera helduko gara. Bide hau luzeagoa da, ordubete eta hamabost minututakoa.
Kontuak
Aizpuruko Zabala tontorretik gertu izen bereko trikuharria dago.
Tumuluak 13 metrotako diametroa du, eta altuera 0,40 eta 1,15 metro artekoa. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira. 3,5 metrotako diametroa eta 40 zentimetrotako sakonerako kraterra dauka erdian, eta bertan 1 x 0,3 x 0,3 metrotako harlauza dago. 1921 urtean ganbarak 3 harlosa kontserbatzen zituen ekialde-mendebalde norabidean, esparru errektangular bat gogoraraziz.
Informazio osagarria
Aizpuruko Zabala menditik pasatzen diren ibilbideak:
- Soraluzeko San Andresetik zirkularra, zazpi tontor. www.mendikat.net (Santi Usabiaga, gazteleraz).
- Wikiloc. eu.wikiloc.com (2 ibilbide).