Arma museoa. Atzekarga fusilak (eu)
Pistoi giltza erabiltzen zuten armetan, kartutxoa (polbora eta jaurtigaia) ahotik sartzen zen, eta pistoia atzetik.
XIX mende erdialdean hurrengo urratsa eman zen: biak batu (hau da, pistoia gehi polbora gehi jaurtigaia) kartutxo batean eta berau tutu atzetik sartu.
Pistoi fusilak agertu zirenean lantegi txikiek bere kasa hasi baziren egin eta saltzen, atzekarga fusilekin protagonismo gehiago hartu zuten... S.A. Euscalduna ahaztu gabe, noski.
Chassepot fusilak (1866 eredua)
(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)
Atzekargako Chassepot fusila (1866 eredua). Luxuzko bertsioa Egilea S.A. Euscalduna Noizkoa 1866-1869 Kokapena Bilduma pribatua Oharrak Frantziako armadarentzat
Luxuzko bertsioa
F.a Euscalduna Placencia marka
Atzekargako Chassepot fusila (1866 eredua) Egilea S.A. Euscalduna Noizkoa 1866-1869 Kokapena San Telmo Museoa (Donostia) Oharrak Frantziako armadarentzat
Euscalduna Placencia marka
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Atzekargako Chassepot fusila (1866 eredua) Egilea S.A. Euscalduna Noizkoa 1867 Kokapena Bilduma pribatua Oharrak Cahen-Lyon y Cie kontratistarako
Remington fusilak (1867 eredua)
Atzekarga sistema sortu zenean, arazo/ aukera handi bat atzerakarga armak birmoldatzea zen. Estatu Batuetako E. Remington and Sons (Remington Arms) enpresak asmatutako sistema oso arrakastatsua izan zen, oso gogorra zelako.
Estatu Batuetaz gain, herri askotan erabili zuten, eta kalibre askotako armetan:Suedia, Norvegia, Danimarka, Espainia... Eredu honetako fusil gehienak Oviedon egin zituzten, baina Soraluzeko S.A. Euscaldunak ere hainbat eta hainbat egin zituen, Espainiako gudarosterako.
Honetaz gain, Deba arroan pistolak eta eskopetak egin ziren, kainoi bakarreko eta bi kainodunak, eta karabina marratuak ere egin ziren: Soraluzen (Juan Arluziaga, La Euscalduna), Eibarren (Eguilus, Guisasola, Ibarzabal, Orbea Hnos, Uriarte Hnos., Marcos Aulestiarte, Larrañaga, Gárate y Cía., Gárate-Ucín) eta Azpeitian (La Azpeitiana).
Bigarren karlistadan (1872-1876) armagile guzti hauek Remington fusilak egin zituzten karlistendako, 11 mmtako kalibrekoak (Spanish Remington).
(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)
Remington fusila (1867 eredua) Egilea S.A. Euscalduna Noizkoa 1867-1889 Kokapena Bilduma pribatua Oharrak Tiro bakarrekoa
Baioneta dauka
Remington fusila (1867 eredua) Egilea S.A. Euscalduna Noizkoa 1867-1889 Kokapena San Telmo Museoa (Donostia) Oharrak Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Remington fusila (1867 eredua) Egilea S.A. Euscalduna Noizkoa 1867-1889 Kokapena Eibarko Armagintza Museoa Oharrak Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Remington fusila (1867 eredua) Egilea S.A. Euscalduna Noizkoa 1867-1889 Kokapena Eibarko Armagintza Museoa Oharrak Arima marratua
Baioneta dauka
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Remington fusila (1867 eredua) Egilea S.A. Euscalduna Noizkoa 1867-1889 Kokapena Bilboko Euskal Museoa Oharrak Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Bestelako arma luzeak
(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)
Lefaucheaux eskopeta (Juan Arluciaga) Egilea Juan Arluciaga Noizkoa 1865 Kokapena Bilduma pribatua Oharrak
Lefaucheaux eskopeta (Jose Ugalde) Egilea Jose Ugalde Noizkoa (ezezaguna) Kokapena Bilduma pribatua Oharrak 122 zm luze, 16 mm kalibrea.
Jose Ugalde Placencia markatua kainoian.
Lefaucheaux eskopeta paraleloa Egilea (ezezaguna) Noizkoa (ezezaguna) Kokapena Eibarko Armagintza Museoa Oharrak Daw perkusio-sistema zentrala (1862. urtean George Henry Daw jaunak patentatua)
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Bi kainoiko eskopeta Egilea S.A. Euscalduna Noizkoa (ezezaguna) Kokapena Bilduma pribatua Oharrak Bi kainoikoa. Lefaucheaux kartutxoentzat.
Atzekargako fusila, tiro bakarrekoa Egilea (ezezaguna) Noizkoa (ezezaguna) Kokapena Eibarko Armagintza Museoa Oharrak Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Atzekargako riflea, tiro bakarrekoa Egilea S.A. Euscalduna Noizkoa 1870 Kokapena Eibarko Armagintza Museoa Oharrak Arima marratua
Nuñez de Castro sistema esperimentala (prototipoa)
Giltzan Euscalduna Placencia idazkuna
Kutxan A. Nuñez de Castro 1870
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Remington. Zizta motza/ terzerola Egilea S.A. Euscalduna Noizkoa 1871 Kokapena Donostiako San Telmo Museoa Oharrak Remington sistemakoa
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Remington. Zalditeriarako zizta motza/ terzerola Egilea (ezezaguna) Noizkoa 1876 Kokapena Eibarko Armagintza Museoa Oharrak Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Giltza, bi jotze-mailu eta tirogileekin Egilea (ezezaguna) Noizkoa (ezezaguna) Kokapena Eibarko Armagintza Museoa Oharrak Bi katu eta bi jotze-mailu ditu
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Karabina (Berdan sistema) Egilea Euscalduna Noizkoa (ezezaguna) Kokapena Eibarko Armagintza Museoa Oharrak Itxitura Berdan motakoa da
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Karabina (Berdan sistema) Egilea Euscalduna Noizkoa (ezezaguna) Kokapena Eibarko Armagintza Museoa Oharrak Itxitura Berdan motakoa da
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Fusil kutxa osoa Egilea Euscalduna? Noizkoa XX mendea Kokapena Eibarko Armagintza Museoa Oharrak Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Arma Museoaren bisita jarraitzeko
Museo sarrerara itzultzeko, sakatu hemen. Bestela, hurrengo gela aukeratu: