Historia. Brontze Aroa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Argitaratzen}} Bi alditan, Neolito eta Brontze aroan, Soraluze inguruan bizi zirenek Muskiritsun megalitoak eraiki zituzten, hilobiak gehienak. Fitxategi: Sabua_tum...)(r)en berrikusketa, ordua: 19:45, 1 urria 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Bi alditan, Neolito eta Brontze aroan, Soraluze inguruan bizi zirenek Muskiritsun megalitoak eraiki zituzten, hilobiak gehienak.


    Sabua zista (Jose)

    Brontze Aroa[1] K.a. 1800 eta 1000 urte artean garatu zen, gutxi gora behera.

    Trikuharria eta etxolaren barrena (J. Tapia 2021)

    Topatutakoa

    Neolitoaren moduan, Brontze aroan ere hainbat megalito eraiki zituzten Muskiritsun, zistak kasu honetan: Gortazar, Otsoaldasoro I, Otsoaldasoro II, Otsoaldasoro III, Sabua, Atxolin Txiki II eta Frantsesbaso.

    Mapa kargatzen...

    Topatutako aztarnen arabera, hildakoak tresnekin eta apaingarriekin lurperatzen zituzten ere, Neolitoaren moduan. Baina banakako hilobiak ziren, talde hilobiak izan beharrean.

    Honetaz gain, Aizpuruko Zabalaren ondoan garai honetako txabola baten aztarnak agertu dira, behin behineko bizitokia, mendiko lanak (abeltzaintza edota basozaintza) egiten zituzten bitartekoa.


    Eskuzko errota. Sabua (Aranzadi 2019)

    Bizimodua... eta heriotza

    Garai honetan nekazaritzak indarra hartu zuen, Sabuan eta Otsoaldasoro zistetan topatutako eskuzko errotak lekuko.

    Nekazaritza eta abeltzaintza zirela eta, lan banaketa garbiagoak izan ziren, giza-egiturak eta hierarkiak sakonduz. Ondorioz, hilobiak gutxiengo batentzat izan ziren, eta ez guztientzat; hortik zistak eraiki izana.

    Beste aldetik, eta Aizpuruko Zabalako behin behineko txabolak erakusten duenez, ez ziren Mendigainen bizi, trikuharri eta zisten ondoan, bailaran baizik.


    Galderak

    Brontze aro honendako aurreko galdera berberak sortzen zaizkigu, eta bat gehiago.

    Bi megalito multzoen artean ehundaka urte daudedez, Neolitoko eraikitzaileak eta Brontze arokoak nolabait lotuta zeuden, ala bi talde desberdinak ziren?


    Eta ostean, Burdin Aroa

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen


    Erreferentziak

    1. Brontze Aroa. Wikipedia (euskaraz).