Otsoaldasoro III zista (eu)

    Sorapediatik
    Otsoaldasoro III
    Otsoaldasoro III zista. Kata kanpotik 01 (Jesus Tapia 2022).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea Brontze Aroa
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Zista


    Azalpena

    Zista hau Otsoaldasoro parajean topa zuten, itsas gaineko 765 metrotara.

    Tumulu batek babestuta dago. Tumulua obala da (4x5 metro), 0,4 metrotako altura du eta harri txiki-ertainek osatzen dute.

    Tumulu azpian 5 zentimetro lodiera duen geruza beltza agertu zen, lurrak eta ikatz zatiek osatua, alde batera. Baina kataren neurriak zirela eta, ezin izan zen zabalera neurtu.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Historia

    Nahiz eta Elosua-Plazentzia estazio megalitikoaren oso gertu egon, kilometro bat iparraldera, Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ez zuten aurkitu 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    2022.ean Capital Green Power enpresak Muskiritzun parke eolikoa egiteko baimena eskatu zuen: Karakateko parke eolikoa. Bi aerosorgailu izango zituen parke hau Kortazarreko Haitza eta Elosua-Plazentzia estazio megalitikoaren artean kokatuko zen.

    Egitasmoa aurrera egiterakoan balizko aztarna arkeologikoak erabat suntsituko zituztelakoan, urte hasieran abiatu zuen Aranzadik mendigaineko ondare arkeologikoa ikertzen jarraitzeko kanpaina. Ikerketa bizkor horretan historiaurreko bi toki esanguratsu topa zituzten, gerora Gortazar eta Otsoaldasoro I zistak topa zituztenak, alegia.

    Urte bereko Aste Santuan Aranzadiko kideek eta Elgoibar eta Soraluzeko hainbat boluntariok toki hauetan eta beste hiru toki gehiago industu zuten. Guztira historiaurreko lau hilobi topa zituzten, laurak zista modukoak: Gortazar, Otsoaldasoro I, Otsoaldasoro II eta Otsoaldasoro III eta hain zuzen.

    Otsaldasoro III industeko 4,4x1 metrotako kata egin zuen. Kata estua izanik (kanpaina bizkor honetako azkena izan zen), agertutako geruza beltza ezin izan zuten ondo neurtu.

    Ondoren, Aranzadik aurkitutako monumentuen gaineko inbentario zehatza osatu zuen eta ofizialki erregistratu gaur arte Plazentzia-Elosua estazio megalitikoan aurkitu diren 20 monumentuekin batera. Ondorioz, 2022.ean bertan Soraluzeko Udalak Gortazar eta Otsoaldasoro I eta II-ko zistak zein erromatar gotorlekua babestu zituen[2].


    Erreferentziak