Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa (eu)
Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | Neolito-Brontzea |
Kokapena | Mendigain |
Mota | Ondarea |
Urte luzeko tartea
Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen kanpainaz geroztik ez zen ez zen gauza handirik egin urteetan. Aipamenak egin ziren bibliografian (begira beherago) eta besterik ez.
Agarreburu trikuharriaren getu Frantsesbaso trikuharria ere agertu zen. Askoz hegoalderutz, 1980. urteko martxoan Vinicio Berastegik eta Iaki Osinagak Egizabalko Muñoa tumuluaren kokapena aurkitu zuten, Bergarako udalerrian.
Urte guzti hauetan trikuharrien ezagutza eta oroimena desagertzen joan zen, eta azkenean okerrak sortu izan dira. Esateko, urteetan trikuharri benetakoena uste izan dena ez zen trikuharria, luz azalean agertutako harri bolkanikoen tximini nabarmenena baizik. Herriko arkeologi zaleak hainbat indusketa egin izan dituzte bertan eta, normala denez, ez dute ezer topatu.
Aipatzea merezi dute gazte taldeen ekintzek. 1970-1980 urteak izango ziren eta, beste leku askoren moduan, inguruan bazegoen kultura aldetik mugimendu bizia. Eta Soraluzeko talde batek mendigaineko trikuharri bat berreraikitzea erabaki zuten. Asteburu batean mendigainera igo, kamioi eta guzti, eta kamararen goiko harlosa bere tokira eramatzen saiatu ziren... baina ezin! handik denbora batera Rafael Castellanok susedidoa jaso zuen La Voz de España egunkarian, Parrastadak izeneko zutabean. Bergarako beste talde batek, aldiz, Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria berreraikitzen ere saiatu zen, baina alferrik.
Azkenik, 2.002 urtean Aranzadi Elkarteak, Jesus Altunaren gidaritzapean[1], Elosua-Plazentziako megalitoak identifikatu zituzten, bakoitzari bere plaka jarriz: Agerreburu trikuharria, Aitzpuruko Zabala trikuharria, Aizkoin tumulua, Atxolin trikuharria, Atxolin Txiki trikuharria, Gizaburua trikuharria, Iruiya trikuharria, Irukurutzeta trikuharria, Keixeta tumulua, Keixetako Egiya (iparraldea) trikuharria, Keixetako Egiya (hegoaldea) tumulua, Kurutzebakaar tumulua, Maurketa tumulua, Naasiko Goena tumulua, Pagobedeinkatu tumulua eta Trekutz tumulua.
Arbasoak egitasmoa
- Sarrera nagusia: Arbasoak egitasmoa (eu)
Egitasmoaren helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da. Estazio megalitikoaren inguruko hiru herriek hartzen dute parte: Bergara, Elgoibar eta Soraluze.
Orain arteko indusketa kanpainak eta emaitzak:
Kanpaina/k | Tokia | Emaitzak | Gehiago jakiteko |
---|---|---|---|
2012-2017 | Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa | Miaketa eta katak: Arribiribilleta zutarria zela egiaztatu, Gizaburua oso interesgarria zela, zista bat, hainbat harri-lanabes... | sakatu hemen |
2012, 2014 | Arribiribilleta | Zutarria zutik jarri | sakatu hemen |
2015 | Atxolin Txiki II zista | Atxolin Txiki tumuluaren ondoan aurkitutako monumentua zista zela egiaztatu zuten. | |
2016-2017 | Gizaburua tumulua | Estazio megalitiko osoan baino material gehiago aurkitu dute, eta oso kalitate onekoa: giza hezurrak, zeramika, Brontze Aroko bi errauste... | sakatu hemen |
2014, 2018 | Keixetako Egiya (hegoaldea) | Trikuharriaren berreraiketa | sakatu hemen |
2018 | Irukurutzeta trikuharria | Kamara induskatu, laginak hartu eta tumulua garbitu | sakatu hemen |
2019 | Agerreburu trikuharria | Kamara induskatu, laginak hartu eta tumulua garbitu. Leundutako aizkora agertu da Honetaz gain, Irukurutzeta, Frantsesbaso eta Sabua indusi dituzte |
sakatu hemen |
Kanpaina hauei ikerketa lanak gehitu beharko zaizkie, noski, zabalkunde lanak eta 2019an hasitako seinalizazio plana.
Honetaz gain, Soraluzeko Udalak lur erosketei ekin dio poliki poliki: megalitoen inguruko lur sailak publikoak izanda, errezagoa da babestea eta ikertzea.
Bibliografia
Urtea | Izenburua | Aldizkaria | Egilea/k |
---|---|---|---|
1922 | Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia | Diputación de Guipúzcoa. 1-34. San Sebastián | Aranzadi, T. de Barandiaran, J.M. de Eguren, E. de |
1953 | Catálogo dolménico del País Vasco | Pirineos 9, 229-378. Zaragoza | Elosegi, J. |
1953 | El hombre prehistórico en el País Vasco | Ed. Ekin. Buenos Aires | Barandiaran, J.M. de |
1973 | Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional |
Munibe Supl. 1, 1-366 | Apellaniz, J.M. |
1975 | Lehen Euskal Herria. Guía ilustrada de prehistoria vasca. Guide ilustré de prehistoire basque | Ed. Gero, Bilbao | Altuna, J. |
1980 | Catálogo de túmulos y campos tumulares en EuskaIerria. Su análisis | Kobie 10, 421-447. Bilbao | Galilea, F. |
1982 | Carta Arqueológica de Guipúzcoa | Munibe 34, 1-242 + Cartografía | Altuna, J. Mariezkurrena, K. Armendariz, A. Barrio, L. del Ugalde, Tx. Peñalver, X. |
1990 | Gipuzkoa. Carta Arqueológica. I. Megalitos | Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7 | Altuna, J. Armendariz, A. Barrio, L. del Etxeberria, F. Mariezkurrena, K. Peñalver, X. Zumalabe, F. |
2002 | Gipuzkoa. Carta Arqueologica. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001 |
Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15 | Altuna, J. Barrio, L. del Mariezkurrena, K. |
200. | Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa. Mapa[2] | Euskal-herria.org | Web orria |
2010 | Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa | Eusko Jaurlaritza | |
200. | Elosua-Plazentziako megalitoak[3] | Eusko Jaurlaritza | Web orria |
2013 | Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94. Mapa | Debegesa |
Erreferentziak
- Dolmenen ibilbidea. Mikro site web (Debabarrena).
- ↑ Orduan 237 multzo megalitikoak ezagutzen baziren, 2.001 urtean 125 identifikatu zituzten eta gainontzekoak hurrengo urtean.
- ↑ Euskal-herria.org. Euskal-herria.org
- ↑ Elosua-Plazentziako megalitoak. Eusko Jaurlaritza