Arkaitz baserria (eu)
Arkaitz | |
---|---|
Izen formala | Arkaitz |
Bailara | San Andres |
Altuera | 125 m |
Hedadura | |
Kaletik | 0,9 km |
Bertako familia
Baserria desagertu zen.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1]
Ibaiaren bestekaldean dagoen parajeari, Txurrukenbaserriaren ortuen parean, Arkaitzeta esaten zitzaion. Uretatik harkaitz handiak agertzen ziren eta uda partean herriko mutilak bertara joaten omen ziren bainatzera. Arkaitz baserriaren izena horretatik etorriko da, segur aski.
Garai bateko ola zaharra zen, arkabuz eta mosketeen kainoiak barrenatzen zituztela. Halaxe agertzen da XIX mendeko agirietan.
Dena dela, aurretik ez dago beste aipamenik, agian beste izen batekin ezagutzen zelako.
1888 urtean Durango-Zumarraga trenbidea zabaldu zen, baserri aurre-aurrean pasatzen zena. Eta 1910 hamarkadan Arkaitzeko tunela zabaldu zuten baserriaren ondoan, Soraluze aldean.
1980rako baserria jausita zegoen, eta gaur egun ez da ia ezer geratzen.
1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten parajea.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (245 orrialdea)