Zubi Nagusia (eu)
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Zubi nagusia/ Gila zubia | |
---|---|
Ibaia | Deba |
Urtea | XVI mendea / 1967 |
Mota | Harrizkoa / porlanezkoa |
Luzeera | 35 m |
Zabalera | 20 m |
Altuera | 7 m |
Erabilera | Errepidea |
Azalpen orokorrak
Zubi nagusiak Labaderogain eta Andikokale lotzen ditu.
Berez, Soraluzeko gaur eguneko zubi nagusia bi zubi dira, eta 1967 urtean hartu zuen duen egitura: harrizko zubi zahar estuari, euskarri bat ibaian duena, porlanezko beste zubi zabala itsatsi zioten iparraldetik, bi ertzetan finkatuta hau. Bi zubien plataformakmbat eginda agertzen dira.
Hegoaldean dagoen zutabea, zubi zaharrarena, tajamarra[1] dauka. Tajamarraren gainean iturria dago, bi aulkiekin. Iturriko ura Plaza Barritik (Ipiñarrietatik) dator.
1967 urtean oso modumklasikoan antolatu bazuten ere (norabide bakoitzeko errai bat, eta bi aldeetan aparkalekuak, belarrezko triangeluak eta espaloiak, dena ondo bereiztuta) 20xx urtean zubiaren plataforma berriztu zuten. Antzeko antolaketa erabili bazuten ere (bi errai, aparkalekuak eta espaloiak) oraingo honetan dena azalera jarraian egin zuten, zati bakoitza lur zoruaren osagaiez edota kolorez bereizten. Modu honetan, behin hiri altzariak (harrizko aulkiak eta lur ontziak) kendu eta gero plaza modukoa geratzen da, eder askoa, jaietan, azoketan, kontzertuetan... erabilgarri.
(Handiago ikusteko, gainean sakatu)
Kokapena
Ibia eta XVI mendeko zubia
Ibaizabal inguruan, gaur egun zubi nagusia dagoen inguruan, betidanik egon da ibi bat, Deba ibaia zeharkatzekoa.
Ibi honek oso garrantzi handia zuen, Arabatik itsaserrzerako bidean zegoelako. Erromatarren garaikoa baino lehenagokoa da, eta puntu honetan bidea, Osintxutik Deba iabiaren ezkerraldetik zetorrena, eskumako ertzera pasatzen zen, gero Ezozia eta San Roketik Elgoibar aldera pasatzeko.
Ez dakigu aurretik inolako zubirik egongo zen, baina garaiko agiriek erakusten duten moduan, XVI mendeko lehen erdian zubi berria egin zen[2]. Ez da ezagutzen XVI mendeko zubi hau Soraluze zaharraren ekialde-mendebalde ardatzarekin lerrokatuta zegoen, ala geroko kokapenean.
Hurrengo zubiak
Soraluzeko zubi nagusia (orduan Soraluzeko zubia, besterik ez zegoela eta) garrantzi handia zuen orduko komunikabideetan. Alde batetik, Arabatik Debarainoko bidea bertatik pasatzen zen; eta bestetik, Bizkaitik eta Eibartik zetorren bidea hemen pasatzen zen beste ertzera gero San Andresetik eta Pagobedeinkatutik Azkoitia eta Gipuzkoa aldera joateko.
XVII mendean zubia berriztu zuten, eta XVIII mendean berriro. Lamoten grabatuan (1753) ederki asko ikusi daitekeenez, ordurako zubia ez zegoen ekialde-mendebalde ardatzarekin lerrokatuta, 10 bat metro hegoalderako baizik. Zergaitik? Zubia egiteko toki egokiagoa zelako, errezago defendatzeko... teoriarik ez da falta, baina inork ezer ez daki.
XVIII bukaeran Bergara-Alzola errepide berria zabaldu zuten, Deba Ibaiaren ezkerraldetik. Orduan Soraluzeko zubi nagusiak inguruko komunikabideen gunea izateari utzi zion, eta herriko sarrera bihurtu zen.
1834ko ufala
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Lehen karlistada martxan zela, 1834 urteko ekainak 30an egundoko ufala izan zen Debarroan, eta batez ere Soraluzen.
Egun hartan Soraluzen ez zen inor hil, baina kalteak ugari izan ziren: etxeak, burdinolak, erregetxe zaharra, presak, komentua, ermitak... asko eruan zituen eta besre asko erabilezinean laga. Zubia ere apurtu zuen, eta bi zutabeetatik bat eruan zuen. Herriko bi aldeak inkomuniratuta geratu ziren.
Udalak zerga bereziak ezarri zituen, berreraikitze lanak ordaintzeko. Eta Ramon Maria de Aldasorok jaunak dirua aurreratu zuen lanak lehen bailehen hasteko. Baina, karlistadak oraindik zirauela, Rodil jeneral liberala[3] Soraluzen sartu zen eta 200.000 erreal kuartoko isuna jarri zion herriari[4]. Isuna ordaintzeko bildutako dirua erabili zuten, eta Ramon Maria de Aldasorok beste erdia aurreratu zuen.
Azkenean, zubia berreraikitzea lortu zuten, baina urak eruandako bi uztaiak ordeztu beharrean, hare-arrizko uztai eskartzanoa eraiki zuten, merkeagoa zelako.
1967ko zubi handia
Zabaldu, aparkalekuak (bakarra munduan omen) Gerora leku gehiago
Kontuak
Iturria firura brontzezkoa XIX mendekoa, frantsesa.
Patria, hiketa bertan grabatu (2019)
PObratan zerela, geldi zubia. Ze ba, Eibarren ibili badabiltza ala?
Erreferentziak
- ↑ Tajamar. Zubien zutabeei gehitzen zaizkien zatiak, puntadunak, datorren ura zutabearen bi aldetara bidaltzeko, uraren indarra arinduz.
- ↑ 1541/02/19. Juan Garcia de Uribarriren demanda Gipuzkoako korrejidorearen aurrean, Soraluzeko Udalaren kontra, Ibaizabaleko zubia eraikitzeko 60 dukat ordaindu zituela eta (Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegiko funtsak).
- ↑ José Ramón Rodil. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Rodil jeneral honek bereak eta bi egin zituen inguruetan: Ermuko Valdespina markes karlistaren jauregia erre, Arantzazuko komentua eta eliza ere erre...