Soraluze - Kortazar ibilbidea (eu)
1993 urtean Debabarreneko Aisialdia eta Turismoaren Mahaiak fitxategi bi argitaratu zituen, Debabarreneko herrien inguruetako ibilbideak proposatuz. Ibilbide hauek oinez zein mendiko bizikletaz egiteko aproposak dira.
Soraluze - Kortazar ibilbide hau bertan agertzen zen- Honetaz gain beste bi ibilbide agertzen ziren, Soraluze - Sagarerreka eta Soraluze - Krabelin-aitz.
Ibilbidea
lbilbide honek Kortazarreko Haitzetaraino eramango gaitu, Aita Barandiaranek Trikuharrien lbilbidea izenez bataiaturikoaren abiaburura alegia 700 metrotik gorako altueran egiten den ibilaldi polita da eta lrukurutzeta tontorreraino ailegatzen da.
- Udaletxetik abiatuz, Jasokundearen Santa Maria la Real elizaren ondoko eskaileretatik edo errepidetik Estazio kalea pasa eta Zeleta ingururaino igoko dugu.
- Gune honetan hirigunetik atera eta San Andreserako bidea hartuko dugu.
- Aipaturiko gunetik 700 metrora, Txurruka auzorako bidegurutzea eskuinean utzi eta ezkerreko bidea, iparraldera doana, hartuko dugu eta...
- ...600 m-ra Argarateko harkaitzekin egingo dugu topo.
- Soraluze eta Deba ibaiaren ikusmira bikainez gozatzen dugularik, aurrera jarraituko dugu errepidea utzi gabe, Argarateburu baserriaren ondotik pasatuko gara, gero Barrenetxe eta Urruzkarate baserrietatik igarotzeko ondoren, Obe baserriaren albotik pasatu eta bi kilometro baino zertxobait gehiago egin ostean, San Andres baserrira helduko gara eta berorren ondoan izen bereko baseliza aurkituko dugu. Toki horretan bolatoki bat dago.
- Eskuinaldean Txurrukako bidegurutzea utzita, ezkerralderantz joko dugu (ipar-ekialdeko norabidean) Goenetxe baserri ondotik pasatu eta gero, Izagirre baserri azpitik eta ondoren Goenetxe-etxetxo baserriaren gainetik iragango gara San Andresetik 2 kilometrora gutxi gora-behera.
- Bidegurutze bat dugu, ezkerreko aldera jo ezkero San Roke eta Ezozia baselizetarantz eramango gaituena. Guk eskuinetik jarraituko dugu, lehendabizi ekialderantz (altuera hartuz joango gara) eta ganaduentzako itxidura bat pasatu ondoren...
- Kortazarreko Haitzetan mendiz mendiko ibilbide eder bat hasten da, Irukurutzetako tontorreraino heltzen dena. lbilbidean zehar hainbat gailur daude, hala nola, buzoi eta guzti dauden Akelarre eta Atxolin; dena den, gailurrik gehienak oinean duten bidetik ingura daitezke.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Leku interesgarriak
Argarateko haitzak
Jatorri bolkanikoa duten formazio bitxiak dira, urpeko erupzioetatik sortutako laben ondorioz eraturikoak eta kuxin -edo almohadila- egitura dutenak.