Bilakaera urbanistikoa (eu)
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
1.343 urte aurrekoak: hastapenak
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Hastapenak (eu)
Alfonso XI erregeak hiri gutuna eman orduko, Soraluze inguruan bazegoen egitura bat.
Alde batetik, erregebideak ziren. Nagusia, Gasteiztik itsasorainokoa (Deba). Erromatarrek zabaldua, Soraluzen bertan Deba ibaia zeharkatzeko ibia zegoen. Honetaz gain, Iriretik barrena Eibar eta Bizkaia alderakoa, eta Azkoitirakoa, azken hau Pagobedeinkatutik pasatzen zela.
Bideak zaintzeko (eta zergak kobratzeko) hainbat puntu ere baziren: Arregia dorrea eta Atxuri etxea erregebide nagusian, eta Irure Eibarko bidean.
Jende gehiena bi etxe multzotan biltzen zen: Soraluze eta Herlaibiako eremua. Eta Soraluze ondoan monastegia zegoen.
Sorrera: 1.343 urteko hiribildua
Hiri gutuna
1.343 urtean, Algecirasen setioan zela, Gaztelako Alfonso XIk Placencia sortzeko hiri gutuna eman zuen. GUvantesek jasotzen duenez:
- Hiribildu hau Gaztelako errege Alonso XI jaunaren aginduz 1337an sortu zen, Soralucen bizi ziren Markinako gizonek, garai hartan bailarako izena, eta Herlaibia-ko tokian bizi zirenek herri hau sortzeko, Placencia izendatuz, eta hesitzeko eta eliza bertan egiteko: Logroñoko forua eman zien biztanleei, eta herriari behar zituen mugak. Eta hau dena Algeciraseko errealean 1281 aroan, 1343 urteko urriak 15ean emandako probilegioz, Gipuzkoan merino nagusia Beltran Velez de Guevara zela, probintziako jendeez errege zerbitzuan zela aipatutako plazaren setioan.
Kaleak
Hiribildu sortu berriak bi kale besterik ez zituen, bata luzea, hegoaldetik iparralderutz, eta laburra bestea, ekialdetik mendebaldera. Bi kale hauek hiribilduaren erdian gurutzatzatzen ziren, etxe multzoa lau bloketan banatzen.
Kale luzeak bi izen zituen, Kalegoen eta Kalebarren. Kale laburraren goiko zatia gaur eguneko Udaletxeko aldapari zegokion, eta behekoa Abadetxe ondoko aldapari, ibaira jeisten dena.
Orduko eliza, Soraluzeko monastegia alegia, lauki honetatik kanpo geratzen zen. Aurrean espazio publiko zabal bakarra zegoen, oso aldapatsua.
Harresietako ateak
Lau ate zeuden, baina hiru bakarrik aipatzen dira agiri zaharretan: Kalegoenekoa (Ormaetxea jauregiaren parean), Kalebarrenekoa (Kalebarren 7/9 zenbakien artean) eta Zubiko atea, ibaiaren gainean.
Etxeak
Garaiko ordenantzak agintzen zutenez, etxeak estuak eta luzeak ziren. Zabalera arautua 6 kanakoa zen[1]; hau da, bost bat metrotakoa. Beheko eta lehen solairua zituzten, eta ganbara. Alboko hormak harrizkoak ziren, eta etxaurreko beheko aldea ere harrizkoa, bertan atea eta lehio bat izaten zutela.
Alfontso XI erregeak Juan Pérez de Loyola eta Gil López de Oñaz-en beste anai bati (anaiak, nahiz eta abizen desberdinak izan!) lur sailak eman zizkion hiribilduaren barruan, eta honek Loiola etxea sortu zuen.
Lehengo hedapena: XV mendeko egoera
XV mendeko hedapenak
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. XV mendeko hedapena (eu)
Hiribildua sortu eta hurrengo mendean txikia geratu zen. Etxe berriak egiteko bi motako hedapen izan zituen, harresien ingurukoak (Kalegoen eta Kalebarren, Etxaburueta) eta arrabalak (Errebal, Arane eta Irusagarreta).
Garai hartan zubi berria eraiki zuten, ibaia zeharkatzeko edozein momentuan, ufalen bildur barik. Eta ospitala zabaldu zuten Errabal kalean.
Hedapena
Hiribildua sortu eta hurrengo mendean txikia geratu zen. Handitzeko, bi motako hedapen izan zituen, harresien ingurukoakan eta arrabalak.
Kalegoen eta Kalebarren ateetatik kanpo etxeak egin ziren, kaleak luzatuz. Gainera, Kalebarren gainetik Etxaburueta kalea sortu zen.
Eta hiru arrabal sortu ziren. Kalegoenetik Osintxurutz Irusagarreta auzoa sortu zen, izen bereko etxearen inguruan. Ibaiaren bestekaldean bi auzo berri eraiki ziren, Errabal izenekoa bat eta Arane auzoa, Arana etxearen inguruan, gaur eguneko Baltegietan.
Etxeak egurrezkoak izanik, arriskuak sahiesteko sutegiak[2] hiribildutik kanpo ezartzen ziren. XV mendean sutegia zuten etxeak (Atxuri etxea, Zubiko etxea, Unamuno etxea...) denak Andikokalen zeuden.
Arrazoi berberarengatik, gaixotasunak uxatzeko ospitaleak herritik kanpo jartzen ziren. Soraluze kasuan, Ospitala Errabal kalean zegoen, ibaiaren bestekaldean.
XV mendean zubia eta zubiko atea ez zeuden parean, herrian sartzeko zig-zag modukoa egin behar zen. Baliteke erasoen kontea babesteko izatea.
Florencio Josepf de Lamot: XVIII mendeko erdialdea
1.756 urtean Florencio Josepf de Lamot-ek, Erret Lantegietan kontulari berak, Mapa topographico de la sortu zuen. Bertan orduko ikuspegia erakusten da.
XV mendeko Soraluzerekin alderatuta,herria asko hazi zen, eta hiru eraikin handi agertzen dira.
Hiru eraikin nagusi horiek eliza nagusia, Erret Lantegiak eta Santa Ana komentua dira. Eliza egiteko aurrekoa bota zuten XVI mendean, eta XVII mendean zabalduzuten (alboerako kaperak, eliz ataria eta dorrea). Erret Lantegia, berriz, Uribarri dorrearen hedapena izan zen. Eta Santa Ana komentua ere XVII mendean egin zuten.
Bide guztietatik hazi zen herria, batez ere erregebide nagusian: Gabolats kalea sortu zen Elgoibarrerutz eta Atxuri-Errekalde ardatza sendotu zen hegoaldean, garai bateko Herlaibia Soraluzerekin lotuz. Honetaz gain Santa Ana auzoan etxe gehiago egin ziren, eta Azkoitiarako bidean ere Elizburu kalekoak agertu ziren.
Herri kaskoak aldakerak izan ziren: Igartza etxea eta albokoa bota zuten Enparan jauregia egiteko, Kalegoeneko beste bi etxe botara Udaletxea egin zuten, era Udaletxe berriaren pareko etxea ere bota zuten, gero Labaderogain sortuz.
XVIII eta XIX mendeko herri lanak
XVIII mende bukaera oso aberatsa izan zen ekonomikoki, eta herrian igarri zen, besteak beste herri-lanetan. Hiru uztaiko zubi berria egin zuten, errebote frontoi berria egin zuten Santa Ana kalearen goiko partean, erregetxe berria Plaza Zaharra gainean...
Eta XIX mende hasieran ere, nahiz eta ekonomikoki desastre hutsa izan (Espainiako Independentzia gerra, Lehen Karlistada, armagintzaren gainbehera, 1.834ko ufal handia...) herri-lanak ere egin ziren: Plaza Berria (Kalebarreneko hiru etxe botata), bertako iturria, Labaderoa, zubi nagusia konpondu...