Arma museoa. Txispa-fusilak (eu)
Txispa-fusilak mosketearen familiakoak ziren, baina suharri giltza erabiltzen zuten.
Soraluzen goiz hasi ziren mota honetako armak ekoizten. Suharri sistema Espainian sortu bazen 1580 urtean, hamar urte geroago Gregorio de Hernizketa armagile soraluzetarra hil zeneko ondasun zerrenda egin zutenean, bertan agertzen da ...lau suharri giltza...[1].
Mendeetan hainbat berrikuntza eta asmakuntza bereganatu zuten, baina XIX mende hasieran pistoi giltza sortu zenean txispa-fusilak urte gutxitan desagertu ziren.
Simancas-eko planoak
(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)
Fusil giltza. Planoa Egilea Soraluzeko Erret Lantegiak Noizkoa 1746 Kokapena Simancaseko Artxibategi Orokorra Oharrak Rastrillo visto por la espalda, por el lado, por delante... Plano de la pieza que cubre..., perfil de la misma pieza...
Fusil giltza. Planoa Egilea Soraluzeko Erret Lantegiak Noizkoa 1753 Kokapena Simancaseko Artxibategi Orokorra Oharrak Diseño de una llave de fusil para el nuevo armamento de las R(eales) Guardias Españolas, vista por la parte interior y exterior, con separación de piezas en plano y en perfil. (Benito de Espada)
Karabinak
(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)
Zalditeriarako karabina Egilea Zabala Noizkoa 1753 Kokapena Bilduma pribatua Oharrak Fusilak baino motzagoak, karabina hau Zalditeriarako eredu ofiziala izan zen, seguru asko dragoientzak (zaldunak ziren, oinez ere borrokatzen zutenak)
ZABALA marka giltzan
Zizta-motzak (terzerolak)
(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)
Zalditeriako zizta-motza (1815 eredua) Egilea Soraluzeko Erret Lantegiak Noizkoa 1815.etik aurrera Kokapena Eibarko Armagintza Museoa Oharrak Giltza frantsesa du (1712.tik erabilia, eta 1812.an hobetua)
Nahiz eta zizta-motza moduan sailkatuta egon, luzeegia da zalditeriarentzat.
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Rif-eko gerran erabilitako zizta-motza Egilea Soraluzeko Erret Lantegiak Noizkoa 1860. urtea baino aurrekoa Kokapena Bilduma pribatua Oharrak Zizta-motza hau Espainiako armadari lapurtu zioten Afrikako Lehen Gerra baino lehen (1859-1860).
Jatorrizko armari hainbat adorno erantsi zizkioten: landutako bi abrazadera, lepoko babesa, zintzilikarioak...
Rif-eko gerra guztietan parte hartu zuen, beti familia bereko eskuetan. Azken jabea Frankoren "mairu-goardiakoa" izan omen zen.
Txispa-fusilak
(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)
Txispa fusila (1828 eredua) Egilea Soraluzeko Erret Lantegiak Noizkoa XIX mendea (1828 eredua) Kokapena Arabako Arma Museoa Oharrak Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Txispa fusila (1815 eredua) Egilea Soraluzeko Erret Lantegiak Noizkoa 1833etik aurrera (1815 eredua) Kokapena Eibarko Armagintza Museoa Oharrak Arima marratua
Kutxako idazkuna VIVA YSABEL 2 S.O.
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Artilleriarako txispa-fusila Egilea Soraluzeko Erret Lantegiak Noizkoa 1843 (1834 eredua) Kokapena Eibarko Armagintza Museoa Oharrak Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Trabuko bilakatutako fusila Egilea Soraluzeko Erret Lantegiak Noizkoa 1858 Kokapena Bilduma pribatua Oharrak Fusila moztuta dago, trabukoa bilakatzeko
Errifleak eta eskopetak
(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)
Eskopeta (Francisco Ibarra) Egilea Francisco Ibarra Noizkoa 1819 Kokapena Bilduma pribatua Oharrak "Espainiar erara"ko kañoia
Urrezko idazkuna errekamaran: EN PLACENCIA HERRADURAS AÑO DE 1819
Altzairuzko goarnizioak
FCOIBARRA marka
Erriflea (Jose Ignacio Ybarra) Egilea José Ignacio Ybarra Noizkoa 1858 Kokapena Bilduma pribatua Oharrak 1854 eredua, Ybarrak 24.000 errifleko eskaera lortu zuen
CONTR.YBAR, A.R edo C.YBARRA marka
Azterketa Soraluzen (P marka) edo Eibarren (E marka)
Arma Museoaren bisita jarraitzeko
Museo sarrerara itzultzeko, sakatu hemen. Bestela, hurrengo gela aukeratu:
Erreferentziak
- ↑ ...quatro llaves de chispas... (sic)