Arma museoa. Errebolberrak (eu)
Errebolberrak 1835 urtean sortu ziren, Estatu Batuetan, eta Euskal Herrian aldi berean omen[1].
Soraluzen egindako errebolberrak bi motakoak ziren, armadarako (Lefaucheux motakoak) edo norberandakoak (Galand edo velodog motakoak, txirrindulariek txakurrak uxatzeko erabilitakoak).
Lefaucheux errebolberrak
(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)
Lefaucheux errebolberra Egilea La Euscalduna Noizkoa 1870 Kokapena Bilduma pribatua Oharrak
Galand motako errebolberrak
Charles François Galand Frantziako armagile ospetsua izan zen, eta bere armak Europa guztian kopiatu zituzten. René Galand semearen laguntza izan zuen.
(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)
Galand errebolberra (XIX. mendea) Egilea La Euscalduna Noizkoa 1870 Kokapena Bilduma pribatua Oharrak
Velodog errebolberra (XX. mendea) Egilea Eusebio Arizaga Noizkoa XX. mende hasiera Kokapena Bilduma pribatua Oharrak René Galand semeak Velodog errebolber txikia asmatu zuen 1894.ean, txirrindulariek herri txiki eta baserrietatik pasatzerakoan txakurren aurka erabiltzeko. 5,50 eta 6,35 mm bitarteko kalibrekoak, eraztun-kartutxoa[2] zuten eta hauts karga gutxi.
Bitxikeri gisa, bada bere buruaz beste egiteko erabili zuena, eta hainbat tiro behar izan zuela. Eta garaiko iragarki batean, neskendako lehen jaunartze opari gisa larruzko txano txikia gomendatzen zela, errebolberrarekin batera.
Arma Museoaren bisita jarraitzeko
Museo sarrerara itzultzeko, sakatu hemen. Bestela, hurrengo gela aukeratu:
Erreferentziak
- ↑ Errebolberra euskaldun batek asmatu zuen. Beñat Doxandabaratz (Euskonews & Media 2003)
- ↑ Barrukoa hutsik, ez zuten pistoirik edo erdiko fulminanterik.