Osasuna (eu)

    Sorapediatik

    Izurriteak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Joan diren mendeetan hainbat izurritek kolpatu dute herria, eri eta hildakoak eraginez eta herriaren betiko bizitza irauliz. Garrantzitsuenak honako hauek dira:

    Urteak
    (orokorra)
    Urtea
    (Soraluze)
    Izurria Hildakoak Azalpenak
    1347-1351 1348 Izurri bubonikoa %40-%60 "Izurri beltza"
    1597-1601 1598 Izurri bubonikoa %5-%10 Gehiago jakiteko
    1700 Gosea herrian
    1765 Nafarreria %10 Gehiago jakiteko
    1785 Nafarreria Soraluzetarra Bergaran txertatua
    1788-1791 Nafarreria Gehiago jakiteko
    1856 Asiako gaitza Ez asko
    1897 Difteria? Babesetxeko erabiltzaileak asko hazi ziren.
    1918-1919 1918 Gripea 36 Gehiago jakiteko
    2019-202x 2020 COVID-19 ? Gehiago jakiteko


    Udal osasun arauak

    Sasoi hartan izurriteak ez ziren gauza berria; herriek bazuten haien berri, eta ahal zen moduan saiatzen ziren aurre hartzen.

    1526ko ordenantzak

    1526 urtetik aurrera indarrean zegoen ‘’Ordenantza Koadernoan’’ halaxe agertzen da:

    LXIIII atala.- Izurriteaz libratzeko Jaungoikoaren laguntzaz
    Honetaz gain, eta zornaren izurriteaz itsaskorra, oso arriskutsua, ikaragarria eta jende asko hiltzen duenez, eta aintzinean izurriaz kutsatutako herrietatik alde egindako gizonei itsatsita inoiz herri honetara etorri den eta asko hil direnez, eta herrialdean kalte eta lan handiak ekarri dituenez, izurrite denboran inoiz berriro etor eta gerta daiteke. Nahiz eta honen konponbide osoa Jaungoikoaren eskutan dagoen., gizakiak, laguntzeko, bere laguntzarekin gorde behar dute, ahal duten konponbide onenak erabiliz eta, beraz, jaungoikoaren laguntzaz konponbideren bat jartzeko, zera agintzen dugu: izurrite garaietan hemengo alkate eta sindiko-prokuradorea gizon azkarrak izatea, eta izurritea zein lekutan dabilen jakin dezatela…

    1599ko neurriak

    1598ko izurriaren ondorioz, hurrengo urtean Soraluzeko kontzejuak hiribilduaren garbiketari buruzko hanbat neurri hartu zituen[1]. Besteak beste, kale, auzobide eta errepideak sastrakaz garbi egoteko agindu zuen; herriko kale eta kantoietara, ezta bideetara ere, inor ez ausartzeko zaborra botatzen, izan lastoak, iratzeak, gaztaina morkotsak edo beste ezer eta, ez egunez ez gauez, inork ez botatzeko leihoetatik inolako zikinkeriarik, ezta eskuetako urik, izan galdaraz edo suilaz.


    Eritegia (V. Zabala 1925)

    Osasun zerbitzuak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    XX mende artean bi motako osasun zerbitzuak izaten ziren. Alde batetik, ez arautuak: petrikiloak, matronak, ukenduak egiten zituztenak... Eta gero "ofizialak"; hau da, ikasitakoak: medikuak, zirujauak eta botikarioak.

    Azken hauek hiritarragoak ziren, garestiagoak, eta legea zuten alde konkurrentzia ez ofizialaren kontra aritzeko. Udalak mediku eta zirujaua kontratatzen eta ordaintzen zuen, eta Erret Lantegiak beste zati bat ordaitzen zion.

    XX mendean aldakera handiak izan ziren. Alde batetik, 1905 eta 1934 artean 7 mutua sortu ziren, batzuk patroiek sortuak eta beste batzuk sindikatu edo partidu politikoek. Bestetik, 1918ko gripe izurritea pasa eta gero 1918/10/31an Udalak osasun zerbitzua sortu zuen bi mediku titularrekin (urteko 1.500 pezeta ordainduta) eta praktikantea (urteko 1.000 pezeta).

    Honetaz gain, babesetxea sortu zenean bertan eritegia era ospitalea zabaldu zuten moja mertzedariek.

    Azkenik, 1975 urtean Gizarte Segurantzak herriko kontsultategia zabaldu zuen babesetxe zaharran, itxitako ikastetxearen ikasgeletan.

    Handik 10 urtetara (1985) Plaza Zaharreko anbulatorio edo Osasun Zentro berria zabaldu zuten, hiltegi zaharraren orubean.


    Ospitaleak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Ertaroan eta Aro Modernoan ospitaleak pobreak aterpetzeko sortu ziren, bai herrikoak zein kanpoko eskale edota erromesak. Kutsaduren beldurrez, gaixoak oso gutxitan hartzen zituen. Esateko, legendunak Elgoibarrera bidaltzen zituzten, eta izurriteak zirenean gaixoak beren etxeetan gordetzen ziren, edo inguruko ermitetan biltzen ziren.

    XIX eta XX mendean umezurtzak eta nagusiak jasotzeko tokiak bilakatu ziren, eta azken urteetan zaharren egoitzak bihurtu dira.

    Urteak Izena Helbidea Azalpenak
    1517-1701 Hirutasun Santua Errabal, 17 Gehiago jakiteko
    1531-1701 Errukia Atxuri, 5 Gehiago jakiteko
    1701-1759 Maala/ Errukia/ Hirutasun Santua Errekalde, 1 Gehiago jakiteko
    1759-1896 Urte hauetan ez zen ospitalik herrian
    1896-1978 Ama Mesedetako Babesetxea Atxuri, 8 Gehiago jakiteko
    1978- Zaharren egoitza Atxuri, 6 Gehiago jakiteko
    Mesedetakoa Andra Mari zaharren egoitza (Google 2013)


    Erreferentziak

    1. AHPO, I-3759, 353 o. 1599 urtea