Ipintza erreka (eu)

    Sorapediatik
    Ipintza / Armendia / Ezozia / Mendiola
    Nagusia Deba ibaia
    Luzeera 1.110 m
    Aldapa % 29koa (420 m > 95 m)
    Eskumako adarrak Intsusu
    Ezkerreko adarrak Ez dauka
    Bailara Ezozia


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Ibai edo erreka baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Kontuak

    Erreka luzetsua da, eta aldapatsua (% 29koa). Ezozia bailararen ardatza da, hortik bere izenetako bat.

    XX mendearen erdialdean Armendia baserriaren parean ur biltegia egin zuten, herriaren ur-hornidura bermatzeko. Segururena metro batzuk beherago dagoen Armendia errotaren antepara erabiliko zuten; gaur egun errota ia deseginda dago.

    Beherago Ezoziako futbol zelai azpitik pasatzen da. Berau inauguratu eta hilabete batzuetara (1990) Ipintzaren urek gainezka egin eta zelaia lehertu zuten.

    Deba ibaiarekin bat egin baino lehen Mendiola industrialdearen azpitik pasatzen da.


    Erreferentziak