Olea baserria (eu)
Olea | |
---|---|
Izen formala | Ola |
Bailara | San Andres |
Altuera | 120 m |
Hedadura | 0 Ha |
Kaletik | 0 km |
Bertako familia
¿?
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1]
Izenak ola esan nahi du.
Baserria Keixeta erreka gainean dago. XVI menderako bazegoen bertan arkabuzeak egiteko forja bat, inguruari izena eman ziona: Oleako auzoa, Oleako aldea, Oleako presa... Etxearen atzeko aldean antepara zuen, errekaren urak biltzeko eta erabiltzeko, aurretik ola moduan, gero ogi-errotan. Gaur egun antepara bertan dago oraindik, baina urik gabe.
Ola baserria bihurtua, Juan de Sagarragak sortutako Kapelautzarena izen zen, 1745. urtean Fernando de Espilla arduraduna zela.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[2]:
- OLEA, San Andres bailarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
- (OLEA: cas. del valle de San Andrés, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).
1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (245 orrialdea)
- ↑ Diccionario de Madoz. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea (Universidad Complutense de Madrid)