Herriko iturriak (eu)
- Mendietako iturriak ikusteko, sakatu [[Mendietako iturriak (eu) | hemen.
Soraluzeri buruz idatzi zutenek behin baino gehiagotan esan zuten baserrietako iturrien ura oso ona zela, baina kalekoena gutxi eta kalitate eskasekoa. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du:
- Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.
Herriko iturri zaharrenak
Hasiera baten, eta herria oso handia ez zenez, bertako iturriak gutxi ziren:
- Plaza Zaharreko iturria. Aurretik nun zegoen ez badakigu ere, 1804-1809 urteetan Erregetxea egin zutenean hormaren erdi erdian jarri zuten.
- Errabaleko iturria. Erregetxe zaharraren aurrekaldean zegoen. Bertara zetozen mando eta zaldientzat egokia, aska ederra zuen baina iturririk ez, ura menditik zuzenean sartzen zen, eta harri handi bat zuen emari handiak frenatzeko.
- Atxurikoa. Herlaibiako iturria zen, Erlei errekaren ertzean, Atxuri eta Errekalde artean.
- Aranekoa. Iturburuari izena ematen diona.
Sebastian de Miñanok esan zuen moduan, iturri hauek oso emari eskasekoak ziren, eta dira.
Plaza Barriko iturri berria
1809 urtean Erregetxe berria erabiltzen hasi ziren, baina Erregetxe zaharrak ez bezala, honek ez zuen inguruan ez ganorazko iturririk, ez eta askarik, eta mandozainentzat arazoa izaten zen.
1820 hamarkada bukaeran iturri berria egiteko asmoa sortu zen. Bultzatzaile nagusienetako bat Ambrosio Maria de Aldasoro jauna izan zen. Aurretik alkatea izan zen, eta 1831 urtean, Udalak Plaza Barriko iturria eraikitzea erabaki zuenean, alkateordea. Eta halaxe esan zuen orduko Udal bileran:
- ...edateko ur faltak herritarren artean sortutako beharra hain handia izanik, eta kontuan hartuta Arane iturriak oso ur gutxi ematen duela eta Errekaldekoa kalitate oso txarrekoa dela eta, medikuaren esanetan, edanez gero gaixotzeko arriskua dagoela, ona litzateke herriarentzat Ipiñarrieta baserritik gertu dagoen iturburua aprobetxatzea.
Urte hartan hasi eta bukatu egin zituzten bai Ipiñarrietatik zetorren ubidea, baita Plaza Barriko iturria ere.
Bertako iturria hornitzeaz gain, ekarritako ura beste iturri eta labadero hornitzeko erabili zuten: Zubi Nagusiko alboan eraiki zuten labadero berrira, Gabolatseko iturri eta labadero berrietara, eta Andikokalera, Zubi Nagusiaren beste ertzean egin zuten iturrira.
XX mendeko iturriak
Herria handitzen ari dela, XX mendearen bueltan aldaketak:
- 1888 guardien iturria, Elizburun , bertakoak ordainduta (eta Ipiñarrietako urak erabiliz)
- Kañoi fabrikan, biltegien eta transformadorearen artean, txoko txukuna bere banku eta guzti.
- 1967 Andikoklaekoa Zubi nagusira ekartzen da.
- Berria Ezozibidean.
- Sagar-errekan.
- Errabalekoa itxi zuten.
Azken urteotako iturriak
Azken sasoian, hainbat iturri berri sortu dira, denak ur horniduratik:
- Olean bat, Arkaitz tunelaren ondoan.
- ...
(Handiago ikusteko, sakatu gainean)
Kokapena