Irukurutzeta mendia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Mendia (eu) | izena = Irukurutzeta | altuera = 898 m | buzoia = Bai | mendilerroa = Mazelaegi mendilerroa (eu) | Mazelaegi m...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:12, 29 ekaina 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Irukurutzeta
    Altuera 898 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Mazelaegi mendilerroa
    Bailara/ Herria San Andres / Bergara / Elgoibar
    Soraluzetik Ordu t'erdi


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...

    Azalpenak

    Mazelaegi mendilerroko tontorrik altuenetakoa. Berez, Mazelaegiko tokirik altuenean hiru tontor daude elkarren ondoan: Kurutzebakar (902 m), Kurutzezaarra (897 m, Arribiribilleta zutarria dagoen tokia) eta Irukurutzeta.

    Agian garbi garbi egoteagatik, betidanik inguruari Irukurutzeta esan zaio (Irucurucheta 1944 urteko mapa geodesikoan). Altura lehengo aldiz kalkulatu zutenean, 1920 hamarkadan, mendigoizaleek 840 metro neurtu zuten; barometro aneroidea erabili zuten eta hortik akatsa. Baina 1944 urteko mapa geodesikoa egiterakoan zuzendu zuten.

    Iparraldean Atxolin dauka, Hegoaldean Elosumendi eta mendebaldean Aizpuruko Zabala.

    Tontorrean mugarria dago, eta gainean izena ematen dioten hiru gurutzeak.


    Tontorretik (Enezubi)

    Igoera

    Soraluzetik bide zuzenena San Andresetik pasatzen da, Nebera izeneko atakara igotzen (745 m, Kurutzebakarraren mendebaldeko hegian). Hemendik, Aizpuru tontorretik (830 m) Aizpuruko Zabalera igotzen da (810) eta, Aizpuruko Zabala trikuharria (870 m) albo batean utzita, Kurutzebakarrera heltzen da. Aurrera segi 500 metro eta Kurutzezarra (897 m) albo batean utziz Irukurutzeta helduko gara (899 m).

    Beste bide bat, asko erabilia, Kortazarreko Haitzekoa da. Bertara oinez edo kotxez igo, eta ordubete eskasean Irukurutzetaraino heldu daiteke, Mendigain osoa zeharkatuz.

    Elosutik, berriz, Sorusaitza tontorreko antenarutz hartu (859 m) eta Atxabaso atakan (824 m) Kerexeta Goiegira igo (878 m); ostean, Maurketa atakara jeitsi (811 m) eta Kerexetako atakara gero (748 m); hemendik zuzenean Irukurutzetara igoko gara (898 m). Pare bat ordu eskaseko ibilaldia guztira.

    Azkenik, Azkarateko mendatetik (ordubete 15 m) eta Azkoitiatik (ordubete 45 m) ere igo daiteke.


    Irukurutzetako erromeria (Plaentxia.com 2013)
    Trikuharria industua (J.C. Astiazarán 2018)

    Kontuak

    Irukurutzeta hiru udalerrien mugan dago: Azkoitia, Elgoibar eta Bergara. Tontorrean mugarria dago, eta gainean hiru gurutzeak. Bostehun metrotara Kurutzebakar dago, hau ere hiru herrien mugarria: Soraluze, Elgoibar eta Bergara (Osintxu).

    Irukurutzeta tontorrean izen bereko trikuharria dago. Tumuluak 19 metrotako diametroa eta 180 zentimetrotako altuera ditu. Luzeran 7 metro eta zabaleran 2 metro dituen lubaki bat dauka iparraldeko arkuaren erditik hegoaldeko muturreraino. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira. Erdialdean 5,5 x 4 metrotako diametroa eta 65 zentimetro arteko sakonera duen kraterra dauka, eta bertan 1,5 x 1,1 x 0,3 metrotako harlauza zutik, ekialde-mendebalde norabidean. Monumentuaren eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Maiatzaren lehen igandean erromeria ospatzen da, trikuharri ondoko zelaian. Aspaldiko sasoian jende asko erakartzen zuen, baina gero apaltzen joan zen desagertu arte. Azken urteetan Bergarako Kapirixo eta Soraluzeko Artzai Txaboleta Elkartekoek berpiztu dute.

    Tontorretik gertu erpin geodesikoa dago.


    Informazio osagarria

    Kurutzebakar mendiari buruzko informazio gehiago hainbat web gunetan topa daiteke:

    • Irukurutzeta. www.mendikat.net (Javier Urrutia, gazteleraz).

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:


    Erreferentziak