Elizburu kalea (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Kaleak Soraluzeko parrokia (Santa Maria la Real) inguratzen du. Lehenik ezkerreko aldetik, kalearen beste aldean etxebizitzak direla; eta gero elizaren atzetik, gara bateko San Andreserako bidea jarraituz, gaur egun Alejandro Calonge auzunera doana.


    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Garai batean San Andres eta Azkoitirako bidea herri kaskotik abiatzen zen, elizaren ezkerraldetik eta atzekaldetik gero. Harrizko galtzada zen, nahikoa harri gorabeheratsua, idi gurdiak eta antzekoak erabiltzeko modukoa.

    Herriak zabaltzen hasten direnean sarrera-irteeretan eraikitzen dira etxe berriak, eta Soraluze ez zen salbuespena. Hemen ere, kaskotik gertueneko tartean, eliza ondoan hain zuzen, etxeak egin ziren. Hortik izena: Elizburu.

    Herria bukatzen zen tokian, Elizburuko azken etxe ondoan, San Andreseko bide-gurutzearen lehen gurutzea jarri zuten.

    XVIII mendean elizari alboko kaperak erantsi zizkioten, kalea estutuz. Gero, XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran, etxeen aurrean espaloia egin zuten: kalea aldapatsua izanda, espaloiak eskilarak eta tarte lauak zituen. Gurutzearen alboan iturria jarri zuten, kaleko biztanleek ordainduta etxetik gertu ura izateko.

    Iturri ondoko etxean Guardia Zibilaren koartela zegoen, Maristen ikastetxea alboan eta, tartean, tren geltokirainoko eskilarak.

    Maristen ikastetxea itxi zutenean, 1975 urtean geltokitik egin zuten San Andreserako errepidea. Orduan harrizko galtzada kendu zuten, eta eskilarak jarri kale zabalera osoan.


    Etxeak eta atariak

    Kale honek ezkerreko aldean bakarrik ditu etxeak, eskuman eliza dago eta. Etxe gehienak, atzetik, garai bateko Kotxebidera ematen dute, gaur eguneko Etxaburuetara.

    Etxeak eta atariak honako hauek dira:

    • 1. zenbakia. Hemen Udaletxea dago. Goitik behera harri landuzko etxea, 1.722 urtean bukatua, kaleko onena duda barik.
    • 3. zenbakia. Bi izenekin ezagutua: Beiztegi-egotza eta Lazkanokoa. Etxe honen beheko plantan sasoi batean Arzabalaga janari denda egon zen. Gaur egun, Udaleko zein epaitegiko bulegoek erabiltzen dute.
    • 5. zenbakia. Etxe honi Frantxotenekoa esaten zitzaion. Garai batean herriko lehen estankoa hemen zegoen, Maria Cochero-rena. Gaur egun Partidu Sozialistaren egoitza dago (Casa del Pueblo), aurrekaldean taberna dutela.
    • 7. zenbakia. Etxe honek bi izen zituen, Taukiñekoa eta Txarandelgoa. Aspaldian denda bat egon zen, baina urteetan hutsik. gerora ileapaindegia zabaltzeko prestatu zuten, baina ezin. Urte askotan Gogortuz fisioterapia zentroa egon da, 2.016 urtean Baltegietara aldatu zuten arte. Gaur egun hutsik dago.
    • 9. zenbakia. Uste asko eta askotan Osuma denda biltegia egon zen, baserrirako horniduratan aritzen zirenak. Gaur egun Negabi ileapaindegia dago bertan.
    • 11. zenbakia. Gaur egun hutsik, urte askotan Salon janari denda egon da bertan.
    • 13. zenbakia. Dagokion tokiaren arabera, Kantoikoa esaten zitzaion; baita ere Eskolakoa eta Aiusonekoa. Kontulan aholkularitza bertan dago azken urteetan. Aurretik Ayuso ahizpak denda izan zuten, eta hortik izena.


    Etxeak eta atariak. Zenbaki bikoitiak

    Etxeak eta atariak honako hauek dira:

    • 4. zenbakia. Etxe honek izen asko izan ditu: Intxaustikoa, Pintorekoa, Lakuestanekoa eta Pasiegokoa. Labaderogain aldera ere ematen du, eta bertan dauka sarrera. Sarreratik ezkerraldea Alejo Artolazabalen harategia egon zen. Gaur egun marimar harategia dago. Eskuman, aldiz, Marcial Txurrukaren (Muneta) drogeria, eta gero Bergarako Bolintxok okindegia zabaldu zuen.
    • 6. zenbakia. Trebiñonekoa. Hemen Kulunka goxotegia dago. Aurretik Trebiño kirolak denda egon zen.
    • 8. zenbakia. Gaur egun utzik dago. Garai batean Marciano Barrutiak harategia zuen, eta gero taberna zabaldu zuen leku bertan. Franco hil zenean, EAJk batzokia euki bertan zuen, plaza Zaharreko Batzokia berreskuratu artean. Azken urteetan Akelarre izeneko taberna egon zen bertan.
    • 10. zenbakia. Amañakoa. Kinielak eta loteria denda. Aurretik Pastoriza zapataria egon zen.
    • 12. zenbakia. Ormaetxea jauregia, Ybañezkoa, Bañezkoa, Argaratenekoa, Ezekielanekoa edota Amañakoa. Gaur egun bazarra dago. Kaleko beste aldera pasa baino lehen, Casa del Pueblo hemen egon zen.

    Etxe hauetaz gain, Mendarokoa eta Orduñaenekoa ere baziren Kalegoenen.


    Etorkizuna

    2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen. Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, Galipotera dauden irteerak desagertu beharko lirateke.


    Erreferentziak