Historia. Brontze Aroa (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Bi alditan, Neolito eta Brontze aroan, Soraluze inguruan bizi zirenek Muskiritsun megalitoak eraiki zituzten, hilobiak gehienak.. Brontze Aroa[1] K.a. 1800 eta 1000 urte artean garatu zen, gutxi gora behera.

    Sabua zista (Jose)

    Aurretik, Neolito Aroa

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen


    Topatutakoa

    Neolitoaren moduan, Brontze aroan ere hainbat megalito eraiki zituzten Muskiritsun, zistak kasu honetan: Gortazar, Otsoaldasoro I, Otsoaldasoro II, Otsoaldasoro III, Sabua, Atxolin Txiki II eta Frantsesbaso.

    Mapa kargatzen...


    Trikuharria eta etxolaren barrena (J. Tapia 2021)

    Topatutako aztarnen arabera, hildakoak tresnekin eta apaingarriekin lurperatzen zituzten ere, Neolitoaren moduan. Baina banakako hilobiak ziren, talde hilobiak izan beharrean.

    Honetaz gain, Aizpuruko Zabalaren ondoan garai honetako txabola baten aztarnak agertu dira, behin behineko bizitokia, mendiko lanak (abeltzaintza edota basozaintza) egiten zituzten bitartekoa.


    Eskuzko errota. Sabua (Aranzadi 2019)

    Bizimodua... eta heriotza

    Garai honetan nekazaritzak indarra hartu zuen, Sabuan eta Otsoaldasoro zistetan topatutako eskuzko errotak lekuko.

    Nekazaritza eta abeltzaintza zirela eta, lan banaketa garbiagoak izan ziren, giza-egiturak eta hierarkiak sakonduz. Ondorioz, hilobiak gutxiengo batentzat izan ziren, eta ez guztientzat; hortik zistak eraiki izana.

    Beste aldetik, eta Aizpuruko Zabalako behin behineko txabolak erakusten duenez, ez ziren Mendigainen bizi, trikuharri eta zisten ondoan, bailaran baizik.


    Galderak

    Neolito Aroko galdera berberak sortzen zaizkigu: Talde bakarra zen, ala gehiago ziren? Zenbat lagunek osatzen zuten taldea? Zertaz bizi ziren? Ehiztariak ziren oraindik? ala ordurako abeltzaintzan eta nekazaritzan hasita ziren? Non bizi ziren? Hilobi/ megalitoen gertu, ala urruti? Abeltzainak izanik, nomadak ziren? ala toki egonkor batean ezarri ziren, nekazaritzaz baliatzeko?

    Eta galdera bat gehiago: Bi megalito multzoen artean ehundaka urte daudedez, Neolitoko eraikitzaileak eta Brontze arokoak nolabait lotuta zeuden, ala bi talde desberdinak ziren?


    Eta ostean, Burdin Aroa

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen


    Erreferentziak

    1. Brontze Aroa. Wikipedia (euskaraz).