Mendietako iturriak (eu)
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
- Herriko iturriak ikusteko, sakatu hemen.
Soraluzeri buruz idatzi zutenek behin baino gehiagotan esan zuten baserrietako zein mendietako iturrien ura oso ona zela, baina kalekoena gutxi eta kalitate eskasekoa. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du:
- Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.
Irudiak
(Handiago ikusteko, sakatu gainean)
Ospittal iturria
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Sagar-errekan dago, Sagarraga industrialdetik gora, autopistako zubi azpitik pasa eta 200 metrotara.
Izena Sagarraga baserritik datorkio. 1598ko izurritean ospitalea bihurtu zutelako, herriko gaixoak jaso eta isolatzeko. Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria... Azken izen hauek garai batean jubilauen (beti gizonak) helmuga zelako beraien pasialdietan.
Aurreneko iturria gaur egunekoaren antzekoa zen: iturria erdian, eta jarleku luze bana alboetan. XX mendeko bigarren erdian, 1960. hamarkadan, Soraluze Kirol Bazkunak iturria goitik behera berritu zuen, aurreko egitura mantenduz baina iturri ingurua aterpe ederraz babestuz.
Osintxuko bideko iturria
Osintxuko bidean dago, trenbide zaharretik joanda.
Egotza erreka pasata, Bergarako udalerrian sartzen gara. Deba ibaiaren beste aldean Mugarri baserria dago, sorginen biltoki. Eta saihesbide azpitik pasata, bidearen eta Sologoeneko presaren artean iturria dago, ur ugari eta freskoa ematen duena.
San Andreseko iturria
Izen bereko ermitaren ondoan dago; Artetatik zetorren bidearen ondoan, ataritik ezkerrera.
Askabeittiko iturria
Soraluzeko Kirol Bazkunak eraiki zuen 1952an, Korta baserriaren lurretan, Askabeitti inguruan. Urte hartan bertan inauguratu zuten, iturriaren amapontekoa Heraklia Maiztegi Mujika zela.
Iturria zahartuta eta egoera txarrean zela eta, 2016 urtean Soraluzeko Udalak, bolondresen laguntzaz, zaharberritu zuen: inguruko sasiak kentzeaz gain, iturria bera konpondu eta margotu zuten.
Inguruko lursaila, Askabeitia izenekoa, 2019/05/24an Soraluzeko Udalak erostea erabaki zuen, 7.344 eurotan. Lursailak 20.400 m2-ko azalera dauka[1]
Manditurria
Mando iturri moduan ere ezagutua.
Urkiazelaitik 250 bat metrotara dago, Kortazarreko bideko eskumaldean. Sasoi batean bidearen parean zegoen, baina errepidea zabaldu zutenean lehengo bidea baino jasoagoa dator, eta iturria beherago geratu zen. Bidearen ezkerrean Udalak pare bat mahai paratu zituen, bere aulkiekin.
2018/10/15ean Soraluzeko Udalak Mendigaineko Mando-iturri izeneko lursaila erostea erabaki zuen, 7.354 eurotan. Lursaila Kortazar-Irukurutzeta mendilerroan dago, eta 20.430 m2-ko azalera dauka[2]
Iturbeko iturria
Kortazarreko iturria moduan ere ezaguna, itsas mailaren gaineko 705 metrotan dago, eta Kortazarreko Haitzetik (756 m i.m.g.) 250 metrotara, Elgoibarren lurretan baina Soraluzeko mugatik oso gertu. Inguruetan Elgoibarreko Iturbe baserria dago.
Izenak dioenez, aspalditik egon da iturria bertan. Eibarko Klub Deportiboak txukundu zuen 1933an eta hurrengo urtean inauguratu. Gerra garaian frontea bertan gertatu zen, zortzi hilabetetan (1936ko irailetik 1937ko apirila arte). Borroken, bonbardaketen eta inguruan ari ziren soldaduez eraginez, oso kaltetuta gertatu zen.
Gerra ostean, 1942 urtean, Eibarko Klub Deportiboak berreraiki zuen iturria, eta plaka bat jarri ere: Inaugurado 1934 - 1942 reinaugurado.
2000 urteko hamarkadan Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkarteak iturria eta ingurua berreskuratu zituen.
Iturria zabaldu eta ixteko ziria erabiltzen da, ari batetik lotuta.
(Handiago ikusteko, sakatu gainean)
Osumako iturria
Osuma-gain eta Osuma-azpi baserrietatik gertu, itsas gainetik 475 metrotan.
Pol-Poleko iturria
Kurutzebakar mendiaren azpian dago, Osintxuko (Bergara) lurretan.
Bertako idazkunak jartzen duenez: Iturri au bergarako erriak egin zuan 1926garren urtean. Pol-Pol Mendizale Taldeak berriztu zuan 1960garren urtean.
Ezoziako iturria
Ezoziako santutegiaren inguruan zegoen, beheko plazaren azpian. Oso ur gutxi ematen zuen.
2000 hamarkada hasieran Eibar-Gasteiz autopistako zulaketa lan handietan ateratako harri eta lurrak aprobetxatu zuten Ezoziako atsedenlekua egiteko: Beheko plazaren atzekaldeko errekazuloa bete eta jolastokia, aparkalekua eta bolatoki berri berria egin ziren.
Lanak zirela eta, bertako bide zatiak (sasoi bateko [[Komunikabideak. Aintzinako sarea (eu)#Ardatz nagusia: Deba Arroko errege bidea[alda|Gasteiztik itsasorainoko errege bidea]]), Ezoziako iturria zein alboko eskilara desagertu ziren.
Armendiako iturria
Kokapena
(Urdinez desagertutako iturriak, eta berdez Soraluze kanpokoak)
Erreferentziak
- ↑ Lursail berrien erosketa. Soraluzeko Udala (2019).
- ↑ Udalak lursail berriak erosi ditu Mendigainean. Soraluzeko Udala (2018).