Erlijiosoak (eu)
Zerrenda honetan erlijioso mota guztiak agertzen dira: abade, praile, moja eta antzekoak.
Alegiazkoak
- Juanito txistularia. Elosuko apaiza, meza ematen ari zela bertan behera dena laga erbi baten atzetik irtetzeko.
XX mende aurrekoak
- Espilla, Juan de (1603-1665 inguruan). Dominikoa, Salamankan egin zuen profesioa (1616/09/24), eta doktorautza bukatu gero. Avila, Toro eta Burgosen Teologia eta Arte-maisua. Gainera, goiko karguak izan zituen Salamanca, Ávila eta San Gregorio (Valladolid) komentuetan.
- Thovar Lacunza, Manuel Vizente Antonio Domingo de (1745- ). Erret Kontseiluen abokatua eta Madrilgo San Inazio elizaren kapelau nagusia.
- Obiaga, Simon de (1681?- ). Inkisizioaren idazkaria.
- Obiaga, Juan Ignacio de (1702?-1784). Peruko erresumen inkisidore apostolikoa. Hil baino lehen Hil-hurrenen kapelautza eta Erruki-kutxa sortu zituen Soraluzen. Gaur egun bizirik dago J. Ignacio Obiaga Fundazioa.
- Aguirre, María Bárbara de (1760-1833). Juan Antonio de Azcaratek sortutako kapelautza 1812 urtean hutsik geratu zen eta, familiakoa izanik, Maria Barbara kapilaua izendatu zuten. 1819 urtean Kalagorriko apezpikuak auzitan hartu zuen, kapilautza kentzeko; eta bitartean beste auzi batzuk zabaldu ziren kapilaua zein izengo. Azken epaia 1866 urtean eman zuten.
- Gorosta y Asula, Ramón de (1834-1889). Soraluzen, Orbaizetan eta Madrilgo Erret Maestrantzan lan egin zuen. Madrilen bertan bi hobekuntza asmatu zituen. 1860 urtean Jesusen Lagundian sartu zen, eta erizain jardun zen hil arte.
- Armendia, Doktorea. Oñatiko Unibertsitateko kolegiokoa eta errektorea.
XX mendekoak
- Aspe Bustinduy, Florencio (1871-1957). Abadea egin zuten 1898 urtean. Errioxan, Zarautzen eta Deban lan egin eta gero, 1924 urtean Beasainera pasa zuten. Loinazko San Martin-en oso zalea, beasaindarra zela sutsuki defendatu zuen. 1948 urtean, apaizgoaren urrezko ezteietan, Beasaingo semetzakoa izendatu zuten. Historiagilea eta marrazkigilea ere izan zen. Beasainen hil zen.
- Policarpo Larrañaga (1883-1956). Eibarren egin zuen lana: parrokiako koadjutore, mojen kapilaua, Mariaren Alaben kapilaua… Honetaz gain, sindikalista, musikaria, historiazalea, idazlea... Gerra ostean Baionara erbesteratu zen, eta bertako katedralean egin zuen lan.
- 'Arrieta Larreategui, Serafín (1902-1983). Marianista eta abadea, 45 urte baino gehiagotan Madrilgo El Pilar ikastetxeko irakaslea izan zen. Kirola sustatzeagatik Espainiako Kirol Merezimenduko domina eman zioten. Madrilen hil zen.
- Arana Lascurain, Juana (1907-1988). Mariaren Frantziskotar Misiolaria sartu zenean Maria Quiteria hartu zuen izena. Oportoko Maria Pia Ospitaleko Erizantzaren zuzendaria izan zen 35 urte baino gehiagotan, eta Portugaleko Ongizate Gurutze Handia eman zioten. Oporton bertan hil zen.
- Arana Lascurain, José Martín (1909-1976). La Sallen sartu zenean Aita Basilio izena hartu zuen. Beasaingo ikastetxearen zuzendaria zenean lanbide heziketa lerroa sortu zuen. Gero Altos Hornos de Vizcaya-ko aprendizen eskola zuzendu zuen, eta azkenean Iruñako ikastetxearen zuzendaria izan zen.
- Barandiaran Irizar, Luis (1921- ). Apaiza eta idazlea, hiru gai izan ditu idazle moduan: erlijioa (batez ere gazteei zuzendua), Euskal Herriko alegia eta ipuin zaharrak eta bere osaba, José Miguel de Barandiarán.
- Artadi Echebarria, Juan María (1927- ). Marianista eta abadea. Madrilgo Unibertsitatean Filosofia eta Letrak ikasi zituen, aparteko saria lortu zuen. Gero Friburgora (Suitza) joan zen, bertako Unibertsitateko katedraduna. Handik Valentziara pasa zen, Marianisten ikastetxearen zuzendari, gero Zaragozara, Marianisten hezkuntza Etxea zuzendari eta Friburgoko katedrara itzuli zen azkenean. Suitzan Espainiako emigranteen aldeko lanarengatik, eta Juan Pablo de Lojendio enbajadoreak eskatuta, Isabel Katolikoaren Gurutze Handia eman zioten 1966 urtean.
- Artadi Echebarria, María Isabel (1929-2016). Madrilgo Unibertsitatean kimika ikasi zuen, karrera osteko aparteko saria lortuz. Berrizko Mertzedaria Misiolaria sartu zen, eta 1980an aurrera bertako burua izendatu zuten.
- Bereicua Basauri, Ramón (1931- ). Marista. Londreseko Unibertsitatean letretan lizentziatu ostea Caulán-era bidali zuten (1951-1959) eta handik Japoniara, irakasle izateko. Soraluzeko hizkerariburuzko artikulua ere idatzi zuen: Linguistic Variables in the Central Deva Valley.
Erlijioso taldeak
- Agustinak (XVI mendea-1975). Hasieran serorategia izan zen, baina Trentoko kontzilioaren eraginez klausura komentua bilakatu behar izan zen: Santa Ana komentua.
- Mertzedariak (1896-2014). Babesetxe berria sortu zutenean ekarri zituzten herrira, eta ehun urte baino gehiago egin zituzten bertan.
- Maristak (XX mendea-1964). Gerra aurretik ekarri zituzten Patronatoaren ikastetxean eskolak emateko.