Linguistic Variables in the Central Deva Valley (eu)
Izenburua | A Survey of Linguistic Variables in the Central Zone of the Deva River Valley The zone of Placencia in contrast with its neighboring towns of Eibar and Vergara |
Egilea/k | Ramon M.S. Bereicua Basauri |
Aldizkaria | Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo, Tomo VI |
Data | Summer, 1972 |
Orriak | 20-28 |
Hizkuntza | Ingelesez |
Irakurtzeko | sakatu hemen |
Laburpena
Egileak Soraluzeko azpieuskalkiaren ezaugarriak nabarmentzen ditu, bi mailatan: alboko euskalki nagusiekin (gipuzkera eta bizkaiera), eta alboko herrien azpieuskalkiekin (Eibat eta Bergara). Batez ere bi alde lantzen ditu: fonologia eta aditzen formak.
Aldizkarian argitaratzeaz gain, txostena separata batean atera zuten. 2009 urtean egileak horietako bat Jesus Igartuari bidali zion, eskuz idatzitako ohar batez artikuluaren nundik norakoak azaltzen:
Jesus Igartua estimatua,
Agur beroarekin batera, gure Plaentxi maiteari buruzko detailetxo hau bidaltzen dizut Japonia urrutitik. Honenbeste maite eta miretsi dudan herriari, kanpotik, nire aletxoa...
1972eko udan egindako etxekolan xumeak, Euskal Filologiari buruzko aldizkari batean argitaratuak.
Jakin izan dut lan handia egiten ari zarela gure Parroki Eliza ederraren zaharberritzean eta gogoz ikusiko nituzke Udal Artxibategi historikoak ere zabaltzea, gure txoko maitea izan den eta denaren ospea eta aintza.
Besarkada haundi bat.
Ramon Bereicua Basauri
Kobe, 2009.eko otsailak 20
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)