Geltokiko tunela (eu)

    Sorapediatik

    Soraluzen bi tunel egin dira trenarenak: Arkaitzekoa era geltokikoa.

    Geltokiko tunela, izenak esaten duenez, Soraluzeko tren geltokiaren ondoan zegoen, iparraldera; hau da, Maltzaga aldetik.

    Tunela egin eta urte gutxitara SACIA lantegia zabaldu zuten alboan, gero era handiago egin zena. Horregatik, tunelari Saciako tunela ere esaten zitzaion.

    Tunelak XX metro luze zen, trenbide bakarrekoa. Ez zegoen argiztatuta.

    Tunel barruan geltokiaren lehen orratzak zeuden, eta beraiek erabiltzeko palanka ere. Honen parean, tunelaren paretetan zulaturako,babesa ere zegoen, orratz-zaintzailea[1] babesteko.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Historia

    1888 Durango-Zumarraga trenbidea egin zutenean geltokiko tunela eraiki zuten.

    Bertatik, trena pasatzeaz gain, oinezkoak ere pasatzen ziren. 1950 hamarkadan, Loralde auzunea sortu zenean, bertakoentzako sarbide onena bihurtu zen, horrek zekarren arrisku handiarekin.

    Gerra garaian, aire bonbardaketak zirenean, babestoki moduan ere erabili izan zen.

    1974 urtran trenbidea bertan behera geratu zutenean, errailak kendu eta ibiogaikuentzako libre geratu zen. Azkenik, herriko zeharbide berria[2] egiteko tunela bota zuten.


    Erreferentziak

    1. Guarda-agujas.
    2. Ezozibidea-geltokia-Olea-Errekalde.