Tunelak (eu)

    Sorapediatik

    Soralizeko tunelak hiru motakoak dira, historiaren hiru momentu desberdinetsn eginak: trenbidearenak, urarenak eta autobidearenak.


    Kokapena

    (Tunel baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Trenbidearen tunelak

    1888 Durango-Zumarraga trenbidea egin zutenean Geltoriko tunela eraiki zuten. Izenak esaten duenez, geltokiaren ondoan zegoen, Maltzaga aldera. Gerora Saciako tunela ere esan zioten, alboan eraioimzuten lantegiarengatik. Gaur egun eraitsita dago.

    Urte batzuk geroago, 1910 hamarkadan, Txurrukenen parean zegoen trazadura zuzendu zituzten, eta horretarako Arkaitzeko tunela zabaldu zuten. Gaur egun oraindikmgordetzen da, baina seguritateagatik biertzetan itxita dago.


    Ur tunelak

    Eibar gero eta handiago egiten ari zela, ur hornidura bermatzea behar zen. Irtenbideren bat Sagar-errekako ura eraviltzea izan zen. Horrerarako presa bat egin zuten Sagar-errekan, eta tunelaren bidez ura Eibarra eruan.

    Gutxi zelakoan, bigarren presa egin zuten leku bertan, aurrekoa baino handiagoa, eta tunel berria egin zituzten.

    Gaur egun tunelak aprobetxatu izan dira Urkulutik datorren tutua bertatik pasatzeko.


    Autobideko tunelak

    2000 hamarkadako hasieran, Eibar-Gasteiz autobidea eraikitzerakoan bi tunel bikoitz egin zituzten Soraluzen: Eitzako tunelak eta Gallastegiko tunelak; azken hauek Soraluze era Bergara lurretan daude.


    Erreferentziak