«Politikariak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    47. lerroa: 47. lerroa:
    * [https://www.bngipuzkoa.eus/WAS/CORP/DJGPortalWEB/composicion_junteros_ficha.jsp?legislatura=8&codigo=16 ''del Bosque Zarobe, Soledad''] (1950- ). Gipuzkoako Batzar Orokorren kidea izan zen (2007-2011).
    * [https://www.bngipuzkoa.eus/WAS/CORP/DJGPortalWEB/composicion_junteros_ficha.jsp?legislatura=8&codigo=16 ''del Bosque Zarobe, Soledad''] (1950- ). Gipuzkoako Batzar Orokorren kidea izan zen (2007-2011).
    * ''Larreategi Azurmendi, Unai'' (1974- ). Injeniari industriala. EH-Bildun Mahai Politikoaren kidea eta Gipuzkoako burua/ arduradun politikoa (2017-2019).
    * ''Larreategi Azurmendi, Unai'' (1974- ). Injeniari industriala. EH-Bildun Mahai Politikoaren kidea eta Gipuzkoako burua/ arduradun politikoa (2017-2019).
    * Santiago Arizaga, Mikel (1973- ). Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua. Eusko Jaurlaritzan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Kabinete Zuzendaria lau urtez (2011-2005) eta Gizarteratze Zuzendaria gero (2005-2009).
    * ''Santiago Arizaga, Mikel'' (1973- ). Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua. Eusko Jaurlaritzan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Kabinete Zuzendaria lau urtez (2011-2005) eta Gizarteratze Zuzendaria gero (2005-2009).
     
    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==


    [[Kategoria: Politikariak]]
    [[Kategoria: Politikariak]]

    16:33, 24 urtarrila 2023(e)ko berrikuspena

    Zerrenda hauetan agertzen direnak politikariak, herri-ordezkariak eta administrazio karguak dira, Soraluzetik kanpo jardundutakoak.

    Soraluzen 1979tik aurrera aritutakoak ikusteko, Udalbatzak eta alkateak. Demokrazia (eu)

    Aurreko urteetan aritutakoak ikusteko, Udala (eu)


    XV mendea

    • Istaolaga, Juan Pérez de. Bandokidea, 1463 urtean Soraluzeko ordezkaria Gipuzkoako Batzarretan.
    • Coytiz, Pedro. Bandokidea, 1481 urtean Soraluzeko ordezkaria Gipuzkoako Batzarretan.
    • Sánchez de Mendiola, Sancho. Gipuzkoako merinoa, 1491.ean aipatua.


    Aro Modernoa (XVI-XVIII mendeak)

    • Mendiola, Domingo de. Kontuen Kontularitza Nagusian langile arrunta hasi zen, azkenean kontugile nagusia izendatu zuten artean (XVII mendea). Santiago, Calatrava eta Alcántarako Orden Militarren kontugile nagusia ere izan zen.
    • Salogoen, Juan de. Gipuzkoako behin-behineko korregidorea (1677-1678).
    • Salogoen, Martin de. Gipuzkoako behin-behineko korregidorea (1725).
    • Sarasqueta, Jose de (1683-1743). 1740 urtean Soraluzeko ordezkaria Gipuzkoako Batzarretan. 1762 urtean Eibarren bizi zen.
    • Sologoen Espilla, Domingo de (1696-1736). Soraluzeko Erret Lantegian kontularia (1716). Soraluzeko ordezkaria Tolosako Batzar Orokorretan (1733).


    XIX mendea

    • Mendiola, Manuel Silvestre de. Maisu kainoigilea. Frantsesen lehen inbasioan edo Konbentzioko gerran (1793) Soraluzeko 3. konpainiaren kapitaina izan zen. Eibarko alkatea ere izan zen (1805). Gipuzkoako diputatua Hondarribiako Batzar Orokorretatik (1802) eta Errenderikoetatik (1814). Gipuzkoako Aldundiak armak eskatu zituenean Fernando VIIri emateko, parte hartu zuen.
    • Aldasoro, Ambrosio María de. Gipuzkoako Foru Diputatua 1830 urtean, eta herriko alkatea 1827 eta 1846 urteetan.
    • Ybarra Yribe Campos, José Ignacio de (1815-1887). Maisu eskopeteroa eta enpresagilea. Gipuzkoako diputatua Hernaniko Batzar Orokorretatik (1855) eta Soraluzeko alkatea (1860).


    XX mendea. Gerraurrea

    • Policarpo Larrañaga (1883-1956). Abertzalea, ELA-STVren sorreran laguntzailea izan zen. Gerra ostean Baionara erbesteratu zen. Politikariaz gain, abadea, musikaria, historiazalea, idazlea...
    • Linazasoro Maiztegui, Carlos (Altzeta, 1889-1965). Abertzalea eta hizlaria. Zumarragan bizi zen.
    • Iñurrieta, Venancio (1894-1964). Abertzalea. 1936 urtean EAJko zinegotzia izan zen, eta gerra garaian eskumakoen kontrako hainbat oldarte baretu zituen herrian. Erreketeak herrian sartu zirenean kartzelaratu egin zuten, eta lau urte eta erdi eman zituen preso. Espetexetatik etxera bidali zituen 256 gutunetatik abiatuta Benan Oregik Zutik ozta-ozta nator liburua idatzi zuen.
    • Achótegui Urreztieta, Serafín (1898-1936). Tradicionalista. Gerra sortu zenean Círculo Carlistaren lehendakaria zen. Preso hartu eta Arratera eraman zuten. Han larriki zauritu lehen, eta gero erahil zuten.
    • Lete Larrañaga, José María de (1908-1938). Abertzalea, gerra sasoian herriko Defentsa Batzordeko lehendakaria eta Euskadiko Industria Mobilizatuen administraria. Reinosan preso hartu eta 1938ko uztailaren 2an fusilatu zuten Trubian.


    XX mendea. 1975tik aurrera

    • Oregi Goenaga, Iñaki (1913-1989). Albaitaria, 1951 urtean Arabako Centro de Inseminación Artificial Ganadera sortu zuen, eta bertako zuzendaria izan zen (1951-1983). Arabako senataria (1977-1978), Zuiako alkatea (1979-1987), EUDELen lehendakaria (1981-1985) eta Arabako Batzarretako kidea (1987-1989).
    • Akizu Ormazabal, Jesús María (1936- ). Eibarko Armeria Eskolan ikasketa-burua. Soraluzeko alkatea izateaz gain, Gipuzkoako diputatu forala izan zen, Udal Harremanen arduraduna (1985-1989).
    • Ansola Maiztegi, Alberto (1943- ). Injeniaria eta abokatua. UPV-EHUn katedratikoa eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren zuzendaria (1976-1982). Euskal parlamentaria (1980-1986), Arabako diputatu forala (1983-1991) eta Arabako diputatu orokorra (1991-1995). Arabako Ikastolen Federazioaren lehendakaria, eta R.S.B.A.P.-en bazkidea.
    • Borinaga López, Ignacio (1950-2014). Injeniari industriala. Eibarko Unibertsitate Laboraleko zuzendaria (1979-1984), Eusko Jaurlaritzaren Ikastetxeen zuzendaria, Lanbide Heziketaren bultzatzailea izan zen.


    XXI mendea

    • Akizu, Roke (1966- ). Baso ingeniaria. Gipuzkoako Foru Aldundian (2011-2015) Kanpoko Harremanak eta Turismo Sailaren zuzendaria lehen, eta Mendi eta Habitat Naturaleko zuzendaria gero. Gaur egun, Eusko Alkartasuneko Lurralde Antolamendu eta Ingurumeneko arduraduna.
    • Aldazabal Basauri, Iker (1977- ). Gipuzkoako Batzar Orokorren kidea izan zen (2007-2011).
    • Bolinaga Albéniz, Patricia (1973- ). Turismo-enpresetako eta jardueretako teknikaria. Arartekoaren ondokoaren idazkaria izan da, eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri-lanak eta Garraioko aholkularia gero. Gaur egun, Euskal Sozialistak – Socialistas Vascos Taldeko laguntzailea da Eusko Legebiltzarrean, eta PSE-EEren Gipuzkoako Batzorde Eragilearen kidea da, etxebizitzaren idazkaria.
    • del Bosque Zarobe, Soledad (1950- ). Gipuzkoako Batzar Orokorren kidea izan zen (2007-2011).
    • Larreategi Azurmendi, Unai (1974- ). Injeniari industriala. EH-Bildun Mahai Politikoaren kidea eta Gipuzkoako burua/ arduradun politikoa (2017-2019).
    • Santiago Arizaga, Mikel (1973- ). Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua. Eusko Jaurlaritzan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Kabinete Zuzendaria lau urtez (2011-2005) eta Gizarteratze Zuzendaria gero (2005-2009).

    Erreferentziak