«Dolorosa erretaula (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    31. lerroa: 31. lerroa:
    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==


    [[Kategoria: Eskulturak]]
    [[Kategoria: Eskultura]]

    11:24, 17 abendua 2022(e)ko berrikuspena

    Dolorosa erretaula
    Parrokiaren reinaugurazioa (2007). 04.png
    Estiloa Barroko-rokokoa
    Mendea XVIII
    Kokapena Santa Maria la Real eliza
    Mota Eskultura


    Azalpena eta historia

    Erretaula hau Berri Ona edo Ebanjelioaren aldean dago (hau da, ezkerrean), aurrekoa. Bi izenez ezagutzen da, Dolorosa edo Bakardareko Ama erretaula. Aurre aurrean, elizaren bestekaldean, Nazareno erretaula du.

    Bi kaperak batera egin ziren, 1632. urtean. Hurrengo mende hasieran, 1715.ean, Antonio de Anguiozarrek kaperetara sartzeko arkuak harri landuz egin zituen, koru berriarekin batera.

    Eta 1767. urtean Thomas Jauregui Badiola[1] urretxuarrak bi erretaulak egin zituen, rokoko estiloan. Thomas Jauregi Miguel Antonio de Jauregui arkitektoaren aita zen, Soraluzeko Frontoia zein Erregetxea eraiki zituena.

    Erretaula egiteko dirua 1763. urtean Juan Ignacio de Obiagak eman zuen, artean Peruko inkisidore apostolikoa zena. Juan de Albistegui Ameriketatik Soraluzera bidali zuen Bakardadeko Amari dedikatutako kapera hau eraikitzeko.

    Bi kaperen erretaulak ia berdinak dira, irudiak salbu. Dolorosa-ren kaperak bi irudi ditu: azpian, kristalak babestua, Dolorosa, eta gainean San Migel Goiaingerua.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. Tomás de Jauregui. Real Academia de la Historia.