«Armagintzaren hastapenak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    37. lerroa: 37. lerroa:




    1509.eko maiatzak 21ean Fernandi erregeak Giouzkoa eta Bizkaiako korrejidoreei idatzi zien, Portugaleko erregeari armak bidaltzeko eskatuz.


    Las armas que se señalaron en la
    Eta 1511. urtean 500 matxete Gasteizkoak, 3 lombarda lodi, metalezko 2 arkabuz eta meralezko beste 24 eskopera bidali zituzten Ameriketako La Española uhartera
     
    1516. urtean Juan Lopez de Aizpiri eibartarrak berrogetamar espingarda erosi zizkien Soraluzeko Juan Ibañez de Loyola eta Juan Martinez de Churruca maisu armagileei, 14.000 marabeditan.
     
    Molukasetarako bidaia prestatzen ari zela, 1528. urtean Fernando de Magallanes "Bizkaian" erosi zituen 50 kulebrina, 7 falkonete, 3 lombarda lodi, artilleriarentzako harrizko pilotak, 100 kortxete, 60 ballesta, 50 eskopeta eta 200 rodela. Hurrengo urtean (1519) irten ziren, bost itsasontzitan, eta 1522.eko irailak 8an Juan Sebastian Elkano itzuli zen, lehen munduabira egin ostean.


    ==Lehen armagile soraluzetarrak==
    ==Lehen armagile soraluzetarrak==

    00:05, 28 urria 2022(e)ko berrikuspena

    1573.ean Soraluzeko Erret Lantegiak sortu ziren, eta hurrengo hiru mendetan Soraluze izan zen euskal armagintzaren ardatza, Europa osoan ospea irabaziz.

    Baina Erret Lantegiak Soraluzen ezartzeko bertako armagileek aurreko mendean egindako bidea funtsezkoa izan zen.


    Suzko armen agerpena Euskal Herrian

    Suzko armen lehen aipamena 1420. urtekoa da, oinaztarren eta ganboatarren leinu gerren sasoikoa. Lazkanoko ahaide-nagusiak Loiolako etxea inguratu zuen, eta bere hormak hautsi ezinez Ihartzakora jo zuen eta, bi lonbarda edo bonbarda[1] erabilita, azken etxe hau eraitsi zuen.

    Hurrengo urteetan lonbarden erabilera zabaltzen joan zen, Lope Gartzia Salazarrek Istoria de las bienandanças e fortunas bere liburuan azaltzen duenez. Ez da ezagutzen arma hauek Euskal Herrian bertan eginak ziren, edo kanpotik ekarriak.

    1452. urtean Bizkaiko fueroak hainbat armen (lonbarda, trabukete eta gainerakoak) erabilera debekatu zuen, baina eragin eskasarekin.


    Armagintza Euskal Herrian

    Arma zuriak...

    Burdingintza oso zaharra da Euskal Herrian. Ia V. mendean baziren haize olak, baina oso etekin eskaseko teknologia zen. XI. mendetik aurrera teknologia berriak zabaldu ziren, tartean ura erabiltzen zituenak, eta burdingintzak loraldia ezagutu zuen Euskal Herrian, baldintza ezin hobeak zituelako: burdin meatzak, baso ugari, ur asko eta aldapa gogorrak.

    Aurki, Debarroko burdinolak totxoak egitetik produktua ekoiztera pasa ziren: arma zuriak. XIII. mendean euskal armagintza ospea irabazten hasi zen: Arrasaten zegoen burdin-mineralarak oso ezaugarri onak zituen altzairua egiteko, eta honetaz baliatzen ziren inguruko armagileak arma zuriak eta babesekoak ekoizteko. Ia 1248.ean, Sevillako konkistarako, Gaztelako itsas-armadak euskal armak erabili zituen.

    1455. urtean Gaztelako Erregeak Gipuzkoako Batzarrei eskatu zien "fusteko armak" (lantzak, pikak...) zein lanabesak (aizkorak, aitzurrak...) ekoizteko eta bertara bidaltzeko.

    Eta 1495.eko irailak 18an, Errege Katolikoek lege berria sortu zuten, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ekoizleek altzairu eta burdinezko "fusteko armak" egiteko, gero Gaztelara eramateko, bakoitzak bere mailari zegozkionak erosteko. Era prezio apalekoak izatea ere gomendatzen zuten.

    ...eta suzko armak

    Bi mende geroago, arma zuriez gain suzko armak ere egiten ziren.

    1480.ean Gaztelako Isabel erreginak Burgoseko agintaria Diego de Soria bidali zuen Euskal Herrira, 15.000 lantza eta 4.000 pavesa, lombarda era zerbatana erosteko. Aldi berean, erreginak Errege Zedula eman zuen, bertan Euskal Herriko armagileei ahalik eta arma gehien ekoizteko eskatzen ziela, eta ahalik eta azkarren emateko.

    Soraluzeko lehen berriak urtebete geroagokoak dira, 1481. urtekoak hain zuzen[2]. Eta hurrengo urtean, Medina Sidoniako dukearen enkarguz, Eibarren bi bonbarda egin ziren (1482); handiak era astunak zirenez, Eibartik Debaraino eramateko larogei idi pare erabili zituzten. Eta 1485.ean Gipuzkoako eskopeteroak Granadako gerrara joan omen ziren.

    1488. urteko bukaeran lehen debekuak etorri ziren, armarik ezin zela saldu Gaztelatik kanpo, eta arma ekoizpen osoa Siziliako erresuma, artean konkistatu berria, gordetzeko erabiltzeko (1488/11/19 eta 1489/01/20). Eta Sancho Ibáñez de Mallea Euskal Herrira bidali zuten, zortzi urte lehenago emandako "gomendioa" indartzeko.

    Agiri hauetan Euskal Herriko zein partetan egiten ziren armak esaten ez bazen (maizenik ere, Gipuzkoa probintziako eta Bizkaia Jaurerriko lantegietan[3]), XVIgarren mendearen lehen erdian hasi ziren aipatzen Soraluze, Bergara, Eibar, Markina, Ermua, Elorrio eta Arrasate herriak suzko esku-armagintzan, eta Araba eta Tolosa arma zuriak ekoizpenean.



    1509.eko maiatzak 21ean Fernandi erregeak Giouzkoa eta Bizkaiako korrejidoreei idatzi zien, Portugaleko erregeari armak bidaltzeko eskatuz.

    Eta 1511. urtean 500 matxete Gasteizkoak, 3 lombarda lodi, metalezko 2 arkabuz eta meralezko beste 24 eskopera bidali zituzten Ameriketako La Española uhartera

    1516. urtean Juan Lopez de Aizpiri eibartarrak berrogetamar espingarda erosi zizkien Soraluzeko Juan Ibañez de Loyola eta Juan Martinez de Churruca maisu armagileei, 14.000 marabeditan.

    Molukasetarako bidaia prestatzen ari zela, 1528. urtean Fernando de Magallanes "Bizkaian" erosi zituen 50 kulebrina, 7 falkonete, 3 lombarda lodi, artilleriarentzako harrizko pilotak, 100 kortxete, 60 ballesta, 50 eskopeta eta 200 rodela. Hurrengo urtean (1519) irten ziren, bost itsasontzitan, eta 1522.eko irailak 8an Juan Sebastian Elkano itzuli zen, lehen munduabira egin ostean.

    Lehen armagile soraluzetarrak

    XVI. mendean hartu zuen garrantzia kontutan hartuta, eta Soraluzeko agiri zaharrenak desagertu direnez[4], pentsatzekoa da Soraluzen suzko armagintza XV. mendeko azken laurdenean hasiko zela.

    Gainontzeko Debarroan moduan, Soraluzen ere arma zuriak egiten hasi ziren. Lehengaia gertu zuten (Arrasateko altzairua, bertan edota inguruko herrietan landua) eta orografia ere alde (ur asko eta oso aldapa gogorrak, burnioletara indarra eramateko). Baina XV. mende bukaeran, agian arma zuritan zegoen konkurrentziarengatik, suzko armeei ere ekin zieten. 1481.ekoak dira Soraluzeko armagintzaren lehen aipamenak, baina XVI. mende hasieran ez zen nabarmentzen, beste herri batzuk ere aipatzen dira suzko armatan: Bergara, Eibar, Markina, Ermua, Elorrio eta Arrasate.

    1512.ean Juan Ibáñez de Loyolak eskopeta eta arkabuzak egiteko kontratua sinatu zuen. Agiri batek dionez, 100 eskopeta zituen eginda, baina behar izan eta gero hileko 350 egiteko ahalmena zuen. 1515.ean Juan de Ondarzak 30 kofelete[5] eta beste horrenbeste barbolete egin zituen infanteriarako. 1516.ean Juan Ibáñez de Loyola eta Juan Martínez de Churruca armagileek 50 espingarda saldu zizkioten Juan López Aizpiri eibartarrari, 14.000 marabeditan.

    1522.eko kontratu batean arkabuzak agertzen dira lehen aldiz: 50 arkabuz bereziak egin behar ziren, bakoitza urrezko lau dukatetan. Urte berean Juan Ibáñez de Loyola armagileak Francisco de Badilo kapitainari esan zion 100 eskopeta zituela saltzeko prest, eta nahi izan ezkero hilabete batean (maiatzak 25etik ekainak 24ra) beste 350 egiteko prest zegoela, zilarrezko 7 errealetan. Eta Martin de Unamuno soraluzetarrak urte batzuk geroago demostratu zuenez, 1526.ean Martin Ibáñez de Unamunok aittaittak arkabuzak egiteko lehen sutegia jarri zuen Soraluzen.

    1542. urtean Carlos I.ak Francisco de Roxas artilleria kapitaina bidali zuen arma ekoizpena zaintzeko, eta honek Soraluze aukeratu zuen egoitza. Ez dakigu zerikusirik izan zuen 20 urte lehenago Acuña korrejidorearen aferan Soraluzek izandako jarrera. 1548. urtekoak dira Espainiako armadarentzako lehen kontratuak[6].

    1561.ean, berriz, Juan Ibáñez de Churrucak 600 moskete eta beste honenbeste arkabuz egin zituen. Gainera, armagintzako maisutzat aitortu zuten, agertzen den lehen maestro armero Juan de Churruca soraluzetarra da eta (1561).


    Ekoizpenaren antolaketa

    Asientoak

    Arma lantegiak aipatutako herri guztietan sakabanaturik ziren lantegi ttipiak besterik ez ziren. Elkar-lanean ari ziren lau gremiotan bildurik, bakoitzak bere espezialitate bereziak zituzten.

    Bezero handiek (Espainiako itsas-armada batez ere) ez zuten armagile guztien atzetik ibili nahi, beren lana antolatuz. Eta beste sistema lehenetsi zuten: armak behar zituenean enkantera ateratzen zituen (asientoak), kontratista batek hartzeko; honek lana banatzen zuen beste azpikontratista artean, diru bat aurreratuz, eta hauek ekoizpen prozesua antolatzen zuten, lanak adituen (gremioen) artean banatuz.

    Lehen ikuskatzailea: Hernando de Aguirre

    Gero eta erosketa gehiago egiten zituenez, kudeaketa hobetzeko eta arma guztiak probatzeko, Felipe II.a erregeak zera erabaki zuen, Gipuzkoako probintzia eta Bizkaiko jaurgoaren arma ikuskatzailea[7] izendatzea, Debarroan bizi behar zuena.

    1568.ean Hernando de Aguirre debarra izendatu zuen. Funtzionari hau hasi zen antolatzen gerora Erret Lantegiak izango zirenak[8].


    Burgoseko eskaera

    1568.eko bukaeran Alpujarretako moriskoak matxinatu ziren, eta Felipe II hasi zen gudarosteak prestatzen aurka egiteko. Burgoseko gudarostea armatzeko, Bizkaia eta Gipuzkoa probintziei 150-200 arkabuz prestatzeko eskatu zien (1569/12/03), Pedro de Trigueros erosketaz arduratuko zela. Eta honek Soraluzera jo zuen zuzenean.

    Erregearen eskaerari aurrea hartuz, azaroan Pedro de Trigueros honek 200 arkabuz lotu zituen Soraluzeko hainbat armagileekin: Domingo de Mendiola, Juan de Churruca eta Jerónimo de Igueribar. Arkabuz bakoitzeko 23 errealetan egin zuen tratua, osagarri guztiekin: flaskoak, flasko txikiak, moldeak, arraskagailuak, sacapelotas, hembrillak" eta baketak.

    Abenduan bertan Hernando de Aguirrek beste 200 arkabuz eraman zizkion Gasteizeraino; hauek 22 errealetan ordaindu zituen. Armagile soraluzetarrek 179 arkabuz bidali zizkioten 1570.eko urtarrilaren erdialderako: 50 Domingo de Mendiolak, 50 Juan de Churrucak, 50 Martin Ibáñez de Unamunok (kontratoan azken momentuan sartu zena) eta 29 Jeronimo de Igueribarrek. Azken honek otsailean eman zituen falta ziren 21 arkabuzak[9].


    1573.eko Erret Lantegiak

    Ekoizpena antolatzeko eta eskaerak bermatzeko, 1573.ean Soraluzeko armagileek Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la Villa de Placencia sortu zuten.

    1576.ean Felipe II.ak Lope de Elío nafarra izendatu zuen arma ikuskatzailea berria. Hurrengo hogei urtetan (1576-1595) honek Soraluzeko Erret Lantegiaren jarduera garatu eta finkatu zuen.


    Erreferentziak

    1. Lehenetariko kainoia, tamaina ederrekoa eta kalibre handikoa
    2. Mosquetes españoles en la batalla de Almansa. Alejandro Mohorte Medina (2014).
    3. Hau da, en las fábricas de la provincia de Guipúzcoa y Señorío de Vizcaya.
    4. Gaur egun geratzen diren lehen agiriak 1509.ekoak dira. Gerra aurretik Policarpo Larrañagak Eibarra eraman zituen zaharrenak, aztertzeko asmoarekin; baina 1937.eko bonbardaketetan Eibar erdia erre zen, Soraluzeko agiri zaharrak barne.
    5. Kofeletea eta barboletea soldaduen kasko zatiak ziren.
    6. Mosquetes españoles en la batalla de Almansa. Alejandro Mohorte Medina (2014).
    7. Gazteleraz veedor de armas.
    8. Influencia de los armeros vascos en la armeria española. Antonio Aldecoa (Bilbao 1976).
    9. La contribución de la ciudad de Burgos y su jurisdicción a la pacificación de las Alpujarras, 1569-1570. Ángela Pereda López (Obradoiro de historia moderna 2021).