«Arkabuzak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
36. lerroa: | 36. lerroa: | ||
Arkabuz guztiek [[Teknologia: argi-mukizko giltza (eu)|argi-mukizko giltza]] erabiltzen dute: piztutako argi-mukia ''belarri''ra edo almetxara giltza baten bidez eraman, bertako polbora mehea piztuz tiroa egiteko. | Arkabuz guztiek [[Teknologia: argi-mukizko giltza (eu)|argi-mukizko giltza]] erabiltzen dute: piztutako argi-mukia ''belarri''ra edo almetxara giltza baten bidez eraman, bertako polbora mehea piztuz tiroa egiteko. | ||
Aldatzen dena giltza da. Beti argi-mukizko giltza izanda, gutxienez hiru sistema erabili ziren: S giltza, serpentina eta katua. | Aldatzen dena giltza da. Beti argi-mukizko giltza izanda, gutxienez hiru sistema erabili ziren: S giltza, serpentina eta katua. | ||
XVI mende erdialdean arkabuzen ekoizpena teknikoki ondo araututa zegoen. Alde batetik, metalezko zein egurrezko piezen bukaerak, uhalak eta torlojuak barne. Kalitatezko frogak ere arautuak ziren: bi tiro bota behar ziren, polboraren pisuak jaurtigaiaren bikoitza behar zuela. | XVI mende erdialdean arkabuzen ekoizpena teknikoki ondo araututa zegoen. Alde batetik, metalezko zein egurrezko piezen bukaerak, uhalak eta torlojuak barne. Kalitatezko frogak ere arautuak ziren: bi tiro bota behar ziren, polboraren pisuak jaurtigaiaren bikoitza behar zuela. | ||
[[Fitxategi: Arkabuza. Tanegashima (Japonia).jpg | thumb | right | 300px | Tanegashima arkabuza (Japonia)]] | |||
Arkabuzak zuen argi-muki zatia pizteko, arkabuzariek beste [[Teknologia: aurrekarga jaurtigaiak (eu)#Argi-mukia|argi-muki]] luzeagoa erabiltzen zuten. | Arkabuzak zuen argi-muki zatia pizteko, arkabuzariek beste [[Teknologia: aurrekarga jaurtigaiak (eu)#Argi-mukia|argi-muki]] luzeagoa erabiltzen zuten. | ||
22:08, 19 urria 2022(e)ko berrikuspena
Arkabuza suzko arma izan zen, infanteriako gudariek erabilia XV mendetik XVII mendera.
Ahotik kargatzen zen, eta tiroa egiteko sistema argi-mukizko giltza erabiltzen bazuten ere, teknologia hobetuz joan zen: S formadun giltza, serpentina giltza eta katua duen giltza.
Aurretik eskuzko trumoiak erabiltzen ziren, baina tiro egiteko mekanismoa (giltza) jarriz arkabuzak sortu ziren.
Arkabuzen sorrera eta eragina
Hiltzeko gaitasuna zein erabilgarritasuna hobetzeko, eskuzko trumoiei argi-mukizko giltza erantsi zitzaien, arkabuza[1] sortuz.
Giltzak piztutako argi-mukia eusten du punta batean, eta beste puntatik eragiterakoan argi-mukia belarrira eramaten zu, modu zehatzean. Modu honetan soldadu bakar batek arkabuza ondo erabil zezakeen: zalditeria eta zaldunak modu errezean akabatzeko modua ematen zuten eta.
Horregatik orduko zaldunek protesta asko egin zuten, gudako ohorea zela eta ez zela. Esateko, Frantziako Pierre de Terrail, Bayardeko jauna eta Bayardo zalduna ezizenez, ahal zituen arkabuzari guztiak urkatzen zituen… 1524ko apirilak 30an, Sesiako guduan, arkabuzari batek hil zuen arte.
Konparazio baterako, XIV mendean arku luzeek eragin itzela izan bazuten, XV mendean arkabuzek zelai guduko panorama goitik behera aldatu zuten.
Tiro egiteko sistema
Aurrekarga armak izanik, arma kargatzeko uhaletik polbora tutua atera eta kainoian sartu, atzetik bala sartu eta dena ondo ondo estutu.
Behin karga ondo estututa, almetxa zabaltzen zen, bertan polbora mehea jarri eta atzera itxi.
Prestaketa bukatzeko, sepentinan lotutako argi-mukiaren luzeera egiaztatzen zen, ea nahikoa zen almetxara heltzeko.
Armaren argi-mukia aurretik piztuta ez bazen, piztu eta arkabuzariak tiroa egiteko aginduaren zain geratzen ziren.
Teknologia
Orokorrean, arkabuzek 80-100 zentimetrotakoak ziren, eta 6-7 kilokoak.
Arkabuz guztiek argi-mukizko giltza erabiltzen dute: piztutako argi-mukia belarrira edo almetxara giltza baten bidez eraman, bertako polbora mehea piztuz tiroa egiteko.
Aldatzen dena giltza da. Beti argi-mukizko giltza izanda, gutxienez hiru sistema erabili ziren: S giltza, serpentina eta katua.
XVI mende erdialdean arkabuzen ekoizpena teknikoki ondo araututa zegoen. Alde batetik, metalezko zein egurrezko piezen bukaerak, uhalak eta torlojuak barne. Kalitatezko frogak ere arautuak ziren: bi tiro bota behar ziren, polboraren pisuak jaurtigaiaren bikoitza behar zuela.
Arkabuzak zuen argi-muki zatia pizteko, arkabuzariek beste argi-muki luzeagoa erabiltzen zuten.
Balak (edo pilotak) berunezkoak ziren, eta arkabuzari bakoitzak bereak egiten zituen, turkesa izeneko eskuzko moldeak erabiliz. Arkabuzentzako pilotak 15 mm-tatik 20 mm-tarakoak izaten ziren, norberaren kainoiaren arabera. Dena dela, arkabuzaren tutua baino estuagoak egiten ziren, tiro gutxirekin tutuak asko zikintzen zirelako.
Polboraren proportzioak, berriz, tutuen araberakoak dira. Arkabuzenak, gehienetan, zituen: %71a potasio nitratoa[2], %12a sufrea eta %17a egur-ikatza, ahal bazen sahats-ikatza.
Bilakaera
Arkabuzetan oinarrituta mosketeak sortu ziren gero, askoz handiago eta astunagoak.
XVII mende hasieran mosketeak asko arindu ziren arte arkabuzak ez ziren desagertu: diotenez, XVI bukaeran Soraluze eta inguruko herrietan oraindik 12.000 bat arkabuz eta 3.000 moskete egiten ziren urtero.
Erreferentziak
- Castra in Lusitania. Los mortíferos arcabuces. Amo del Castillo.