Eskuzko trumoiak (eu)

    Sorapediatik
    Eskuzko trumoia (Morko, Suedia 1390)

    Mendebaldean artilleria 1.308 inguruan agertu zen, lehen kulebrina eta falkonetekin.

    Berrogei urte geroago Suedian agertu ziren eskuz erabiltzeko kainoi txikiak, Loshult (1350) eta Morkon (1390). Eskuzko trumoiak esaten zitzaien.

    Aurrekargako arma hauek 20 bat zentimetrotako tutua zuten, eta egurrezko ohe edo kutxa bati lotuta zeuden. Eta heldulekua zeukan azpitik, ondo oratzeko eta atzerako indarra eusteko.

    Nahiz eta arma hauek oso distantzia motzetan baino ez ziren erabilgarri, gerra sikologikoa egiteko ere balio zuten.


    Erabilera

    Aurrekargako gainontzeko armen antzera, arma kargatzeko polbora sartu behar zen kainoian, atzetik bala bat eta dena ondo ondo estutu.

    Oso erabilera traketsa zuten, argi-mukia piztu behar zen eta kainoiaren belarrian[1] ezarri behar zen, polbora pizteko.

    Tiroa giteko bi soldadu behar ziren orokorrean, bata arma eusteko eta destatzeko[2], eta bigarrena argi-mukia eramateko, pizteko eta belarrian ezartzeko.

    Soldadu bakar batek ezin zuen aldi berean polbora piztu eta arma ondo destatu; beraz, tiro egin behar zuen etsaiarengandik oso gertu, horrek dakarren arriskuarekin.


    Bilakaera: arkabuzak

    Hiltzeko gaitasuna zein erabilgarritasuna hobetzeko, eskuzko trumoiei argi-mukizko giltza erantsi zitzaien, arkabuza sortuz.


    Erreferentziak

    1. Belarria (oído). Kainoi azpiko tutu txikia.
    2. Apuntatzeko.