«Komunikabideak. Saihesbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
30. lerroa: | 30. lerroa: | ||
43.176541,-2.416757: 43.177590,-2.419074: 43.177756,-2.419498: 43.178026,-2.421140: 43.178276,-2.421923 | 43.176541,-2.416757: 43.177590,-2.419074: 43.177756,-2.419498: 43.178026,-2.421140: 43.178276,-2.421923 | ||
~ ~ ~Yellow~ ~8; | ~ ~ ~Yellow~ ~8; | ||
43.167410,-2.406458: 43.167662,-2.406500 | |||
~ ~ ~Yellow~ ~4; | |||
43.168950,-2.407629: 43.168737,-2.407371: 43.168367,-2.407055 | |||
~ ~ ~Yellow~ ~4; | |||
43.178276,-2.421923: 43.177981,-2.421217: 43.177754,-2.420375 | |||
~ ~ ~Yellow~ ~4; | |||
|zoom = 15 | height = 900 | type = earth | |zoom = 15 | height = 900 | type = earth | ||
}} | }} |
17:20, 18 abuztua 2019(e)ko berrikuspena
Aurrekariak
XVIII mendean errepide berria egin zenetik, Soraluzeko zeharbidea Deba ibaiko ezkerraldetik pasatzen zen, Errekaldetik Iturbururaino.
XX mendean, herria handitu zenean, zeharbidea gero eta luzeagoa zen. Gerra ostean Txurrukenetik Igarateraino (esan zenbat kilometro).
Trafikoa ere ugaritu zen, eta ibilgailu astunak, kamioi zein autobusak, gero eta handiagoak ziren. Kaleak lehen bezain estuak ziren eta, ondorioz, egunero egunero trafikoa trabatuta geratzen zen, batzuetan ordu luzez.
Saihesbidearen eraikuntza
Proiektua
1960. hamarkadan saihesbidea egiteko asmoa sortu zen, baina hasieran Deba ibaiko eskumaldetik: irukurutzetako errebuelta inguruan ibaia zeharkatu, Zeleta eta Bozkoitxi bitartetik sartu, Ezozibidea gainetik pasa eta gero, errepideraino jaitsi Igaratetik aurrera.
Egitasmoa urte batzuetan ez aurrera ez atzera egon zen, 1970 hamarkadaren hasieran enkantera artea zuten saihesbidearen eraikuntza.
Eskaintza guztien artean, enpresa batek proiektu merkeagoa eta azkarragoa aurkeztu zuen: Deba ibaiaren ezkerreko aldetik egitea, Txaratik alegia.
Hasiera batean proiektua mesfidantza handiekin hartu zen, Txarako lur sailak egonkorrak ez direlako[1] baina, ondo aztertu eta gero, azkenean onartu zen. Gaur eguneko saihesbidea da.
Trazadura
Ezaugarriak
Inguruko herrietako saihesbideekin alderatuta, Soraluzekoa askoz zuzenagoa eta aldapatsuagoa da: herria albotik baino goitik saihesten du eta. Horregatik hiru errail ditu trazabide guztian, bikoitza igotzekoa eta batekoa jaistekoa.
1.830 bat metro luze da, eta bi muturretan ditu lotuneak, Txurrukenen eta Igaraten. Leku faltagatik erdi-lotuneak dira; hau da, behin saihesbidea pasata aurrera egin behar da derrigorrez, handik ezin da herrira sartu.
Saihesbideak zubi bat dauka, Erlei erreka gainekoa. 110 metro ditu, eta behin baino gehiagotan ‘’puenting’’ egiteko erabilia izan da.
Azpiko hiru pasabide ditu:
- Txurrukenen parean, herritik Osintxu aldera joateko, zein Sologoen industrialdera edo Salonazpi baserrira.
- Gipuzkoa etorbidearen parean, Salon baserrira igotzeko.
- Sagar-errekako errepidearen gainekoa, Igaraten. Maltzagatk etorrita herrira sartzeko ere erabiltzen da.
Honetaz gain, San Martzialeko oinezko zubia dago, Zupide jauregitik San Martzialeko bideari jarraipena emateko eraikia.
Ez dago tunelik, baina Erleiko zubiaren bi muturretan lubakian sartzen da.
Eraikuntzari buruzkoak
Saihesbidea egiterakoan, Erlei errekako zubia egiteko Erleiko zentrala bota izan behar zuten.Presaren aztarnak besterik ez dira geratzen.
Industutako lur guztiak Erlei erreka gainean laga zituzten, Erleiko zubia baino gorago.
Aurre ikusitako moduan, Txarako lurren (ez) egonkortasunak ez zuen arazorik izan. Behin bakarrik, leherketa baten ondorioz, harri potorra (metro bateko pilota modukoa) erori zen Errabaleko etxe baten teilatura eta barrura sartu zan. Apurtzeko, produktu kimikoren bat erabili omen zuten.
Arazoak eta hobekuntzak
Igarateko erlaitza
Saihesbidearen Igarateko lotunean, Maltzagatik etorrita badago atzera jotzeko aukera: saihesbidea hartu beharrean eskumara jo, azpitik pasa eta ezkerrera berriro hartu, Maltzagara edo Mendiola industrialdera joateko.
Baina saihesbidea egin zutenean, ez zuten kontutan hartu autobusak eta kamioiak. Bide hori egiteko (saihesbidea edo zeharbidea itxita zeudelako, edo gaur egun herrira edo industrialdera sartu ahal izateko) maniobrak egin behar zituzten, trafikoa oztopatuz eta arriskua jarriz.
200x urtean, Igarateko zubiaren parean erlaitza egin zuten, autobusak eta kamioiak azpitik pasatzerakoan buelta erosoagoa egiteko, maniobra barik.
Irukurutzetako biribilgunea
Aurretik esan denez, lotuneak ez dira osoak; hau da, behin saihesbidea pasata ezin da herrira bueltatu.
Herri osoa zeharkatu nahi ez duenak badauzka bi aukera. Maltzagako aldera, behin saihesbidea pasata eskumara jo Mendiola industrialdera eta bertatik herrira sartu. Osintxu aldera berriz, behin saihesbidea pasata ezkerrera jo eta Mendizabal industrialdearen zubi muturrean buelta eman Txurrukenetik herrira sartzeko.
Biek bere arriskua dute, batez ere bigarrenak. Horregatik, 200x urtean Izartu planerako Soraluzek aurkeztutako proiektu bat bertan lotune osoa eraikitzekoa izan zen. Oso konplikatua eta, batez ere, oso garestia zenez, bertan behera geratu zen proiektu hau.
Baina 2018 urtean arazoari beste irtenbidea eman zitzaion. Irukurutzetako errebueltan biribilgunea egin zuten, eta nahikoa da Txurrukeneko irteera bi norabidetan erabiltzeko, Maltzagatik etorrita errotondara eta atzera herrira, edo herritik errotondara eta atzera saihesbidera.
Bitxikeriak
Saihesbidea egin aurretik, eta kamioi handien eraginez, zeharbideko balkoi guztiak desagertu ziren.
Soraluze oso ezaguna izan zen, eta ez onerako, Espainia guztiko kamioilarien artean, autostop egiterakoan egiaztatu zitekeen moduan.
Saihesbidea zabaldu eta hurrengo egunean zeharbidea itxi zen, bazkari herrikoia bertan ospatu zelako.
Ondorioak
Alde batetik, Soraluze helmuga edo jatorria duen garraioa bertatik pasatzen ez delako, herriko trafikoa asko arindu zen (hala ere, geratzen dena ez da txikia).
Baina, aldi berean, Soraluze jendearen mapa mentaletik desagertu egin da, ez bada bertan bizi, edota lan egin… edo garraio publikoaren erabiltzailea!
Erreferentziak
- ↑ XVIII mende bukaeran behin baino gehiagotan lubiziak izan ziren, Erregetxe zaharra hondatuz eta, ondorioz, Erregetxe berria egin zuten.