«Estazio kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
36. lerroa: | 36. lerroa: | ||
Garai bateko trenbidea ardatz hartuta, erreka aldeko etxeak eta atariak honako hauek dira: | Garai bateko trenbidea ardatz hartuta, erreka aldeko etxeak eta atariak honako hauek dira: | ||
* '''1. eta 3. zenbakiak'''. Inguru honetan SACIA enpresa egon zen. Hura bota zutenean etxe hauek eraiki zituzten (eta Etxaburueta kaleko 9a). | * '''1. eta 3. zenbakiak'''. Inguru honetan SACIA enpresa egon zen. Hura bota zutenean etxe hauek eraiki zituzten (eta Etxaburueta kaleko 9a). | ||
* '''2., 4. eta 6. zenbakiak'''. Inguru honetan Fundiciones Arias enpresa egon zen. | * '''2., 4. eta 6. zenbakiak'''. Inguru honetan Fundiciones Arias enpresa egon zen, eta hortik bere izena: ''Ariasenekoa''. Bota zutenean etxe hauek eraiki zituzten. Bost solairutako etxeak, behe solairuetan ere etxe bizitzak dituzte. Multzo osoak garajetako bi solairu ditu azpian. | ||
* '''8. zenbakia'''. Garai batean Guardia Zibilaren koartela, Guardien etxea edo la casa de los guardias esaten zitzaion. Koartelera [[Elizburu kalea (eu)|Elizburutik]] sartzen bazan ere, goiko solairuetako etxebizitzek Estaziño plazan zuten bere ataria. 1966-1967 urtean, [[San Andres bailara (eu)|San Andreserako]] errepide berria egiterakoan, bota eta berria egin zuten, ataria Estazio kaletik egin ziotela. Orduan ''miloiko etxea'' edo ''la casa del millón'' esaten zitzaion, Soraluzen miloitik gorako lehen etxebizitzak zirelako (pezetatan, noski). Elorza haroztegia zabaldu zuten azpian eta 2016 urtean, jubilatzerakoan, Manuel Cifuentesek hartu zuen. | * '''8. zenbakia'''. Garai batean Guardia Zibilaren koartela, Guardien etxea edo la casa de los guardias esaten zitzaion. Koartelera [[Elizburu kalea (eu)|Elizburutik]] sartzen bazan ere, goiko solairuetako etxebizitzek Estaziño plazan zuten bere ataria. 1966-1967 urtean, [[San Andres bailara (eu)|San Andreserako]] errepide berria egiterakoan, bota eta berria egin zuten, ataria Estazio kaletik egin ziotela. Orduan ''miloiko etxea'' edo ''la casa del millón'' esaten zitzaion, Soraluzen miloitik gorako lehen etxebizitzak zirelako (pezetatan, noski). Elorza haroztegia zabaldu zuten azpian eta 2016 urtean, jubilatzerakoan, Manuel Cifuentesek hartu zuen. | ||
* '''13. zenbakia'''. Inguru honetan Marista Anaien ikastetxea egon zen. 1967-1968 urteetan ikastetxea itxi zuten, geltokitik egin zuten San Andreserako errepidea eta etxe hau jaso zuten. Etxeak bost solairu ditu; behe solairuan ''Bodega Estación'' egon zen, 2010. inguruan itxi arte. Sasoi batean, alboan Hipolito Yañez-ek metal biltegia izan zuen. Gainontzeko lokalak garajeak dira. | * '''13. zenbakia'''. Inguru honetan Marista Anaien ikastetxea egon zen. 1967-1968 urteetan ikastetxea itxi zuten, geltokitik egin zuten San Andreserako errepidea eta etxe hau jaso zuten. Etxeak bost solairu ditu; behe solairuan ''Bodega Estación'' egon zen, 2010. inguruan itxi arte. Sasoi batean, alboan Hipolito Yañez-ek metal biltegia izan zuen. Gainontzeko lokalak garajeak dira. |
18:04, 11 uztaila 2018(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Gaur egun kale honek garai bateko tren geltokiaren ingurua hartzen du: trenbide zaharra, geltokiaren trenbide hondartza[1] eta San Andreserako bide hasiera, trenbide gaineko zubia barne.
Trenbidearen goi partean geratzen direnak bide paraleloa daukate, bide nagusiarekin Kanposantu ostean batzen dena.
Sasoi batean, Kotxebidearen erdal izena calle Estación zen.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
XIX mende bukaeran, 1888. urtean hain zuzen, trena Soraluzera etorri zenean, Kotxebidea zabaldu zuten garraioa errazteko. Erdal izena calle Estación.
XX mende bukaeran SACIA zena bota zuten eta etxebizitzak eraiki, bere artean errepide berria zabalduz. Orduan inguruko kaleak berrantolatu zituzten: Kotxebidearen (Estaziño kalearen) lehen 75 metro Etxaburuetari eman zioten eta gainontzeko zatia, peatonalizatuta, Estazio kalean geratu zen.
Etxeak eta atariak
Inguru honen historia dela eta, gaur eguneko ikuspuntutik zenbakiek ez dute lojika bakarra.
Garai bateko trenbidea ardatz hartuta, erreka aldeko etxeak eta atariak honako hauek dira:
- 1. eta 3. zenbakiak. Inguru honetan SACIA enpresa egon zen. Hura bota zutenean etxe hauek eraiki zituzten (eta Etxaburueta kaleko 9a).
- 2., 4. eta 6. zenbakiak. Inguru honetan Fundiciones Arias enpresa egon zen, eta hortik bere izena: Ariasenekoa. Bota zutenean etxe hauek eraiki zituzten. Bost solairutako etxeak, behe solairuetan ere etxe bizitzak dituzte. Multzo osoak garajetako bi solairu ditu azpian.
- 8. zenbakia. Garai batean Guardia Zibilaren koartela, Guardien etxea edo la casa de los guardias esaten zitzaion. Koartelera Elizburutik sartzen bazan ere, goiko solairuetako etxebizitzek Estaziño plazan zuten bere ataria. 1966-1967 urtean, San Andreserako errepide berria egiterakoan, bota eta berria egin zuten, ataria Estazio kaletik egin ziotela. Orduan miloiko etxea edo la casa del millón esaten zitzaion, Soraluzen miloitik gorako lehen etxebizitzak zirelako (pezetatan, noski). Elorza haroztegia zabaldu zuten azpian eta 2016 urtean, jubilatzerakoan, Manuel Cifuentesek hartu zuen.
- 13. zenbakia. Inguru honetan Marista Anaien ikastetxea egon zen. 1967-1968 urteetan ikastetxea itxi zuten, geltokitik egin zuten San Andreserako errepidea eta etxe hau jaso zuten. Etxeak bost solairu ditu; behe solairuan Bodega Estación egon zen, 2010. inguruan itxi arte. Sasoi batean, alboan Hipolito Yañez-ek metal biltegia izan zuen. Gainontzeko lokalak garajeak dira.
Eta mendi aldeko etxeak eta atariak:
- 5., 7. eta 9. zenbakiak. Inguru honetan bi enpresa egon ziren: Ucín eta Tornillería Sear. Bota zituztenean etxe hauek eraiki zituzten. Lau solairutako etxeak dira, eta multzoak garajetako bi solairu ditu azpian. 2016. urtetik 9. zenbakiko behe solairuan Eguneko Zentroa edo Centro de Día dago. Etxe hauek kalea baino altuago daude, Kanposanturaino doan errepide paralelo batean.
- 11. zenbakia. Bertan Plaentxi Herri Ikastetxea dago. Eraikina Patronatoak eraiki zuen, Maristen ikastetxea saldu eta gero. Urteetara Patronatoa desegin zen eta eraikina Udalari eman zioten. Ikastetxea kalea baino altuago dago, Kanposanturaino doan errepide paralelo batean.
- Kanposantua. Herriko kanposantua, XIX mende hasieran sortua.
Erreferentziak
- ↑ Playa de vías.