«Arma museoa. Errebolberrak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
{{Arma Museoaren erakusmahaia (eu) | {{Arma Museoaren erakusmahaia (eu) | ||
| izena = | | izena = Lefaucheaux errebolberra | ||
| irudia = Errebolberra._Lefaucheux_(Euscalduna_1870).jpg | | irudia = Errebolberra._Lefaucheux_(Euscalduna_1870).jpg | ||
| egilea = [[S.A. Euscalduna (eu) | La Euscalduna]] | | egilea = [[S.A. Euscalduna (eu) | La Euscalduna]] |
00:01, 2 urtarrila 2024(e)ko berrikuspena
Errebolberrak 1835 urtean sortu ziren, Estatu Batuetan, eta Euskal Herrian aldi berean omen[1].
Soraluzen egindako errebolberrak bi motakoak ziren, armadarako ( Lefaucheaux motakoak) edo norberandakoak (Galand edo velodog motakoak, txirrindulariek txakurrak uxatzeko erabilitakoak).
Lefaucheaux errebolberrak
(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)
Lefaucheaux errebolberra Egilea La Euscalduna Noizkoa 1870 Kokapena Bilduma pribatua Oharrak
Galand errebolberrak
Charles François Galand (1832-1900) belgiarrak eta A. Sommerville britaniarrak Liejan (Berjika) zabaldu zuten lantegia, eta egundoko errebolberra asmatu zuten, Europa osoan oso ondo saldu zela. 1869-1874 tartean Amado Barthelet armagile eibartarrak Galand-i erosten zizkion errebolberrak "gordinik", gero berak bukatu eta saltzeko. (argazkiak handitzeko, sakatu gainean)
Galand errebolberra (XIX. mendea) Egilea La Euscalduna Noizkoa 1870 Kokapena Bilduma pribatua Oharrak La Euscalduna-k Barthelet-en tratu bera lortzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Errebolber hau, 12 mm-tako kalibrekoa, La Euscalduna-k bukatutako ale bakarra da.
Vèlo-Dog errebolberrak
René Galand-ek, Charles François Galand-en semeak, Vèlo-Dog errebolber[2] txikia asmatu zuen 1894.ean, txirrindulariek herri txiki eta baserrietatik pasatzerakoan txakurren aurka erabiltzeko. Txakurrak bildurtzeko fogeoko kartutxo hutsak erabiltzen ziren, eta pixka bat indartsuagoak nahi izan eta gero oso perdigoi txikiekin; defentsa pertsonalerako, berriz, berunezko balarekin.
5,50 eta 6,35 mm bitarteko kalibrekoak, eraztun-kartutxoa[3] zuten eta hauts karga gutxi. Francisco Arizmendi eibartarrak antzeko bat ekoizteko patentea eskatu zuen (1904), baina beste armagile askok ere diseinua egokitu zuten (automatismoak, erauzketa automatikoa, baskulatzailea, kulunkaria...) patentea eskatzeko eta ekoiztu ahal izateko.
Bitxikeri gisa, bada bere buruaz beste egiteko erabili zuena, eta hainbat tiro behar izan zuela. Eta garaiko iragarki batean, neskendako lehen jaunartze opari gisa larruzko txano txikia gomendatzen zela, errebolberrarekin batera.
Vèlo-Dog errebolberra (XX. mendea) Egilea Eusebio Arizaga Noizkoa XX. mende hasiera Kokapena Bilduma pribatua Oharrak
Arma Museoaren bisita jarraitzeko
Museo sarrerara itzultzeko, sakatu hemen. Bestela, hurrengo gela aukeratu:
Erreferentziak
- ↑ Errebolberra euskaldun batek asmatu zuen. Beñat Doxandabaratz (Euskonews & Media 2003)
- ↑ Revólver Velo-Dog. Wikipedia (gazteleraz).
- ↑ Barrukoa hutsik, ez zuten pistoirik edo erdiko fulminanterik.