«Historia. Milurte berriko aldaketak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    10. lerroa: 10. lerroa:


       
       
    ==Soraluzeren bilakaera urbanistikoa==
    ==Soraluzeren bilakaera==
    ===Soraluze eta Herlaibia===
    ===Soraluze eta Herlaibia===
    Hazkunde ekonomikoak merkataritzaren susperketa ekarri zuen. Ardatz nagusiak aurrekoak ziren, lehorrekoa (Santio bidea) eta itsasokoa. Eta hauekin batera, biak lotzen zituzten bideak berpiztu ziren, tartean Arabako lautadatik itsasorainokoa.
    Hazkunde ekonomikoak merkataritzaren susperketa ekarri zuen. Ardatz nagusiak aurrekoak ziren, lehorrekoa (Santio bidea) eta itsasokoa. Eta hauekin batera, biak lotzen zituzten bideak berpiztu ziren, tartean Arabako lautadatik itsasorainokoa.

    21:46, 20 abuztua 2022(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Milurteko berriarekin, ekonomia hobetzen hasi zen: teknika berriak erabiliz, nekazaritzak indar handiagoa hartu zuen: uzta hobeak jasotzeaz gain, lur berriak hartu ziren lantzeko.

    Aberastasun berri honek merkataritza bultzatu zuen, eta merkataritzarekin batera Debarroko bideak berpiztu zen. Ordorioz, ibi ingurueran biztanleak bildu ziren: Herlaibia eta Soraluze sortu ziren.

    Aldaketa hauen aurrean kapareak ez ziren geldi geratu. Aurreko diru iturriak areagotzeaz gain (nekazaritza), iturri berriak eskuratu zituzten: bidaiarien "babesa", erroten alogera eta, batez ere, elizetako "hamarrenak".

    Bitartean, "inoren eskualdean" egotetik Soraluzeren ingurua Iruñea/ Nafarroako erresumaren eskuetatik Gaztelakoren eskuetara pasa zen, eta alderantziz; azkenean, Gaztela menpean geratu zen.


    Soraluzeren bilakaera

    Soraluze eta Herlaibia

    Hazkunde ekonomikoak merkataritzaren susperketa ekarri zuen. Ardatz nagusiak aurrekoak ziren, lehorrekoa (Santio bidea) eta itsasokoa. Eta hauekin batera, biak lotzen zituzten bideak berpiztu ziren, tartean Arabako lautadatik itsasorainokoa.

    Erromatarren garaietan gertatu zen moduan, etxe multzo txikiak sortzen hasi ziren ibi inguruetan, zerbitzuak emateko asmoz: ibaiak zeharkatzeko laguntza, jan eta lo egiteko aukera, mandoak eta abereak artatzeko tokiak, konponketak..

    Soraluze aldean bi ibi zeuden, eta bien inguruan bildu zen jendea. Bat Herlaibia zen, Debarroko bidean zegoena, Erlai erreka zeharkatzen zuen ibian hain zuzen (hortik izena). Bigarrena garrantzitsuagoa zen, Debarroko bideak eta Bizkaiatik Gipuzkoarakoak bat egiten zuten ibian, Ibaizabal parajean hain zuzen.

    Soraluzeko eliza

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Ekonomia hobetzerakoan, biztanle kopurua ere handitu egin zen. Orduan eliza berriak jasotzen hasi ziren, jendeari gertuko zerbitzu erlijiosoak emateko asmoz.

    Riqueza y economía del País Vasco liburuan jasotzen duenez, Andoni de Astigarraga soraluzetarraren arabera 1215. urtean bazegoen eliza bat Soraluzen[1].

    Eliza hau erret patronatukoa zen; hortik Santa Maria la Real izena. Garai haietan nekazariak elizari hamarrenak ordaintzera behartuta zeuden: uztaren hamarrena, jaiotako abereen hamarrena… Patroiak kobratzen zituen, eta haien ordez abadeak ordaindu eta mantentzeko lanei aurre egiten zien. Hala ere, hamarrenak diru asko izaten ziren eta, gastu guztiak ordaindu eta gero, patroiari erdia edo bi herenak geratzen zitzaizkion oraindik.

    Erregeak, aurretik esan denez, kapareen leialtasuna bermatzeko mesedeak egiten zizkieten, eta horietako bat patronatua oparitzea (zehazki, bizi artean uztea) izaten zen.

    1267.eko agiri batean jasotzen denez, urte hartan Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak berea zen Soraluzeko monastegiaren[2] patronatua Elgoibarko Olasotarren Etxeko Jaun zen Lopez de Ganboari eman baitzion.</ref>. 26 urte geroago, 1293.eko apirilak 3an, Gaztelako Antso IVak María González de Olasori berretsi zion patronato hau (eta Olaso, Eibar eta Errezilgoa).

    XVII. mendea arte familia honek eta oinordekoek Soraluzeko elizaren patroiak izan ziren. Hau da, harrian jasotzen zen hamarrena, besteak beste, beraiek kobratzen zuten: Soraluzeko benetako jauntxoak ziren.


    Kapareen diru iturri berriak

    Erregeen mesedeei esker, aurreko mendeetan kapareek diru iturri sendo eta oparoak lortu zituzten. Baina milurte berriarekin, hazkunde ekonomikoarekin batera, lehengo iturriak sendotu eta berriak eskuratu zituzten.

    Nekazaritzaren loraldia

    Milurteko berriarekin, nekazaritza teknika berriak zabaltzen hasi ziren, eta uzta hobeak jasotzen hasi ziren. Emaitza onak ikusita, kapareek nekazaritza bultzatzen hasi ziren, lur berriak zabaltzen abeltzaintzaren kaltetan.

    Horretarako, hasiera batean mendietetako kortak erabili zituzten, zelaiak zirenak luberritzen. Eta gero, basoetako esparru berriak ere luberritu zituzten. Guztira, prozesu hau luzea izan zen, mendeak iraun zuena.

    Garapen hone ondorioz lortutako nolabaiteko aberastasunak biztanleen hazkundea ekarri zuen, atzerrira irtetzeko premia gutxiago zegoen eta.

    Bidezaintza

    Hazkunde ekonomiko orokorrak merkataritzaren susperketa ekarri zuen. Hasieran, aurreko ardatz nagusietan, lehorrekoa (Santio bidea orain) zein itsasokoa (portuen arteko kabotajea). Eta hauekin batera, biak lotzen zituzten bideetan, tartean Arabako lautadatik itsasorainokoa.

    Eta kapareak aurki hasi ziren beraien babesa eskaintzen… eta kobratzen. Ez da kasualitatea Soraluzeko baserri eta etxe zaharrenak orduko bide bazterretan sortu izanak. Debarroko bide nagusiaren ondoan Atxuri, Arregia, Espilla, Armendia, Iturbe… agertu ziren. Eta Bizkaitik Gipuzkoarako bide alboan gauza bera: Irure (Iruñako erregearen Don Celinos lehengusuak sortua, XII. mendean), Bagozkoitia...

    Herriko agiri zaharretan abizen hauek behin eta berriz agertzen dira, aurrean dauden familiak izanda. Beste abizen batzuk Egotza, Txurruka, Unamuno, Urruzkarate

    Errotak

    Beste diru iturri bat errotak izan ziren. Errotak egiteko diru asko behar zenez, bi aukera ziren: edo guztion artean jaso, edo aberats batek (kapare batek) eraikitzea.

    Bigarrena izaten zen ohikoena. Gainera, erregeek emandako mesedeen artean "monopolioarena" zen; hau da, menpekoek ezin zutela beste errotarik erabili, beraien jaunarena baizik.

    Elizen hamarrenak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Azkenik, diru iturri oparoenetakoak hamarrenak ziren. Nekazariak behartuta zeuden elizari emateko sortutako guztiaren hamarrena: uztak, jaiotako abereak…

    Baina hamarren hauek ez ziren Elizarenak, eliza bakoitzaren patroiarenak baizik; hau da, eliza sortu edota sustatu zutenenak. Patroiak inoiz herriak baziren, gehienetan kapareak izaten ziren, zuzenean (eliza beraiek sortu zutelako) edo erregeak izendatuta (jatorrizko patroia erregea izanda, patronatua kapare bat oparitzen zion, bizi bitartean). Hamarrenak diru asko zenez, elizen patroiak ziren herrietako jauntxo nagusiak.

    Soraluzeko jatorrizko eliza erregeak sustatu omen zuen, eta hamarrenak berarentzat ziren. Hauen ordez, bertako abadeak izendatzen eta ordaintzen zituzten, konponketen kargu egiten ziren eta, behar zenean, zabaltze lanei aurre egin behar zizkieten.

    Baina 1267. urtean Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak Elgoibarko Olasotarren Etxeko Jaun zen Lopez de Ganboari eman zion patronatua, eta XVII. mendea arte familia horrek eta oinordekoek Soraluzeko elizaren patroiak izan ziren.


    Nafarroa eta Gaztela artean

    Milurte berriaren ostean ere, aurretik gertatu zen moduan, Soraluze inguruko mugak atzera eta aurrera erabili zituzten: konkistaz, banaketaz edota ezkontzaz.

    Baina aurretik Soraluzeko ingurua "inoren lurra" bazen, milurte berriarekin inguru honetako mugak askoz zehatzagoak ziren, eskualde hauek interesa irabazimzuten seinale (zergak, soldaduak…).

    Berrehun urtetan Iruñeko erresumatik Gaztelara pasa ziren, Nadarroako erresumara gero era, azkenik, Gaztelara behin betiko. Soraluze zegoen eskualdeari Markinako merindadea zeritzon.


    Erreferentziak

    • La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
    • Erdi Aroko euskararen historia kanpotik eta barnetik (Historia apur bat). Urtzi Reguero Ugarte (Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 2021).
    1. Dena dela, aipatuko liburuan ez du berri honen iturririk aipatzen.
    2. Monastegia. Hamarrenak apezpikuari ordaintzen ez zizkion elizari esaten zitzaion.