«Mendietako iturriak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    148. lerroa: 148. lerroa:
       43.162965,-2.417044 ~Untzeta iturria;
       43.162965,-2.417044 ~Untzeta iturria;
       43.172492,-2.425508 ~[[Ospital iturri (eu) | Ospital iturria]]~Kukupe / Zaharrena;
       43.172492,-2.425508 ~[[Ospital iturri (eu) | Ospital iturria]]~Kukupe / Zaharrena;
       43.166587,-2.402258 ~Trenbideko iturria;
       43.165929,-2.402311 ~Trenbideko iturria;
       43.160176,-2.402320 ~Osintxuko bideko iturria~ ~Green_marker.png;
       43.160176,-2.402320 ~Osintxuko bideko iturria~ ~Green_marker.png;
       43.191114,-2.434572 ~Maltzagako iturria;
       43.191114,-2.434572 ~Maltzagako iturria;

    22:09, 26 azaroa 2019(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
    Herriko iturriak ikusteko, sakatu hemen.

    Soraluzeri buruz idatzi zutenek behin baino gehiagotan esan zuten baserrietako zein mendietako iturrien ura oso ona zela, baina kalekoena gutxi eta kalitate eskasekoa. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du:

    Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.


    Irudiak

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Untzeta iturria

    Izen bereko mugarritik baino pixkat beherago, Untzeta tontorraren gertu.

    Untzeta baserriak (Osintxu) ere oso gertu ditu.


    Ospittal iturria

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Sagar-errekan dago, Sagarraga industrialdetik gora, autopistako zubi azpitik pasa eta 200 metrotara.

    Izena Sagarraga baserritik datorkio. 1598ko izurritean ospitalea bihurtu zutelako, herriko gaixoak jaso eta isolatzeko. Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria... Azken izen hauek garai batean jubilauen (beti gizonak) helmuga zelako beraien pasialdietan.

    Aurreneko iturria gaur egunekoaren antzekoa zen: iturria erdian, eta jarleku luze bana alboetan. XX mendeko bigarren erdian, 1960. hamarkadan, Soraluze Kirol Bazkunak iturria goitik behera berritu zuen, aurreko egitura mantenduz baina iturri ingurua aterpe ederraz babestuz.


    Maltzagako iturria

    N-627 errepide ondoan dago, mendialdean; Aginaga-Maltzaga industrialdeko[1] bi zubien artean eta Maltzagako tren zubitik 250 bat metro baino lehen.

    Sasoi batean oso erabilia Eibarra edo Elgoibarra oinez ala bizikletaz zihoazen aldetik, gaur egun bakarrik zikloturista bakanek erabiltzen dute.


    Trenbideko iturria

    Osintxuko bidean dago, trenbide zaharretik joanda.

    Zuloaga baserria atzean laga eta gero, ehun bat metro harantzago dago, bide ertzean, ezkerreko aldean.


    Osintxuko bideko iturria

    Iturri hau ere Osintxuko bidean dago, Osintxuko esparruan, baina Soraluzeko mugatik gertu.

    Egotza erreka pasata, Bergarako udalerrian sartzen gara. Deba ibaiaren beste aldean Mugarri baserria dago, sorginen biltoki. Eta saihesbide azpitik pasata, bidearen eta Sologoeneko presaren artean iturria dago, ur ugari eta freskoa ematen duena.


    San Andreseko iturria

    Izen bereko ermitaren ondoan dago; Artetatik zetorren bidearen ondoan, ataritik ezkerrera.


    Askabeitiko iturria

    Mendizaleek eraiki zuten iturria, Korta baserriaren lurretan, Askabeittia inguruan.

    1952. urteko maiatzaren 22an Soraluzeko Kirol Bazkunak inauguratu zuen Askabeitiko iturria, Felix Abarrategi lehendakaria zela. Amapontekoa Heraklia Maiztegi Mujika izan zen, eta Don Migel Goikoetxea herriko parrokoak iturria bedeinkatu zuen.

    Askabeitiko ingurua leku ederra zen orduan, eta uda partean herritar asko joaten zen jan-edanak hartu eta eguna bertan pasatzera.

    Iturria zahartuta eta egoera txarrean zela eta, 2016 urtean Soraluzeko Udalak, bolondresen laguntzaz, zaharberritu zuen: inguruko sasiak kentzeaz gain, iturria bera konpondu eta margotu zuten.

    Inguruko lursaila, Askabeitia izenekoa, 2019/05/24an Soraluzeko Udalak erostea erabaki zuen, 7.344 eurotan. Lursailak 20.400 m2-ko azalera dauka[2]


    Manditurria

    Mando iturri moduan ere ezagutua. Bada izen bereko beste iturria Elgoibarreko lursailetan, Mendigainean bertan, Kurutzazarratik gertu.

    Urkiazelaitik 250 bat metrotara dago, Kortazarreko bideko eskumaldean. Sasoi batean bidearen parean zegoen, baina errepidea zabaldu zutenean lehengo bidea baino jasoagoa dator, eta iturria beherago geratu zen. Bidearen ezkerrean Udalak pare bat mahai paratu zituen, bere aulkiekin.

    2018/10/15ean Soraluzeko Udalak Mendigaineko Mando-iturri izeneko lursaila erostea erabaki zuen, 7.354 eurotan. Lursaila Kortazar-Irukurutzeta mendilerroan dago, iturriaren gainean, eta 20.430 m2-ko azalera dauka[3]


    Iturbeko iturria

    Kortazarreko iturria edo Karakateko iturria moduan ere ezaguna, itsas mailaren gaineko 705 metrotan dago, eta Kortazarreko Haitzetik (756 m i.m.g.) 250 metrotara, Elgoibarren lurretan baina Soraluzeko mugatik oso gertu. Inguruetan Elgoibarreko Iturbe baserria dago.

    Izenak dioenez, aspalditik egon da iturria bertan. Eibarko Klub Deportiboak txukundu zuen 1933an eta hurrengo urtean inauguratu. Gerra garaian frontea bertan gertatu zen, zortzi hilabetetan (1936ko irailetik 1937ko apirila arte). Borroken, bonbardaketen eta inguruan ari ziren soldaduez eraginez, oso kaltetuta gertatu zen.

    Gerra ostean, 1942 urtean, Eibarko Klub Deportiboak berreraiki zuen iturria, eta plaka bat jarri ere: Inaugurado 1934 - 1942 reinaugurado.

    2000 urteko hamarkadan Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkarteak iturria eta ingurua berreskuratu zituen.

    Iturria zabaldu eta ixteko ziria erabiltzen da, ari batetik lotuta.

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Kortazabalgo iturria

    Mendigainean dago, Elgoibarko lurretan; Atxolinera igo baino lehen ezkerrera eta behera jo eta 300 bat metrotara, itsas mailaren gaineko 790 bat metrotan.


    Mando iturria

    Hau ere Elgoibarreko lursailetan dago, Mendigainean bertan, Kurutzezarratik iparraldera 70 bat metrotara, itsas mailaren gaineko 865 metrotan. Ez da nahastu behar Urkiazelain ondoan dagoen Manditurriarekin.

    Mendigainetik bertatik aintzinako errege bidea pasatzen zenez, izena jarri omen zioten zama-mandoei edaten emateko erabiltzen zutelako.


    Ozumako iturria

    Osuma-gain eta Osuma-azpi baserrietatik gertu, itsas gainetik 475 metrotan.


    Pol-Poleko iturria

    Kurutzebakar mendiaren azpian dago, Osintxuko (Bergara) lurretan.

    Bertako idazkunak jartzen duenez: Iturri au bergarako erriak egin zuan 1926garren urtean. Pol-Pol Mendizale Taldeak berriztu zuan 1960garren urtean.


    Ezoziako iturria

    Ezoziako santutegiaren inguruan zegoen, beheko plazaren azpian. Oso ur gutxi ematen zuen.

    2000 hamarkada hasieran Eibar-Gasteiz autopistako zulaketa lan handietan ateratako harri eta lurrak aprobetxatu zuten Ezoziako atsedenlekua egiteko: Beheko plazaren atzekaldeko errekazuloa bete eta jolastokia, aparkalekua eta bolatoki berri berria egin ziren.

    Betetze lanen ondorioz, bertako bide zatiak (sasoi bateko [[Komunikabideak. Aintzinako sarea (eu)#Ardatz nagusia: Deba Arroko errege bidea[alda|Gasteiztik itsasorainoko errege bidea]]), Ezoziako iturria zein alboko eskilara desagertu ziren.


    Armendiako iturria

    Berez, Armendiako errotako iturria da.

    Errota[4] ondotik Ipintza erreka pasatzen da. Batetik bestera zeharkatzeko ibia dago, idi-gurdiak erabiltzeko modukoa, eta zubi bat oinezkoentzat, harrizko xafla handi eta sendo batez egina. Ondoan iturria dauka, harri handi baten ondoan.

    Ingurua, garai batean eta oraindik, jolastoki ederra da umeentzat, gurasoak Armendian bazkalostea egiten duten bitartean.


    Kokapena

    (Desagertutako iturria urdinez, eta berdez Soraluze kanpokoak)

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak

    1. Aurretik Vicente Gabilondo eta gero Arcelor Mittal izandakoa.
    2. Lursail berrien erosketa. Soraluzeko Udala (2019).
    3. Udalak lursail berriak erosi ditu Mendigainean. Soraluzeko Udala (2018).
    4. Gaur egun hondatuta, aurrekaldea besterik ez da ageri.