«Bilakaera urbanistikoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
64. lerroa: | 64. lerroa: | ||
==Kañoi fabrikaren garaiak== | ==Kañoi fabrikaren garaiak== | ||
Fabrika zaharra | |||
Trenbidea | |||
Fabrika berria | |||
Lehen fabrika txikiak | |||
==XX mendeko bigarren erdia== | ==XX mendeko bigarren erdia== | ||
Emigrazioa | |||
Auzo eta kale berriak: | |||
Industrialdeak | |||
Trena kendu, sahiesbidea, autopista, | |||
00:36, 13 azaroa 2018(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Hastapenak: 1343 urte aurrekoak
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Hastapenak (eu)
Alfonso XI erregeak hiri gutuna eman orduko, Soraluze inguruan bazegoen egitura bat.
Alde batetik, erregebideak ziren. Nagusia, Gasteiztik itsasorainokoa (Deba). Erromatarrek zabaldua, Soraluzen bertan Deba ibaia zeharkatzeko ibia zegoen. Honetaz gain, Iriretik barrena Eibar eta Bizkaia alderakoa, eta Azkoitirakoa, azken hau Pagobedeinkatutik pasatzen zela.
Bideak zaintzeko (eta zergak kobratzeko) hainbat puntu ere baziren: Arregia dorrea eta Atxuri etxea erregebide nagusian, eta Irure Eibarko bidean.
Jende gehiena bi etxe multzotan biltzen zen: Soraluze eta Herlaibiako eremua. Eta Soraluze ondoan monastegia zegoen.
Sorrera: 1343 urteko hiribildua
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Hiri gutuna (eu)
1343 urtean, Algecirasen setioan zela, Gaztelako Alfonso XIk Placencia sortzeko hiri gutuna eman zuen. Bertan Soraluzeko eta Herlaibiako biztanleei hiribildua sortzeko agintzen zien, bere harresi eta elizarekin.
Beste toki askotan moduan, herri berria lauki formarekin egin zuten. Bi kalek zeharkatzen zuten lau etxe multzo utziz. Etxe hauen zabalera 6 kanatan zegoen arautua. Beheko solairua harrizkoa izaten zen, eta lehen pisua egur eta adreiluz egindakoa.
Hiribilduak harresia eta ateak zituen; arrasto bakarra agiri zaharretan geratu da. Nahiz eta erregeak halaxe agindu, ez zuten eliza berririk egin, aurretik zegoena aprobetxatu zutelako (Soraluzeko monastegiarena).
Lehengo hedapena: XV mendea
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. XV mendeko hedapena (eu)
Hiribildua sortu eta hurrengo mendean txikia geratu zen. Etxe berriak egiteko bi motako hedapen izan zituen, harresien ingurukoak (Kalegoen eta Kalebarrenen luzapena, Etxaburueta kale berria) eta arrabalak (Errebal, Arane eta Irusagarreta).
Garai hartan zubi berria eraiki zuten, ibaia edozein momentuan zeharkatzea ahalbidetuz, ufalen bildur barik. Eta ospitala zabaldu zuten Errabal kalean.
Ibaiaren bestekaldean ziren ere sutegi edo forjak, modu honetan sute arriskuak gutxituz.
Aro modernoa: 1500-1750
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Aro modernoa (eu)
1.756 urtean Florencio Josepf de Lamot-ek, Erret Lantegietan kontulari berak, Mapa Topographica de Plasenciasortu zuen. Bertan herriaren orduko ikuspegia erakusten da.
XV mendeko Soraluzerekin alderatuta, herria asko hazi zen. Etxe berriak erregebideen ondoan egin ziren, auzo edota kale berriak sortuz: Baltegieta, Errabal, Atxuri, Errekalde, Gabolats eta Elizburu.
Etxe berri dotoreak eta jauregiak egin ziren: Uribarri dorretxea, Enparan jauregia, Udaletxea, Zupide jauregia, Intxaurdieta etxea, Mendikute dorretxea eta San Salvador ermita.
Auzo eta etxe berriak egiteaz gain, hiru eraikin-multzo handi sortu ziren: Erret Lantegia (Uribarri dorretxean), eliza nagusia (bere kapera, eliz-ataria eta dorrerarekin), eta Santa Ana komentua.
XVI mende hasieran zubi berria ere egin zen, gaur egungo tokian, garai bateko ibitik 15 bat metro gorago. Eta Udaletxe berriaren aurrean etxe bat bota, enparantza sortzeko.
XVIII eta XIX mendetako herri lanak
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. XVIII eta XIX mendeetako herri lanak (eu)
XVIII mendeko garaiak oso oparoak izan ziren, Espainiako Armadak bitartekari bakarra izendatzerakoan ( Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia aurretik eta Filipinetako Errege Konpainia gero) ekoizpena handitu zen eta ordainketak askoz fidagarriagoak bihurtu.
Oparotasun hau herri lanetan nabarmendu zen: gaur eguneko zubi berria eraiki zen, hiru arkuduna; errebote-frontoia ere (1788), eta Erregetxe berri bat egiteko proiektua izan zen (1785) baina ez zen gauzatu.
1794 urtean, Frantziako Konbentzio gerrarekin, herriaren gainbehera hasi zen. Dena dela, hamar urte geroago, 1804 urtean, Erregetxe berriari ekin zioten.
XIX mendea oso zaila izan zen: Frantziako Konbentzio gerraren ostean Espainiako Independentzia gerra (1808-1814) etorri zen, lehen karlistada gero (1833-1840), 1834ko ufal handia, Oviedo eta Trubiako lantegien konkurrentzia...
Baina, 1831 urtean herri lan garrantzitsuak egin ziren: Kalebarreneko hiru etxe bota ziren Plaza Barria egiteko (1831), Ipiñarrietatik ura ekarri zuten plazara, bertan iturri ederra eraiki, eta Udaletxe aurreko plaza azpian Labaderoa egin zen.
Eta 1834ko ufalaren eraginak konpontzeko, apurtutako zubia arku zabal batekin berreraiki zuten eta Santa Ana komentuko hegoaldean babes borobil potorra egin zuten.
Kañoi fabrikaren garaiak
Fabrika zaharra Trenbidea Fabrika berria Lehen fabrika txikiak
XX mendeko bigarren erdia
Emigrazioa Auzo eta kale berriak: Industrialdeak Trena kendu, sahiesbidea, autopista,