«Historia. Mende ilunak. Goi Erdi Aroa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 57 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    {{Argitaratzen}}
    ::'''Oharra'''. Gutxi badira ere, Soraluzen gordetzen dira historiaurreako eta erromatarren garaiko aztarnak. Hurrengo mendeak ilunak dira oso, ez da ezer geratu, ez aztarnik, ezta aipamenik ere. Sarrera honetan Euskal Herriko historia orokorra Soraluzeri egokitzen zaio, ahal den neurrian. Besteren faltan, sarrera hau oso eztabaidagarria izan daiteke.


    Gutxi badira ere, Soraluzen gordetzen dira historiaurreako eta erromatarren garaiko aztarnak. Hurrengo mendeetako ez da ezer geratu, ez aztarnik, ezta aipamenik ere.


    Sarrera honetan agertzen direnak osomeztabaidagarriakmizan daitezke. Besteren faltan, Euskal Herriko historia orokorra da, baina Soraluzeri egokitua.
    ==Aurretik, mundu baten gainbehera==
    Gehiago jakiteko, sakatu [[Historia. Mende ilunak. Mundu baten gainbehera (eu) | ''hemen'']]


    711. urtean Rodrigo errege bisigodoa baskoien kontra ari zen (berriro ere), hegoaldera ziztu bizian irten behar izan zuenean: Muzaren gudarostea Afrikatik sartu berria zen. Heldu zenean, musulmanek garaitu zuten eta orduan bukatu omen zen bisigodoen erresuma.


    ==Mundu baten gainbehera==
    Historialari batzuren ustez, Rodrigo erregearen aurkako borroka haiek markatzen dute Erdi Aroaren hasiera Baskonian<ref>Sustrato cultural de la Vasconia altomedieval. Roldan Jimeno Aranguren (Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria 1999).</ref>.
    Kristo osteko III. mendean erromatar inperioa indarra galtzen hasi zen. Ekonomia gero eta ahulagoa zegoenez, eragin handia izan zuen Soraluze moduko esparruetan.


    Ondorioz, ''Saltus Vasconum''-ek presio demografiko handia sufritzen hasi zen, eta goseteak matxinadak eragin zituen. Matxinatu hauei ''bagaudak''<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Bagaudak Bagaudak]. Wikipedia (euskaraz).</ref> esaten zieten, eta gehien bat Galia eta Hispania parajetan sortu ziren.


    Soraluze inguruko biztanleek, seguru asko, gainontzekoen patu berea izango zuten: merkataritza desagertuta, abeltzaintza eta nekazaritzaren emaitza urriak, soldadu joateko aukerarik ez, gosea eta, azkenik... Ebro arrora pasa behar lapur bilakatuta.
    ==Soraluzetarren bizimodua==
    ===Abeltzaintzaren garaia===
    Goi Erdi Aroan bizimoduak egonkortu egin ziren. Eta, salbuespenak salbuespen, erromatarren garaietako ''Saltus Vasconum'' eta ''Ager Vasconum'' arteko desberdintasunak berriro agertu ziren.


    405. urtean herri germaniar batzuk Rhin-eko muga zeharkatu zuten, erromatarren "baimenaz". 449an ''Via Ad Asturica Burdigalam'' erabiliz sueboek Pirinioak zeharkatu zituzten, eta hurrengo urteetan ''Ager Vasconum'' zena harpilatu zuten, ekonomia goitik behera hondatuz. 455an ere, heruloen itsas ontziek barduliarren eta kantabriarren kostaldeari eraso zioten; ondorioz, itsas merkataritza ere ia desagertu zen.
    Ebro arroan nekazaritza (garia, ardoa…) garatu zen, eta honekin batera merkataritza eta nolabaiteko aberastasuna ere. Ardatza ekialdetik mendebaldera zetorren (gerora Santio bidea izango zena) eta honen alboan hiriak sortu eta garatu ziren.


    Gosea eta eskasia orokortuta, ez da harritzekoa hurrengo urteetan ''bagaudak'' berriro ere matxinatzea. Ekintza gogorrenak izateaz gain, azkenak ere izan ziren.
    Isuri atlantikoan, Soraluze ingurua tarteko, abeltzaintzak hartu zuen indarra. Lurra aproposa ez zenez, bertako nekazaritza Ebro arrokoa baino askoz eskasagoa zen, eta batez ere autokontsumora zuzenduta zegoen: barazkiak, sagastiak, lekadunak edota laboreak.


    Soraluze ingurua eragina erabatekoa izan zen: merkataritza desagertuta, eta emigratzeko bi aukerak (morroi edota soldadu)bertan behera geratuta, nekazaritza (eskasa) eta abeltzaintza besterik ez ziren geratu.
    Orotara, biztanle kopurua apala zen, Ebro arrokoak baino pobreagoak ziren, eta sakabanatuago bizi ziren, bordetan (baserriak gerora etorri ziren). Gutxi gora behera, borda hauek 15 metro koadro izaten zituzten, bi gelatan antolatuta: logela eta biltegia. Zorua egiteko lurra industen zuten, eta paretak jasotzeko zutabeak erabiltzen zituzten, adarrez saretuak eta, seguru asko, buztinez berdinduak


    Abeltzaintza zabaltzearen oinarrian kortak zeuden<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Saroi Korta, sarobea edo saroia]. Gazteleraz ''sel''. Wikipedia (euskaraz).</ref>. Mendiak ustiatzeko sistema zaharrena omen da: basoan garbitutako zelai borobila (abereen bazka lekua) eta borda erdian (abereak gordetzeko<ref>Oraindik,  mendebaldeko euskaran, ''korta'' berba erabiltzen dugu ikuilua izendatzeko.</ref>). Orografiaren arabera, zelaiak beste forma bat izan zezakeen edota borda alde batean egon zitekeen.


    ==Bisigodoak==
    [[Fitxategi: Mendotz_baserria._Balizko_korta_(Google_2022).jpg | thumb | center | 800px | Mendotz baserria. Balizko korta]]
    ==="Domuit vascones"===
    Erromatarrak desagertuta, eta germaniarrak (sueboak, bandaloak, alanoak eta bisigodoak) eskualde aberatsetan ezarrita, baskoiak eta kantabriarrak herri askeak ziren, inoren menpe ez zeudenak<ref>Sobre los origenes sociales de la Reconquista. Abilio Barbero eta Marcelo Vigil (Ariel 1974)</ref>.


    Hala ere, merkataritza barik, nekazaritza (ahula) eta abeltzaintza jarduera bakarrak izanik, oso herri txiroak ziren; eta noizean behin Ebro eta Duero arroetara pasatzen ziren, herriak eta etxaldeak (''villae'') arpilatzeko asmoekin. Urte hauetan baskoien, barduliarren eta karistiarren arteko harremanak sendotu ziren, eta bisigodoek ''Baskoniako probintziak'' izendapena eman zioten eskualderi.
    Soraluzen ere korta asko izango ziren; aipatzekoak dira [[Kortazar baserria (eu)|Kortazar]] (Muneta gaur egun) eta [[Korta baserria (eu)|Korta]] baserriak, izenek adierazten duten moduan. Beste bat [[Mendotz baserria (eu)|Mendotz]] izan zitekeen, airetik ikusita esparru borobilaren<ref>Aldapa handiko tokietan, goitik ikusita borobilek elipseak ematen dute.</ref> aztarnak ikus daitezke eta.


    Bisigodoak egonkortu zirenean (''Toletum''-eko erresuma) iparraldeko herrialdeak "baketzen" saiatu ziren, behin eta berriz. Hortik errege bisigodo askoren leloa: ''...et domuit vascones''<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Domuit_vascones Domuit vascones]. Wikipedia (euskaraz).</ref>; hau da, "...eta euskaldunak menperatu zituen".
    [[Fitxategi: Ezoziako hiria. Bizitokiak eta bide nagusia (Google 2022).jpg | thumb | 400px | left | Ezoziako "hiria", bizitokiak eta bidea nagusia]]


    Baina ez zuten lortu. Alde batetik, lur txiro hauek inolako interesik ez zutelako. Eta bestetik, bisigodoen erresuma barne oreka falta zuelako. Horregatik, ''Victoriacum''<ref>Nahiz eta batzuk uste Gasteiz zela (Bitorixa/ Vitoria), ez da ezagutzen zehatz mehatz non zegoen.</ref> hiria fundatu zuten 581. urtean eta Erriberri gotortu zuten 621.ean. Iparraldetik, berriz, frankoek Waskoniako dukerria sortu zuten, Bizkaiako kostalderaino hedatu zena.
    ===Ezoziako "hiria"===
    Historialariek esaten dutenez, IX. mendetik aurrera bizigune berriak (''hiriak'') mendi magaletan sortu zituzten: toki eguzkitsuetan, goiko zelaien gertu, abereak bazkatzeko, eta aldiberean ibaitik hurbil, nekazaritzako lur egokienak eskura izateko. ''Hiri'' hauek, benetako herrixkak ziren, bizpahiru etxek osatuak, nekazaritzarako esparruak eta basoak inguruan, eta eliza batekin, askotan herrixka baino geroago jasoa.


    ===Soraluze bitartean===
    Itxura guztien arabera, hauetako toki bat [[Ezoziako plaza (eu)|Ezoziako plazaren]] ingurua izango zen. Aintzinako<ref>Ramiro Larrañagaren arabera, Soraluze Kalagorriko elizbarrutira pasa zutenean (XI. mendea) Ezoziako santutegia bazegoen.</ref> [[Ezoziako santutegia (eu)|eliza]] zegoen bertan, bere kanposantuaz<ref>Santutegiaren aurrekaldean zegoen eta ia mila urte geroago, 1760. urtean hain zuzen, kanposantu honek bertan zirauen.</ref>, nahiz eta oso altu ez egon eguzkiak jotzen du Sagar-erreka aldetik; gertuko bi baserriak ere aintzinakoak dira, [[Espilla baserria (eu)|Espilla]] eta [[Armendia baserria (eu)|Armendia]]; azkenik, gaineko eta azpiko bi baserrien izenek bertan ''hiria'' zegoela salatzen dute: [[Irigoin baserria (eu)|Irigoin]] dauka gainean, eta [[Iribe baserria (eu)|Iribe]] azpian.
    Bitartean, Soraluzen aurreko egoera txarra egonkortu zen.


    Alde batetik, Ibaizabal ibi ondoan sortutako herrixka, merkatari eta garraiolariak zerbitzeko, hustu egingo zen, bideak ere hustu zirelako.
    ===Abeltzainek: Markinako lurraldearen sorrera===
    Orduko abeltzaintza eta gaur egunekoa oso desberdinak dira. Gehien bat behi taldeak izaten ziren (ardiak gutxiago, eta txerriak ia batere), eta urte osoa toki berean ematen zuten. Poliki poliki, giza taldeen arteko harremanak sendotu ahala, elkarren larreak egun argiz erabiltzeko aukera zegoen; hau da, abereak herri batetik bestera eraman zitezkeen, bazkatzeko, baina iluntzean ikuiluetara itzultzen zituzten.


    Nekazaritza eta abeltzaintza besterik ez ziren geratzen, baina inguru aldapatsuak ez zuen batere laguntzen. Horregatik, aukera asko daude ''bagauda'' artean soraluzetarrak egotea.
    [[Fitxategi: Hiribilduak_00._Gipuzkoako_bailarak.jpg | thumb | 400px | right | Gipuzkoako "bailarak", hiribilduak sortzen hasi baino lehen (Mariano Ciriquiainen arabera)]]


    Erromatar inperioarekin batera orduko gizarte egiturak desagertuko ziren. Eta ''bagauden'' bizimodu berriak, segururena, egitura berriak ekarriko zituen, agintari eta menpekoez osatuta. Geroko jauntxoen jatorria izango zen.
    Poliki poliki, abeltzainak elkarrekin batzen hasi ziren mendiak eta larreak kudeatzeko. Urte eta mendeekin, "bailarak" sortu ziren (dozena bat Gipuzkoan). Soraluzeko abeltzainek ingurukoekin bat egin zuten, [[Historia. Markinako lurraldea (eu)|''Markinako lurraldea'']] sortzeko<ref>La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).</ref>.
     
    [[Diccionario de Gorosabel (eu) | Pablo Gorosabel]] historialari tolosarrak bailara edo lurralde hauen jatorria partzuergoa zela berresten zuen:
     
    ::''Hasiera batean, bailara osatzen zuten herri edo biztanleek elkarren arteko erkidegoa zuten mendiei eta gainerako lurrei dagokienez, baina egoera hori bertan behera utzi eta desagertu egin zen hiribilduak sortu izanaren ondorioz udal mugak ezarri zirenean.''
     
    ===Burdingintzaren hastapenak===
    Mende ilunetako beste aldaketa bat, txikia artean, burdin industriarena izan zen, gerora Soraluzerekin zerikusia handia izango zuena.
     
    Haizeolak topa dira Arbiun-en (Zarautz), Goiburun (Andoain) eta Astigarribia (Mutriku), Kristo osteko IV. eta XI. mende artekoak.
     
     
    ==Kapare eta jauntxoen sorrera==
    Erregeek haien azpiko eskualdeak kudeatzeko gogoa/ beharra zuten (zergak eta soldaduak eskuratzeko), baina ez zuten indar nahikorik eta, Soraluze moduko inguru pobreetan, interes handirik ere ez. Horregatik, herrietan sortzen ari zen egitura berri batetaz baliatu ziren: kapareak.
     
    Hasiera batean, VIII. eta IX. mendeetan, biztanle multzo txikiak (auzoak, herrixkak, etxe taldeak…) nekazari askeez osatuak izaten ziren. Erregearekin lotura gutxi eta arinak zituzten. Baina multzo bakoitzean berezko buruzagiak sortzen hasi ziren. Agian, ''bagauda'' garaietatik zetozen, eta saldo armatuen agintariak izango ziren.
     
    Herritarrei "babesa" eskaintzen zieten, kanpoko mehatxuen aurka (armen bidez) eta barruko liskarretan (epaiak emanez). Urte eta mendeetan armagizon saldoak antolatuz eta aginduz, buruzagitza hauek egonkortu ziren eta aitengatik semeetara pasatzen hasi ziren, gizarte maila berria sortuz: kapareak<ref>Gaztelaniaz hidalgos, hijosdalgo ("ezerren semeak").</ref>.
     
    Soraluzeko abizen zaharrenek jatorri hau daukate: Mendiola, Bagozkoitia, Unamuno, Txurruka, Arregia, Espilla...
     
    Erregeek, ahulegiak artean, begi onez ikusten zituzten kapareak, erabilgarriak oso. Norberaren lurraldeak bakean mantentzeaz gain, beraien gizon saldoak erregearen esanetara jartzen zituzten eta, noizean behin, dirua (zergak) jaso eta ematen zieten.
     
    Ordainetan, eta batez ere XI. mendetik aurrera, beraien leialtasuna saritzeko (edota erosteko) erregeek hainbat mesede eman zieten kapareei, beti menpekoen kontura: zergak (zuzenak edo zeharkakoak) jasotzeko eskubidea, doako eskulan behartua, kapareen baliabide batzuk erabili eta ordaintzeko premia (errotak, esateko), agintari eta epaileak kapareak izatea...
     
    Horrela, poliki poliki, kapareak "jauntxoak" bilakatu ziren. Eta mende batzuk geroago, herritar arruntak kapareak bihurtu ziren (''kaparetasun orokorra'').
     
     
    ==Iruñea eta Asturiasen artean==
    ===Banu Qasitarrak, Iruñea eta Asturias===
    714.ko udaberrian Muzaren gudarosteak Ebro ingurura heldu zirenean, Casius ''comes'' hispano-godoa islamdartu zen eta Banu Qasitarren dinastia sortu zuen Tutera inguruan. Lau mende iraun zuen Banu Qasitarren dinastia honek.
     
    Ehun bat urte geroago, eta etsaien aurkako borroka antolatzeko asmoz, Iruñea inguruko noblezia elkartu egin zen eta Eneko Arista hautatu zuten agintari, gerora errege bihurtu zena. Hurrengo urteetan Iruñeko erregeak Lizarraldeaz jabetu ziren; eta 923. urtean, Goi Errioxaren zati handi bat konkistatu ostean, Naiarako erresuma sortu zuten. Handik aurrera erresuma biek errege berbera izan zuten, Iruña eta Naiarako erregea hain zuzen.
     
    Eta mendebaldean Asturias zegoen. Dueroko eskualdea basamortua zenez, musulmanek Araba eta Burgoseko Bureba erabiltzen zituzten Asturias erresuma erasotzeko: lehen sarraldiak 767. urtean hasi ziren, eta azkena 883.koa da. Horregatik, VIII. mendearen erdialdean Alfonso I. erregeak Araba birpopulatu omen zuen, ''marca'' edo muga moduan erabiltzeko: Gauza bera gertatu zen, baina geroago, Enkarterriak eta Bizkaiarekin. Lehen konde arabarraren aipamena 868.koa da, Leylo; eta bigarrena 882.koa, Vigila Ximenez; Bizkaiako lehen kondearen aipamena, Momo, 925.koa da.
     
    ==="Inoren lurraldea"===
    VIII. eta IX. mendean Soraluze ingurua "inoren lurraldean" geratu zen: Iruñeko erresuma ekialdean, Asturiasekoa mendebaldean eta Banu Qasirarrak hegoaldean.
     
    Orokorrean, eskualde oso txiroa izanik, ez zegoen ondasunik ezta saleroste handirik zergak ezartzeko. Gainera, biztanle gutxikoa zenez, ez zituen soldadu asko sortzen.
     
    Beraz, Soraluze ingurua (Kantauri aldeko gainontzeko bailaren moduan) ez zen lurralde "erakargarria" erregeek zuzenean eskua hartzeko,  Iruña eta Asturias/ Leon erresumen arteko muga lausoan geratu zen. Nafarroa zela edo Gaztela zela esateak ez du zentzurik, garai hartan ingurua oso pobrea zenez, "inoren eskualdea" ez zen... inguruko erregeen interesen faltaz!
     
    ===Iruñako erresumaren hedapena===
    X. mendean, Leongo erresumak Asturias ordezkatu zuen. Aldaketa gora-beheratsua izan zen, eta Iruñeko erregeak lanean hasi ziren mendebaldeko mugak zabaltzeko. Esateko, Antso Gartzea I.ak Belaskita alaba ezkontzarazi zuen Bizkaiko Momo kondearekin. Helburua, Bizkaia, Araba, Gaztela… azpian hartzea zen, tartean Soraluze zegoen "inoren lurraldea" ere.
     
    Lan honi esker, XI. mendean Antso III.a Gartzes Nagusiak (1004-1035) bere menpeko lurraldeak hedatu zituen, konkistaz, ezkontzaz edo aliantzaz: 1032.erako, Iruñako, Aragoiko, Sobrarbeko, Ribagorzako, Baskoniako, Gaztelako, Leongo eta Astorgako errege izendatu zuen bere burua. Beraz, sasoi hartan Soraluze ingurua ere bere menpean zegoen.
     
     
    ==Eta ostean, milurte berriko aldaketak==
    Gehiago jakiteko, sakatu [[Historia. Milurte berriko aldaketak (eu) | ''hemen'']]




    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==
    * La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
    * La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
     
    * Erdi Aroko euskararen historia kanpotik eta barnetik (Historia apur bat). Urtzi Reguero Ugarte (Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 2021).


    [[Kategoria: Historia]]
    [[Kategoria: Historia]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 21:54, 7 urria 2022 data duena

    Oharra. Gutxi badira ere, Soraluzen gordetzen dira historiaurreako eta erromatarren garaiko aztarnak. Hurrengo mendeak ilunak dira oso, ez da ezer geratu, ez aztarnik, ezta aipamenik ere. Sarrera honetan Euskal Herriko historia orokorra Soraluzeri egokitzen zaio, ahal den neurrian. Besteren faltan, sarrera hau oso eztabaidagarria izan daiteke.


    Aurretik, mundu baten gainbehera

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    711. urtean Rodrigo errege bisigodoa baskoien kontra ari zen (berriro ere), hegoaldera ziztu bizian irten behar izan zuenean: Muzaren gudarostea Afrikatik sartu berria zen. Heldu zenean, musulmanek garaitu zuten eta orduan bukatu omen zen bisigodoen erresuma.

    Historialari batzuren ustez, Rodrigo erregearen aurkako borroka haiek markatzen dute Erdi Aroaren hasiera Baskonian[1].


    Soraluzetarren bizimodua

    Abeltzaintzaren garaia

    Goi Erdi Aroan bizimoduak egonkortu egin ziren. Eta, salbuespenak salbuespen, erromatarren garaietako Saltus Vasconum eta Ager Vasconum arteko desberdintasunak berriro agertu ziren.

    Ebro arroan nekazaritza (garia, ardoa…) garatu zen, eta honekin batera merkataritza eta nolabaiteko aberastasuna ere. Ardatza ekialdetik mendebaldera zetorren (gerora Santio bidea izango zena) eta honen alboan hiriak sortu eta garatu ziren.

    Isuri atlantikoan, Soraluze ingurua tarteko, abeltzaintzak hartu zuen indarra. Lurra aproposa ez zenez, bertako nekazaritza Ebro arrokoa baino askoz eskasagoa zen, eta batez ere autokontsumora zuzenduta zegoen: barazkiak, sagastiak, lekadunak edota laboreak.

    Orotara, biztanle kopurua apala zen, Ebro arrokoak baino pobreagoak ziren, eta sakabanatuago bizi ziren, bordetan (baserriak gerora etorri ziren). Gutxi gora behera, borda hauek 15 metro koadro izaten zituzten, bi gelatan antolatuta: logela eta biltegia. Zorua egiteko lurra industen zuten, eta paretak jasotzeko zutabeak erabiltzen zituzten, adarrez saretuak eta, seguru asko, buztinez berdinduak

    Abeltzaintza zabaltzearen oinarrian kortak zeuden[2]. Mendiak ustiatzeko sistema zaharrena omen da: basoan garbitutako zelai borobila (abereen bazka lekua) eta borda erdian (abereak gordetzeko[3]). Orografiaren arabera, zelaiak beste forma bat izan zezakeen edota borda alde batean egon zitekeen.

    Mendotz baserria. Balizko korta

    Soraluzen ere korta asko izango ziren; aipatzekoak dira Kortazar (Muneta gaur egun) eta Korta baserriak, izenek adierazten duten moduan. Beste bat Mendotz izan zitekeen, airetik ikusita esparru borobilaren[4] aztarnak ikus daitezke eta.

    Ezoziako "hiria", bizitokiak eta bidea nagusia

    Ezoziako "hiria"

    Historialariek esaten dutenez, IX. mendetik aurrera bizigune berriak (hiriak) mendi magaletan sortu zituzten: toki eguzkitsuetan, goiko zelaien gertu, abereak bazkatzeko, eta aldiberean ibaitik hurbil, nekazaritzako lur egokienak eskura izateko. Hiri hauek, benetako herrixkak ziren, bizpahiru etxek osatuak, nekazaritzarako esparruak eta basoak inguruan, eta eliza batekin, askotan herrixka baino geroago jasoa.

    Itxura guztien arabera, hauetako toki bat Ezoziako plazaren ingurua izango zen. Aintzinako[5] eliza zegoen bertan, bere kanposantuaz[6], nahiz eta oso altu ez egon eguzkiak jotzen du Sagar-erreka aldetik; gertuko bi baserriak ere aintzinakoak dira, Espilla eta Armendia; azkenik, gaineko eta azpiko bi baserrien izenek bertan hiria zegoela salatzen dute: Irigoin dauka gainean, eta Iribe azpian.

    Abeltzainek: Markinako lurraldearen sorrera

    Orduko abeltzaintza eta gaur egunekoa oso desberdinak dira. Gehien bat behi taldeak izaten ziren (ardiak gutxiago, eta txerriak ia batere), eta urte osoa toki berean ematen zuten. Poliki poliki, giza taldeen arteko harremanak sendotu ahala, elkarren larreak egun argiz erabiltzeko aukera zegoen; hau da, abereak herri batetik bestera eraman zitezkeen, bazkatzeko, baina iluntzean ikuiluetara itzultzen zituzten.

    Gipuzkoako "bailarak", hiribilduak sortzen hasi baino lehen (Mariano Ciriquiainen arabera)

    Poliki poliki, abeltzainak elkarrekin batzen hasi ziren mendiak eta larreak kudeatzeko. Urte eta mendeekin, "bailarak" sortu ziren (dozena bat Gipuzkoan). Soraluzeko abeltzainek ingurukoekin bat egin zuten, Markinako lurraldea sortzeko[7].

    Pablo Gorosabel historialari tolosarrak bailara edo lurralde hauen jatorria partzuergoa zela berresten zuen:

    Hasiera batean, bailara osatzen zuten herri edo biztanleek elkarren arteko erkidegoa zuten mendiei eta gainerako lurrei dagokienez, baina egoera hori bertan behera utzi eta desagertu egin zen hiribilduak sortu izanaren ondorioz udal mugak ezarri zirenean.

    Burdingintzaren hastapenak

    Mende ilunetako beste aldaketa bat, txikia artean, burdin industriarena izan zen, gerora Soraluzerekin zerikusia handia izango zuena.

    Haizeolak topa dira Arbiun-en (Zarautz), Goiburun (Andoain) eta Astigarribia (Mutriku), Kristo osteko IV. eta XI. mende artekoak.


    Kapare eta jauntxoen sorrera

    Erregeek haien azpiko eskualdeak kudeatzeko gogoa/ beharra zuten (zergak eta soldaduak eskuratzeko), baina ez zuten indar nahikorik eta, Soraluze moduko inguru pobreetan, interes handirik ere ez. Horregatik, herrietan sortzen ari zen egitura berri batetaz baliatu ziren: kapareak.

    Hasiera batean, VIII. eta IX. mendeetan, biztanle multzo txikiak (auzoak, herrixkak, etxe taldeak…) nekazari askeez osatuak izaten ziren. Erregearekin lotura gutxi eta arinak zituzten. Baina multzo bakoitzean berezko buruzagiak sortzen hasi ziren. Agian, bagauda garaietatik zetozen, eta saldo armatuen agintariak izango ziren.

    Herritarrei "babesa" eskaintzen zieten, kanpoko mehatxuen aurka (armen bidez) eta barruko liskarretan (epaiak emanez). Urte eta mendeetan armagizon saldoak antolatuz eta aginduz, buruzagitza hauek egonkortu ziren eta aitengatik semeetara pasatzen hasi ziren, gizarte maila berria sortuz: kapareak[8].

    Soraluzeko abizen zaharrenek jatorri hau daukate: Mendiola, Bagozkoitia, Unamuno, Txurruka, Arregia, Espilla...

    Erregeek, ahulegiak artean, begi onez ikusten zituzten kapareak, erabilgarriak oso. Norberaren lurraldeak bakean mantentzeaz gain, beraien gizon saldoak erregearen esanetara jartzen zituzten eta, noizean behin, dirua (zergak) jaso eta ematen zieten.

    Ordainetan, eta batez ere XI. mendetik aurrera, beraien leialtasuna saritzeko (edota erosteko) erregeek hainbat mesede eman zieten kapareei, beti menpekoen kontura: zergak (zuzenak edo zeharkakoak) jasotzeko eskubidea, doako eskulan behartua, kapareen baliabide batzuk erabili eta ordaintzeko premia (errotak, esateko), agintari eta epaileak kapareak izatea...

    Horrela, poliki poliki, kapareak "jauntxoak" bilakatu ziren. Eta mende batzuk geroago, herritar arruntak kapareak bihurtu ziren (kaparetasun orokorra).


    Iruñea eta Asturiasen artean

    Banu Qasitarrak, Iruñea eta Asturias

    714.ko udaberrian Muzaren gudarosteak Ebro ingurura heldu zirenean, Casius comes hispano-godoa islamdartu zen eta Banu Qasitarren dinastia sortu zuen Tutera inguruan. Lau mende iraun zuen Banu Qasitarren dinastia honek.

    Ehun bat urte geroago, eta etsaien aurkako borroka antolatzeko asmoz, Iruñea inguruko noblezia elkartu egin zen eta Eneko Arista hautatu zuten agintari, gerora errege bihurtu zena. Hurrengo urteetan Iruñeko erregeak Lizarraldeaz jabetu ziren; eta 923. urtean, Goi Errioxaren zati handi bat konkistatu ostean, Naiarako erresuma sortu zuten. Handik aurrera erresuma biek errege berbera izan zuten, Iruña eta Naiarako erregea hain zuzen.

    Eta mendebaldean Asturias zegoen. Dueroko eskualdea basamortua zenez, musulmanek Araba eta Burgoseko Bureba erabiltzen zituzten Asturias erresuma erasotzeko: lehen sarraldiak 767. urtean hasi ziren, eta azkena 883.koa da. Horregatik, VIII. mendearen erdialdean Alfonso I. erregeak Araba birpopulatu omen zuen, marca edo muga moduan erabiltzeko: Gauza bera gertatu zen, baina geroago, Enkarterriak eta Bizkaiarekin. Lehen konde arabarraren aipamena 868.koa da, Leylo; eta bigarrena 882.koa, Vigila Ximenez; Bizkaiako lehen kondearen aipamena, Momo, 925.koa da.

    "Inoren lurraldea"

    VIII. eta IX. mendean Soraluze ingurua "inoren lurraldean" geratu zen: Iruñeko erresuma ekialdean, Asturiasekoa mendebaldean eta Banu Qasirarrak hegoaldean.

    Orokorrean, eskualde oso txiroa izanik, ez zegoen ondasunik ezta saleroste handirik zergak ezartzeko. Gainera, biztanle gutxikoa zenez, ez zituen soldadu asko sortzen.

    Beraz, Soraluze ingurua (Kantauri aldeko gainontzeko bailaren moduan) ez zen lurralde "erakargarria" erregeek zuzenean eskua hartzeko, Iruña eta Asturias/ Leon erresumen arteko muga lausoan geratu zen. Nafarroa zela edo Gaztela zela esateak ez du zentzurik, garai hartan ingurua oso pobrea zenez, "inoren eskualdea" ez zen... inguruko erregeen interesen faltaz!

    Iruñako erresumaren hedapena

    X. mendean, Leongo erresumak Asturias ordezkatu zuen. Aldaketa gora-beheratsua izan zen, eta Iruñeko erregeak lanean hasi ziren mendebaldeko mugak zabaltzeko. Esateko, Antso Gartzea I.ak Belaskita alaba ezkontzarazi zuen Bizkaiko Momo kondearekin. Helburua, Bizkaia, Araba, Gaztela… azpian hartzea zen, tartean Soraluze zegoen "inoren lurraldea" ere.

    Lan honi esker, XI. mendean Antso III.a Gartzes Nagusiak (1004-1035) bere menpeko lurraldeak hedatu zituen, konkistaz, ezkontzaz edo aliantzaz: 1032.erako, Iruñako, Aragoiko, Sobrarbeko, Ribagorzako, Baskoniako, Gaztelako, Leongo eta Astorgako errege izendatu zuen bere burua. Beraz, sasoi hartan Soraluze ingurua ere bere menpean zegoen.


    Eta ostean, milurte berriko aldaketak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen


    Erreferentziak

    • La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
    • Erdi Aroko euskararen historia kanpotik eta barnetik (Historia apur bat). Urtzi Reguero Ugarte (Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 2021).
    1. Sustrato cultural de la Vasconia altomedieval. Roldan Jimeno Aranguren (Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria 1999).
    2. Korta, sarobea edo saroia. Gazteleraz sel. Wikipedia (euskaraz).
    3. Oraindik, mendebaldeko euskaran, korta berba erabiltzen dugu ikuilua izendatzeko.
    4. Aldapa handiko tokietan, goitik ikusita borobilek elipseak ematen dute.
    5. Ramiro Larrañagaren arabera, Soraluze Kalagorriko elizbarrutira pasa zutenean (XI. mendea) Ezoziako santutegia bazegoen.
    6. Santutegiaren aurrekaldean zegoen eta ia mila urte geroago, 1760. urtean hain zuzen, kanposantu honek bertan zirauen.
    7. La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).
    8. Gaztelaniaz hidalgos, hijosdalgo ("ezerren semeak").