«Batzokia. Historia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 5 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Batzokia._Ikuspegi_orokorra.jpg | thumb | right | 500px | [[Batzokia (eu)|Batzokia]] gaur egun]]
    [[Fitxategi: Batzokia._Ikuspegi_orokorra.jpg | thumb | right | 500px | [[Batzokia (eu)|Batzokia]] 2020. urtean]]


    ==Aurrekariak (1894-1929)==
    ==Aurrekariak (1894-1929)==
    14. lerroa: 14. lerroa:


    1908.eko urte bukaerako, ''Batzoki Soraluzetarra'' zabaldu zuten (1908/10/01), [[Kalegoen (eu)|Kalegoen]] 9ko lehen solairuan, sarrera [[Galipota (eu)|Galipotetik]] zuela. Arautegia bi aste beranduago onartu zieten (1908/10/16).
    1908.eko urte bukaerako, ''Batzoki Soraluzetarra'' zabaldu zuten (1908/10/01), [[Kalegoen (eu)|Kalegoen]] 9ko lehen solairuan, sarrera [[Galipota (eu)|Galipotetik]] zuela. Arautegia bi aste beranduago onartu zieten (1908/10/16).
    {| class="wikitable" style="margin:auto; text-align:left"
    |-
    | <youtube> VUM47H1n4kQ </youtube>
    |-
    | Batzokiaren eraikuntza eta historia, 1932 urtetik 1988 arte.
    |}




    61. lerroa: 68. lerroa:
    Azkenean azpiko zutabeak altzatzea lortu zuten, eta haien gaineko enkofratua prest zegoenean, ufala etorri zen. Uztailak 18a hodeitsua argitu zen, eta ordutara egundoko ekaitza etorri zen. Ura gero eta altuago zetorren, eguerdirako bi metro t'erdiko altura hartu zuela. Hiru metrotara heltzerakoan zutabeak eta enkofratuak irentsi zituen. Larritasuna zabaldu zen langileen eta jeltzaleen artean, baina ura jaisterakoan kalterik ez zela izan konturatu ziren. [[Soraluze. Abenda etxean (eu)|''Soraluze. Abenda etxean'']] argitalpenaren arabera, ''Gatzagako aguazila''<ref>Ufala, soraluzetarren berbatan.</ref> pasa zenean batzokiak "ur-bataioa" hartu zuen.
    Azkenean azpiko zutabeak altzatzea lortu zuten, eta haien gaineko enkofratua prest zegoenean, ufala etorri zen. Uztailak 18a hodeitsua argitu zen, eta ordutara egundoko ekaitza etorri zen. Ura gero eta altuago zetorren, eguerdirako bi metro t'erdiko altura hartu zuela. Hiru metrotara heltzerakoan zutabeak eta enkofratuak irentsi zituen. Larritasuna zabaldu zen langileen eta jeltzaleen artean, baina ura jaisterakoan kalterik ez zela izan konturatu ziren. [[Soraluze. Abenda etxean (eu)|''Soraluze. Abenda etxean'']] argitalpenaren arabera, ''Gatzagako aguazila''<ref>Ufala, soraluzetarren berbatan.</ref> pasa zenean batzokiak "ur-bataioa" hartu zuen.


    Eraikitze lanak 1933eko otsailak 26an bukatu ziren, eta apirilak 12an Madrildik heldu zen lanen amaieraren akta ofiziala, Lan Hidraulikoen Zuzendaritza Orokorrak bidalita.
     
    [[Fitxategi: Inauguración_de_un_batzoki_(Ahora_19330302).jpg | thumb | left | 300px | Berria Madrilgo ''Ahora'' astekarian (Indalecio Ojanguren 1933)]]
    ==Plaza Zaharreko batzokia (1933-1936)==
    Eraikitze lanak bukatutzat eman ziren egun berean (1933/02/26), eraikina bedeinkatu eta zabaldu zuten.
     
    Gipuzkoako eta Euskal Herriko prentsan ez ezik, Madrilgoan ere agertu zen. Indalecio Ojanguren ''Ahora'' astekariarekin lan egiten zuenez, argazkia eta bere oina argitaratu zuten martxoak 2ko zenbakian.
     
    Martxoak 19an, ''Deun Joseba'' egunez, Abenda-Etxeko antzokia zabaldu zen, ''Gurutzepe'' lan aberkoia antzeztuz. Egilea [[Idazleak (eu)#Lete Oregi, Juan Jose|Juan Jose Lete Oregi]] zen, osintxuarra. Lan honek halako arrakala ekarri zuen garaiko euskal antzerkira. Ordurarteko lanek ez zuten kolore politikorik, eta horregatik mota guztietako tokietan antzezten ziren: karlista elkarteak, edo integristak, edo katolikoak, edo... Helburua publikoa euskarara ohitzea zen. ''Gurutzepe'' lanak, berriz, oso argumentu politikoa zuen: maitasun istorioa zen, hauteskunde borroka batean jauntxoen ekintzek inguratuta.
     
    Apirilak 12an, berriz, Madrildik heldu zen lanen amaieraren akta ofiziala, Lan Hidraulikoen Zuzendaritza Orokorrak bidalita.
     
    Eta maiatzak 6 eta 7an inaugurazio nagusia ospatu zuten. ''Soraluze. Abenda etxean'' argitalpen berezia atera zuten eta bi egunetako programa prestatu. EAJren buru zein puntako hizlariak etorri ziren: Jesús María Leizaola, Karlos Linazasoro ''Altzeta'' soraluzetarra, Polixene de Trabudua, Telesforo Monzon, Jose Antonio Agirre...
     


    <gallery mode="packed-hover" heights="180">
    <gallery mode="packed-hover" heights="180">
    69. lerroa: 88. lerroa:
    </gallery>
    </gallery>


    ==Plaza Zaharreko batzokia (1933-1936)==
    Maiatzak 6 eta 7an inaugurazioa ospatu zuten. EAJren buru zein puntako hizlariak etorri ziren: Jesús María Leizaola, Karlos Linazasoro ''Altzeta''  soraluzetarra, Polixene de Trabudua, Telesforo Monzon, Jose Antonio Agirre...
    [[Fitxategi: Inauguración_de_un_batzoki_(Ahora_19330302).jpg | thumb | left | 400px | Berria Madrilgo ''Ahora'' astekarian (Indalecio Ojanguren 1933)]]
    ===Batzokia zabalik===
    Eraikitze lanak bukatutzat eman ziren egun berean (1933/02/26), eraikina bedeinkatu eta zabaldu zuten.
    Gipuzkoako eta Euskal Herriko prentsan ez ezik, Madrilgoan ere agertu zen. Indalecio Ojanguren ''Ahora'' astekariarekin lan egiten zuenez, argazkia eta bere oina argitaratu zuten martxoak 2ko zenbakian.


    [[Fitxategi: Soraluze._Abenda_etxean._Azala.jpg | thumb | right | 350px | ''Soraluze. Abenda etxean" argitalpenaren azala]]
    [[Fitxategi: Soraluze._Abenda_etxean._Azala.jpg | thumb | right | 350px | ''Soraluze. Abenda etxean" argitalpenaren azala]]
    139. lerroa: 149. lerroa:




    [[Fitxategi: Batzokia._Berzabaltze_ardoa_(19880501).jpg | thumb | right | 400px | Berzabaltzearen ardo etiketa (Billabuenako Besa eta Abadia)]]
    ==Berriro batzokia (1985-gaur egun)==
    ==Berriro batzokia (1985-gaur egun)==
    Franco hil (1975) eta gero jeltzaleek aurki zabaldu zuten berriro ere egoitza Soraluzen, [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana]] kaleko 6. zenbakian orduan, ''Uztarri'' taberna izandakoan.
    Franco hil (1975) eta gero jeltzaleek aurki zabaldu zuten berriro ere egoitza Soraluzen, [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana]] kaleko 6. zenbakian orduan, ''Uztarri'' taberna izandakoan.

    Hauxe da oraingo bertsioa, 20:26, 14 ekaina 2024 data duena

    Batzokia 2020. urtean

    Aurrekariak (1894-1929)

    EAJ-PNV Soraluzen

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Jeltzaleek Arrigorriagan egin zuten lehen ekitaldi publikoa, Euskeldun Batzokijak antolatua (1894/07/08). Bazkari hartan 50 lagun bildu ziren, horietatik hiru gipuzkoarrak: Luis Aranguren soraluzetarra eta Debako José María Esnaola eta Atanasio Basagoiti. 1899.ean Soraluzeko jeltzaleen artean beste Aranguren agertzen da, Timoteo, Bilboko aldizkari nazionalistetan dantza lotuaren aurka artikuluak idatzi zituena.

    Eta 1905.rako baziren jeltzaleak herrian, urte hartan Soraluzeko lehen ordezkari nazionalista izendatu zuten eta, Ignacio Aranguren.

    Lehen egoitzak

    Eusko Alderdi Jeltzaileak hainbat egoitza izan du Soraluzen.

    Hasieran Etxaburuetan egon zen, 2. zenbakian, Daniel Múgicaren gozotegiaren gainean. Handik Baltegieta kalera pasa omen zen.

    1908.eko urte bukaerako, Batzoki Soraluzetarra zabaldu zuten (1908/10/01), Kalegoen 9ko lehen solairuan, sarrera Galipotetik zuela. Arautegia bi aste beranduago onartu zieten (1908/10/16).

    Batzokiaren eraikuntza eta historia, 1932 urtetik 1988 arte.


    Egitasmoa (1929-1932)

    1920.eko hamarkada bukaeran egoera politikoa pilpilean zegoen. Espainian Primo de Riveraren diktadura azkenetan zen (diktadoreak 1930.eko urtarrilean etsi egin eta alde egin zuen), eta Soraluzen jeltzaleen loraldia izaten ari zen.

    1929.eko Uri Batzarra berrizterakoan, gazte taldea sartu zen eta, pisuz pisu alogeran ibili beharrean, egoitza propioa izateko egitasmoa prestatzen ari ziren.

    Finanziazioa

    Hasierako aurrekontua 35.000-40.000 pezetako zen, baina aurki handitzen hasi zen. Zati handi bat ekarpenen bidez osatu zuten, eta gero eraikin-proiektua egiteko eskatu zuten.

    Primo de Riveraren diktadura pasa berria, beren debeku eta enparauekin, bada ezpada alderdiak zuzenean ez sartzea pentsatu zuten. Inmobiliaria Nai bat eratu zuten, eraikinaren jabea izango zena.

    Hasiera batean 25.000 pezeta akziotan saldu zituen, oso bizkor gainera. Gainontzekoa maileguen bidez, arruntak batzuk eta obligazioak besteak (urteko %5eko korrituekin). Guztira 100.000 bat pezetako inbertsioa izan zen.


    Urbano Manchobas Careaga

    Proiektua

    Arkitektoa Urbano de Manchobas[1] ermuarra izan zen. Eibarko Udal arkitektoa 1926.etik, bestelako lanak ere egin zituen. Besteak beste, Elantxobe, Ermua eta Eibarreko batzokiak, denak 30.eko hamarkadan.

    Aukeratutako tokiak bazuen ordea arazo bat, plaza eta ibaiaren arteko altura handia. Horregatik, Batzokiaren diseinuan bi tarte nabarmen daitezke alturan. Plaza Zaharraren mailaren azpian kubo handi bat eraiki zuten, ibaia eta ibaiertzaren gainean porlanezko zutabeak dituela. Plaza Zaharraren mailan Batzokia bera, etxe edo baserri baten proporzioaz eginda.

    Estilo baskistaz diseinatuta, Abenda-etxea izena zeukan aurrekaldean, eta Euskal Herriko armarria, zazpi probintziak hartzen dituena.

    Batzokiak barruan taberna, antzokia, Ur Gain frontoia, arropazaindegia, liburutegia, ezpata-dantzarien gela, bilera gela... zituen, eta goiko solairuan atezainaren familiarentzako etxebizitza. Gainera lau terraza zituen: bata lehenengo solairuan, behe solairuan ezkerrean eta eskuman beste bi eta erreka aldera, frontoi parean, laugarrena.

    Ikuspegi orokorra (1932)

    Auziak

    Aukeratutako tokia leku publikoa zen. Erabilera lortzeko, 1931.ean proiektua aurkeztu zioten Herri Lanen Buruzagitzari, eta miatzak 12an honek Gipuzkoako Aldizari Ofizialean iragarri zuen, inork aurka agertzeko.

    Soraluzeko bi lagunek demanda bat aurkeztu zuten, eta ekainak 26an promotoreei eskatu zieten demanda hori erantzuteko. Uztailak 8an bidali zituzten demandaren kontrako arrrazoiak eta abuztuak 10ean Gobernadore Zibilak agindu zuen esparrua aztertzeko eta neurriak hartzeko.

    1932.eko martxoak 26an Madrildik etorri zen eskatutako lurren esleipena. Eta maiatzak 19an Lan Hidraulikoen Zuzendariak erabaki zuen: Atzera botatzea Soraluzeko bi bizilagunek jarritako salaketa edo erreklamazioa, eta baimena ematea gizarte-eraikin bat eraikitzeko jabari publikoko lursaila aprobetxatzeko eskaerari.

    Madrildik lurren esleipena etorrita, martxoak 29an planoak aurkeztu zizkioten Udalari eta honek onartu zituen apirilak 1ean.

    Hurrengo astean proiektua aldatu zuten, kokapena egokitzen. Orduan prozedura guztia berriro egin zuten: Madrilen baimena eskatu eta Udalari gero. Azkenean, ekainak 16an Udalari jakinarazi zioten lanak hasi behar zituztela.


    Plaza zaharra (Indalecio Ojanguren)

    Eraikuntza (1932-1933)

    Aukeratutako tokiak bazuen arazo bat: ur putzu handia zen, Oleako presa ondoan Ustela izenekoaren modukoa.

    Zimenduak botatzeko esparrua hondeatu behar zuten harkaitza topa arte. Horrerarako, esparrua eta ibaiaren arteko hesia egin behar izan zuten... baina egun haietan izan ziren euriteek ez zien lana erraztu, ibaia behin eta berriz esparrura sartzen zela.

    Azkenean azpiko zutabeak altzatzea lortu zuten, eta haien gaineko enkofratua prest zegoenean, ufala etorri zen. Uztailak 18a hodeitsua argitu zen, eta ordutara egundoko ekaitza etorri zen. Ura gero eta altuago zetorren, eguerdirako bi metro t'erdiko altura hartu zuela. Hiru metrotara heltzerakoan zutabeak eta enkofratuak irentsi zituen. Larritasuna zabaldu zen langileen eta jeltzaleen artean, baina ura jaisterakoan kalterik ez zela izan konturatu ziren. Soraluze. Abenda etxean argitalpenaren arabera, Gatzagako aguazila[2] pasa zenean batzokiak "ur-bataioa" hartu zuen.


    Berria Madrilgo Ahora astekarian (Indalecio Ojanguren 1933)

    Plaza Zaharreko batzokia (1933-1936)

    Eraikitze lanak bukatutzat eman ziren egun berean (1933/02/26), eraikina bedeinkatu eta zabaldu zuten.

    Gipuzkoako eta Euskal Herriko prentsan ez ezik, Madrilgoan ere agertu zen. Indalecio Ojanguren Ahora astekariarekin lan egiten zuenez, argazkia eta bere oina argitaratu zuten martxoak 2ko zenbakian.

    Martxoak 19an, Deun Joseba egunez, Abenda-Etxeko antzokia zabaldu zen, Gurutzepe lan aberkoia antzeztuz. Egilea Juan Jose Lete Oregi zen, osintxuarra. Lan honek halako arrakala ekarri zuen garaiko euskal antzerkira. Ordurarteko lanek ez zuten kolore politikorik, eta horregatik mota guztietako tokietan antzezten ziren: karlista elkarteak, edo integristak, edo katolikoak, edo... Helburua publikoa euskarara ohitzea zen. Gurutzepe lanak, berriz, oso argumentu politikoa zuen: maitasun istorioa zen, hauteskunde borroka batean jauntxoen ekintzek inguratuta.

    Apirilak 12an, berriz, Madrildik heldu zen lanen amaieraren akta ofiziala, Lan Hidraulikoen Zuzendaritza Orokorrak bidalita.

    Eta maiatzak 6 eta 7an inaugurazio nagusia ospatu zuten. Soraluze. Abenda etxean argitalpen berezia atera zuten eta bi egunetako programa prestatu. EAJren buru zein puntako hizlariak etorri ziren: Jesús María Leizaola, Karlos Linazasoro Altzeta soraluzetarra, Polixene de Trabudua, Telesforo Monzon, Jose Antonio Agirre...



    Soraluze. Abenda etxean" argitalpenaren azala

    Soraluze. Abenda etxean argitalpena

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Inaugurazio aurretik egunkari modukoa argitaratu zuten, "zenbaki bakarra - askundea ospatzeko" zioena. 8 orrialdekoa zen, eta hainbat artikulu zekarren, gaztelaniaz eta euskaraz.

    Artikuluak politikoak eta historiakoak dira, batzuk Soraluzeri buruzkoak. Herritarren literatur lanak ere badira: ipuin bat, bi olerki eta "susedido" sorta. Eta 26 iragarki komertzial, garai hartako saltoki eta lantegien lekuko.

    Inaugurazioa: 1933.eko maiatzak 6

    • Arratsaldeko 6 t'erditan. Txistulari biribilketa.
    • 9tan.Hitzaldia, Abenda Etxeko areto nagusian. Leizaola'rar Iosu Miren Gipuzkoako aldundia hizlari izanik.

    Inaugurazioa: 1933.eko maiatzak 7

    • Goizeko 7retan. Turutariek eta txistulariek Agur Yaunak eta Itxarkundia joko dute txaide[3] zehar, tarteka tarteka.
    • 7 t'erditan. Jaupa[4] ixila eta Jaunartzea.
    • 9tan. Txistulari biribilketa.
    • 11'tan. Jaupa Nagusia. Ondoren Abenda Etxea, Emakume Abetrzalen BatzaetaMendigoizaleen ikurrinak onespena. Perosiren bigarren Pontifikala abestuko da.
    • 12 t'erditan. Turutarien eta txistularien erestaldia[5].
    • 1'ean. Otoruntza.
    • 3'retan. Dantzaldia, Eibarko dantzarien esku.
    • 4'reran. Gain-gaineko batzar abertzalea, hizlari izanik:
    Linazisoro'rar Karla (Altzeta)
    Trabudua'tar Polixene
    Montzon'tar Telespor (G.B.B.eko Lendakaria)
    Agirre'tar Joseba Andoni (Nabarrako alduna)

    Ondoren, euzko-dantzaldia, otoitz ordura arte.

    Birfinantziazioa (1934-1935)

    Inmobiliaria Nai-bat elkartearen sarrerak bi aldetik zetozen. Alde batetik, Euzko Alderi Jeltzaleak eta ingurukoek (Mendigoizaleak, Emakumeak, Solodaridad de Obreros Vascos...) ordaintzen zituen alogerak. Eta besre aldetik tabernak lagatako etekinak zeuden [6].

    Behin batzokia eraikita, birfinanziazio plana prestatu zuten, hiru urratsetan: azkio berriak jaulki 10.000 pezeta lortuz eta epe motzeko zorrak kitatu, 10.000 pezetako obligazioak amortizatu gero eta, azkenik, mailegu hipotekarioa eskatu (%4an) gainontzeko obligazioak amortizatzeko.

    1934. urtean memoria bat aurkeztu zuten, plana ezagutarazteko eta akzionista berriak lortzeko. Memoria hau bi gutunez lagunduta zabaldu zuten, euskarazkoa bat eta gaztelerazko itzulpena hain zuzen[7].


    Ia 50 urtetako etena (1936-1985)

    Círculo Carlista (1936-1966)

    Gerra sortu zenean, irailak 22an erreketeek Soraluze hartu zuten, eta zuzenean batzokiaz jabetu ziren. Hurrengo hilabetetan inkautazio formala etorri zen: Ondasunen Desjabetze Batzordeak[8] Inmobiliaria Nai bat-i batzokia kendu zion.

    Ordurako karlistek jeltzale kutsua zuen guztia zeukan guztia "garbitu" zuten: ikurrinak, apaingarriak, paperak... eta Kalebarren 1ean zegoen Círculo Carlista bertara eraman zuten, beraien jarduera guztiekin: Margaritak, San Ignacio musika banda... Batzokiko taberna mantendu zuten, beraiek kudeatuta, noski.

    Orokorrrean, batzokia zegoen moduan erabiki zuten, inbertsio edo aldaketa handirik gabe. 1960. hamarkada erdira arte zabalik egon zen, baina azken urteetan gero eta jarduera makalagoarekin. Azken urte hauetan konserjea Astiz nafarra izan zen, bertan bizi zela.

    Enkante publikoa (1966-1975)

    1950. hamarkadan jatorrizko jabeek Inmobiliaria Nai bat elkartea berpiztu zuten, eta Felix Abarrategiren laguntzarekin izapideak hasi ziren eraikina berreskuratzeko; baina ebazpenak kontrakoak izan ziren[9].

    1966. urtean enkante publikoan saldu zuten batzokia. Irungo promotore batek 65.000 pezetatan erosi zuen, bota eta etxeak egiteko asmoekin. Ez zen kasu bakarra, urte batzuk lehenago Eibarren gauza bera egin zuten eta. Baina Nai bat elkartearen eraginez ezin izan omen zuen ezer egin, eta proiektua bertan behera geratu zen.

    Hurrengo hamar urteetan eraikina ez zen erabili, eta gero eta eroriago zegoen.

    Soraluzeko Ametsa ikastola (1975-1985)

    Soraluzeko Ametsa ikastola 1967. urtean hasi zen eskolak ematen, behin behineko ikasgeletan (Erregetxea, parrokiaren gaineko lokaletan...). Urtetik urtera ikasle kopuruak gora egiten zuenez, behin betiko egoitza izatea erabaki zuten.

    Eta batzokia izandakoa begiz jo zuten: eraikin handia, herri barruan, Plaza Zaharra ondoan, jolasteko esparru estalia (frontoia)... Jabe legalak bota ezin zuenez, salgai zeukan; eta jatorrizko jabeek ere (Nai bat inmobiliarian bilduta) ez zioten trabarik jarri erosketari, baldintza batekin: inoiz ikastolak eraikina laga eta gero Nai batek izango zuen erosteko lehentasuna.

    Azkenean, Soraluzeko Ametsak Plaza Zaharreko Batzokia erosi zuen. Eta eginbehar berriei egokitzeko, 1975.ean eraikina goitik behera berregin zuten: antzokia desegin, ikasgelak zabaldu... Nahiz eta goiko terraza "jan" eta leiho berriak egin, fatxada, aldiz, mantendu egin zuten. 1976.eko udaberrian ikastola berria inauguratu zuten, urte artako Euskal Jaiarekin batera.

    Ikastolak hamar bat urte egin zituen bertan. Gero, Eusko Jaurlaritza ikastola publiko berria eraiki zuen Soraluzen eta bertara lekualdatu zen.


    Berzabaltzearen ardo etiketa (Billabuenako Besa eta Abadia)

    Berriro batzokia (1985-gaur egun)

    Franco hil (1975) eta gero jeltzaleek aurki zabaldu zuten berriro ere egoitza Soraluzen, Santa Ana kaleko 6. zenbakian orduan, Uztarri taberna izandakoan.

    Auzia

    Ikastolak batzokiaren eraikina laga eta gero, Nai batek eraikina erosteko asmoa agertu zuen; bere aldetik, Soraluzeko Ametsa elkarteak kultur-etxea zabaldu nahi zuen, eta ez ziren ados jarri.

    Auzitegiaren ebazpena (1985/02/23) argia izan zen: ikastolak "alde egin" eta gero, Nai batek eraikina erosteko eskubidea zeukan. Eta halaxe egin zuen[10].

    Berrinaugurazioa

    Behin erosita, barrukoak egokitu zituzten eta hiru urte geroago Soraluzeko Batzokia bertara pasa zen.

    1988/05/01ean berrinauguratu zuten. 400 bat lagun bildu ziren eta, herriko buruzagiez gain, bertan aritu ziren Jesus Maria Leizaola lehendakari ohia (ikurriña jasoz), Jesus Insausti Uzturre, Xabier Arzalluz eta Joseba Egibar.

    Gaur eguneko egoera

    Hainbeste aldaketaren ostean, eraikinak oraindik gordetzen ditu forma orokorrak eta fatxadak. Aldaketa nabarmen bakarra, lehen solairuko terraza desagertu izana. Garai bateko apaingarri bakar batzuk oraindik geratzen dira: armarria, balkoi nagusia, alboko terrazaren errejak...

    Barrutik, aldiz, goitik behera aldatuta dago; eta bi aldiz, gainera: ikastola izateko egokitu zutenean eta berriro batzokia ezarri zutenean. Lehengo taberna, antzokia, patio zabala... desagertu ziren; frontoia geratzen da lehengo moduan.

    2021. urtean birgaitze bat egin zioten, teilatuaren egitura berria eginez eta hormak isolatuz. Honetaz gain, etxaurreak margotu eta apurtutako zatiak konpondu zituzten.


    Erreferentziak

    • Arzalluz destaca la figura del empresario vasco en la inauguración del batzoki de Placencia. Aitor Zabala (El Correo Español 1988/05/02).
    1. Urbano de Manchobas Careaga. Urbipedia (gazteleraz).
    2. Ufala, soraluzetarren berbatan.
    3. Kalea, sabindar hiztegian.
    4. Meza, sabindar hiztegian.
    5. Kontzertua, sabindar hiztegian.
    6. Esateko, 1920.eko lehen seihilekoan 1.200 pezeta irabazi zituen (Euzkadi 1920/07/09).
    7. Eskutitzak irakurtzeko, sakatu hemen.
    8. Comisión de Incautación de Bienes.
    9. Nahiz eta ordurako aldaketa giroa somatu, Francisco Franco bizirik zegoen (1975.ean hil zen) eta frankismoaren lege eta arau guztiak indarrean.
    10. Geroago, EAJ-PNVk kalteordainak eskatu zizkion Estatuari, 1936-1937 urteetan hainbat batzoki desjabetzeagatik. 2003. urtean Espainiako Auzitegi Gorenak areazoia eman zion kasu gehienetan, bi salbuespenekin: Soraluzekoa eta Zarauzkoa. Zergatik? Ordurako jatorrizko jabeek eraikinak berriro erosi zituztelako.