Kapital-zabalkuntza. Memoria (eu)

    Sorapediatik
    Kapital-zabalkuntza. Memoria
    Kapital-zabalkuntza. Memoria (Nai-bat 1934). Azala.jpg
    Egilea Nai-bat
    Hizkuntza Gazteleraz
    Urtea 1934
    Argitaletxea Nai-bat
    Hiria Soraluze


    Izenburu osoa

    Abenda-etxea. Soraluze


    Liburuxka zertan den

    1932-1933 epean Soraluzeko Batzokia eraiki zuten. Finantziazioa bi bidetik lortu zuten: 25.000 pezeta akziotan, eta 60.000 obligaziotan (gehi epe motzeko zorrak).

    1935.ean kapital-zabalkuntza egin nahi zuten, 10.000 pezetakoa. Eta 8 orrialdeko memoria argiraratu zuten propaganda gisa.

    Azaleko eta ifrentzuko argazkiak, eta lehen atala Soraluze. Abenda etxean "aldizkaritik" kopiatu zituzten (1933).

    Aurkibidea

    Liburuxkak bost atal ditu:

    • Azalpena. Batzokiaren historia jasotzen du, eta bere deskribapen zehatza.
    • Eraikinaren kostea. Guztira 100.000 mila pezetakoa, gutxi gora behera.
    • Kapital ekarpena. Nai-batek 25.000 pezetako kapital propioa zuen, akziotan. Eta beste 60.000 obligaziotan, %5ean.
    • Amortizazioa. Atal honetan zorra amortizatzeko bi plan azaltzen ziren. Obligaziotako 10.000 pezeta kitatu eta gero, 50.000 pezetako mailegu hipotekarioa eskatzeko asmoa zegoen (%4ean).
    • Akzio berriak. Epe motzeko zorrak ordaintzeko kapitala 10.000 pezetatan handitzeko asmoa agertzen zuten, 20 pezerako 500makzkotan.


    Erreferentziak

    Liburuxka ekartzeko Liburutegi digitalera joan.