«1950ko udalerriko mapa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
23. lerroa: | 23. lerroa: | ||
Orduko enpresa asko eta asko agertzen dira: Alberdi, Amuchastegui, Aranguren, Arizaga, Barrenechea, Gol, Lete, Oruesagasti, Sacia, Ucin… Gerora lantegi gehienak bota ziren. | Orduko enpresa asko eta asko agertzen dira: Alberdi, Amuchastegui, Aranguren, Arizaga, Barrenechea, Gol, Lete, Oruesagasti, Sacia, Ucin… Gerora lantegi gehienak bota ziren. | ||
Gaur egun desagertu diren hainbat eraikin ere agertzen dira: [[Erregetxea (eu)|Erregetxea]], [[Fabrika zaharra (eu)|Fabrika zaharra]], [[Santa Ana komentua (eu)|Santa Ana komentua]], [[Gayarre | Gaur egun desagertu diren hainbat eraikin ere agertzen dira: [[Erregetxea (eu)|Erregetxea]], [[Fabrika zaharra (eu)|Fabrika zaharra]], [[Santa Ana komentua (eu)|Santa Ana komentua]], [[Gayarre zinema (eu)|Gayarre zinema]], [[Soraluce zinema (eu)|Soraluce zinema]], ''Zuzendariaren etxea'', [[Malmero zentrala (eu)|Malmero errota edo zentrala]], zubi nagusi zaharra, aspaldiko zahar-etxea, Txurrukeneko bolbora-etxea, trenbidea eta [[Tren geltokia (eu)|geltokia]], [[Maristen ikastetxea (eu)|maristen ikastetxea]]... | ||
Eta 1950 urtetik aurrera egindako auzo eta etxebizitza berriak falta dira: 1950 hamarkadan Gabolats (iturri inguruan), Alejandro Calonge eta Serafin Achotegi, Sagar-erreka, Arraikua eta Loralde; 1960 hamarkadan Gabolats garaia, Ezozibidea eta Zeleta; 1970 hamarkadan Estaziño kalea, Errekalde bukaera, Gipuzkoa etorbidea eta Santa Ana komentuaren lurretan eraikitako etxeak. | Eta 1950 urtetik aurrera egindako auzo eta etxebizitza berriak falta dira: 1950 hamarkadan Gabolats (iturri inguruan), Alejandro Calonge eta Serafin Achotegi, Sagar-erreka, Arraikua eta Loralde; 1960 hamarkadan Gabolats garaia, Ezozibidea eta Zeleta; 1970 hamarkadan Estaziño kalea, Errekalde bukaera, Gipuzkoa etorbidea eta Santa Ana komentuaren lurretan eraikitako etxeak. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:03, 10 maiatza 2021 data duena
Udalerriko mapa | |
---|---|
Egilea | Baldomero de Blas |
Urtea | 1950ko apirila |
Hiria | Madril |
Tamaina | 193 x 80 zm |
Mapa zertan den
Baldomero de Blas injeniari-geografoak Madrilen marraztu zuen mapa hau, 1950ko apirilean, Soraluzeko Udalaren aginduz segururena.
Mapak udalerria nolakoa zen erakusten du, batez ere esparru urbanoa. Luzeran Igaraten hasi eta Salon-azpiraino hartzen du, denetara 1.700 bat metro, eta zabaleran 200-400 metro, ibaiaren bi aldeak harturik.
Berez ez zen argitaratu, tipula-paperean[1] egindako mapa da eta. Kopiak banan banan ateratzen ziren, premia zenean.
Mapak 1:1000 eskala erabiltzen du[2], eta sestra-kurbak[3] metrotik metrora marraztuta daude.
Mapan agertzen eta falta direnak
Mapa hau oso garrantzitsua da desarrollismoaren aurreko Soraluzeko urbanismoa nolakoa zen jakiteko.
Orduko enpresa asko eta asko agertzen dira: Alberdi, Amuchastegui, Aranguren, Arizaga, Barrenechea, Gol, Lete, Oruesagasti, Sacia, Ucin… Gerora lantegi gehienak bota ziren.
Gaur egun desagertu diren hainbat eraikin ere agertzen dira: Erregetxea, Fabrika zaharra, Santa Ana komentua, Gayarre zinema, Soraluce zinema, Zuzendariaren etxea, Malmero errota edo zentrala, zubi nagusi zaharra, aspaldiko zahar-etxea, Txurrukeneko bolbora-etxea, trenbidea eta geltokia, maristen ikastetxea...
Eta 1950 urtetik aurrera egindako auzo eta etxebizitza berriak falta dira: 1950 hamarkadan Gabolats (iturri inguruan), Alejandro Calonge eta Serafin Achotegi, Sagar-erreka, Arraikua eta Loralde; 1960 hamarkadan Gabolats garaia, Ezozibidea eta Zeleta; 1970 hamarkadan Estaziño kalea, Errekalde bukaera, Gipuzkoa etorbidea eta Santa Ana komentuaren lurretan eraikitako etxeak.
Bitxikeriak
Mapan agertzen diren lursailak jabe-izenez identifikatuta daude.
Grafia garaikoa da: Erregueche, Seleta...
Erreferentziak
Mapa ekartzeko biltegi digitalera joan.