«Irure bailara (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
25. lerroa: | 25. lerroa: | ||
==Bitxikeriak <ref>[[Soraluzeko baserriak (eu) | Soraluzeko baserriak]]. ''(97. orrialdea)''</ref>== | ==Bitxikeriak <ref>[[Soraluzeko baserriak (eu) | Soraluzeko baserriak]]. ''(97. orrialdea)''</ref>== | ||
[[Fitxategi: Irure_Hamengua_baserria._Armarria_01_(Kontrargi_2002).jpg | thumb | right | 250px | | [[Fitxategi: Irure_Hamengua_baserria._Armarria_01_(Kontrargi_2002).jpg | thumb | right | 250px | Irure Hamenguako armarria <br> (Kontrargi 2002)]] | ||
===Santxo Jakintsuaren zezenketa=== | ===Santxo Jakintsuaren zezenketa=== | ||
Irure gainek zezenketen inguruko gertakizuna ere harrigarria da benetan. Adituen arabera, Bizkaia eta Gipuzkoan egin den lehenengo zezenketa izan daiteke Irurekoa. Kontakizuna jasota dago XVI mendeko historia liburu batean, zehaztasun osoz<ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]]. ''(22, 220 eta 280 orrialdeak)''</ref>. | Irure gainek zezenketen inguruko gertakizuna ere harrigarria da benetan. Adituen arabera, Bizkaia eta Gipuzkoan egin den lehenengo zezenketa izan daiteke Irurekoa. Kontakizuna jasota dago XVI mendeko historia liburu batean, zehaztasun osoz<ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]]. ''(22, 220 eta 280 orrialdeak)''</ref>. |
23:16, 7 maiatza 2016(e)ko berrikuspena
Geografia [1]
Irure auzoa da Soraluzeko lau mendi auzoetan luzeena eta zabalena lur hedaduraz. Irurek Soraluzeko herriaren hegoaldek mendialde osoa hartzen du bere barne. Ekialdean Osintxurekin muga egiten duen Itzio baserria eta mendebaldean Eibarko lurrekin muga egiten duen Illordo baserria ere Irurekoak dira. Erdialdean Sagar-Errekako mendiartea dauka. Mendiarte hau Osteitta baserriko lurretan Elgetako lurrekin muga egiteraino barneratzen da hegoalderantz.
Herriaren hegoaldera kokatua egon arren, iparraldera begira dago eta hargatik, eguzki argi gutxien jasotzen duen auzoa da. Añube inguruak ere baditu, batez ere Sagar-erreka ingurua, eta neguan elurra egiten duenean urtu gabe irauten du denbora askoan.
Geografikoki nahiz sozialki, gorago aipatutako hiru gune nagusietan banatzen da Irure: Salon baserri ingurua (ekialdean), San Martzial eta Sagar-erreka (erdialdean) eta Irure ingurua (mendebaldean).
Azken inguru honek, bailarari izena ematen dionak, oso gertu dauka Irure-gain izeneko tontorra. Gain hau, bere altueragatik eta Eibar, Elgoibar eta Soraluzeri gaina hartzen dietelako, kokapen estrategikoa izan da azken gerrateetan. 1936ko gerran esaterako, Gudaroste Errepublikarrak Irure eta Illordo baserri inguruetan kokatu zituen Batallón Baracaldo-ko soldaduak.
Soraluzeko mendialde osoa bezala, Irureko orografia oso aldapatsua da eremuaren zatirik gehienean. Hala ere, badira patxadatsuagoak diren inguru batzuk; Salon, Ernizketa eta Irure inguruak esateko. Lur eremu aldapatsuak izateak asko zailtzen du nekazaritzako jarduna eta oso gutxi dira nekazal produkzioari eusten dioten baserriak.
Azken urteotako industria eta errepide alorreko azpiegituren garapen handiak eragin handia izan du Irure eta iruretarren bizimoduan. Industriari dagokionez, Sagar-erreka eta Iraola Etxebarri azpikaldean lantegi asko eraiki ziren. Zabortegia ere Sagar-errekan eraiki zen, eta gerora industrialdea bihurtu.
Baina zalantzarik gabe, auzoan eragin handiena izan duen eraikuntza lanak errepide alorrekoak izan dira. Soraluzeko saihesbideak 80. hamarkadan eta Maltzaga-Gasteiz autopistak 20 urte geroago, auzoa alderik alde zeharkatu dute baserri askotako lurrak janez.
Jaiak
Irureko jaiak abuztuaren lehenengo egunetan ospatu izan ohi dira, Ama Birginaren Zeruratze jaiaren ondorengo igandean. Auzoan gero eta jende gutxiago bizi delako edo, beheranzko bidea hartu zuten eta 2003. urtetik ez da jairik antolatu.
Bitxikeriak [2]
Santxo Jakintsuaren zezenketa
Irure gainek zezenketen inguruko gertakizuna ere harrigarria da benetan. Adituen arabera, Bizkaia eta Gipuzkoan egin den lehenengo zezenketa izan daiteke Irurekoa. Kontakizuna jasota dago XVI mendeko historia liburu batean, zehaztasun osoz[3].
Juan López de Unzueta eibartarrak 1594. urtean argitaratutako liburu batean ematen du XII mendean Iruren egin zen zezenketaren berri.
Unzuetak kontatzen duenez, Nafarroako Santxo VI.a “Jakintsuaren” garaietan (1150-1194), beronen lehengusu bat, Don Celinoz de Unzueta, Irurera aldatu omen zen bizi izatera bere ganadu–sail ugari eta bere morroi taldeekin. Bertan bizi zela, garai hartan Gipuzkoa osoko eta Bizkaiko lur zati handieneko nagusi zen Santxo VI.a Erregeak, Gipuzkoako lurrak eta lehengusuaren bizi-lekua bere begiz ezagutzeko asmoz, Don Celinoz lehengusua bisitatu omen zuen.
Honek haragi-jan eta otordu oparo batez hartu omen zuen errege nafarra, eta otorduaren ostean, zezenketa bat eskaini omen zion bere omenez. Zezenketan bi zezen toreatu omen zituzten, eta ondoren hil, erregearen txakurrek jan zitzaten.
Herrian Irure abizenaren hiru armarri gordetzen dira, bertan istorio honen aztarnak erakusten direla: Nafarroako armarriak, toreatutako zezenak eta beraiek jan zituzten txakurrak.
Salonazpiko Cristobal Colón
Oraindik harrigarriagoa da, Cristobal Colón itsasgizon ezaguna jaiotzez Irure auzoko Salonazpi baserrikoa dela dioen tesia, Colón-en jaioterriaren inguruko euskal tesitzat har daitekeena.
Tesi hori, Francisco Meléndez y Polo, gaitzizenez Paco Vargas edo El Hidalgo de Soraluze zeritzonak papereratu zuen, 1936 udaberrian Salamancan kaleratu zen Colón vizcaino liburuan.
Ermitak
Irure bailarak hiru ermita ditu; horietatik bi pribatuak:
Santa Ageda ermita, Zabale baserriarena |
San Esteban ermita | San Martzial ermita, Ernizketa baserriarena |
Hiru ermitak Eibarrera zihoan mendi-bide zaharraren ibilbidean kokatuta daude.
Baserriak
2002eko datuak
Kopurua | 33 |
Desagertuak | 8 |
Hutsik | 9 |
Bizitzak | 25 |
Bizilagunak | 60 |
Bataz besteko adina | 46 urte |
Zerrenda
Izena | 1979 | 2002 |
---|---|---|
Arribaso | ||
Eitza | ||
Eitza Etxebarri | (argazki barik) | |
Eitzakoetxetxo | ||
Erlei | ||
Ernizketa | ||
Errotabarri | (desagertua) | |
Galtzaidukua | (argazki barik) | |
Igarate | (desagertua) | |
Illordo | ||
Intxausti | ||
Iraola | ||
Iraola Etxebarri | ||
Iraolabeitia | ||
Irure Hamengua | ||
Irure Handikua | ||
Itzio | (argazki barik) | |
Itzio-etxetxo | (argazki barik) | |
Itzio-etxetxo Berri | (argazki barik) | |
Maltzako taberna | (argazki barik) | |
Mantxo | ||
Mutxaneko etxe zarra | (argazki barik) | |
Osteitta | ||
Sagarraga | (desagertua) | |
Salon | ||
Salonazpi | ||
Txurruken | (argazki barik) | |
Urretxa | (egin barik) | |
Zabale |
Desagertutako beste baserriak
Gorago aipatutako Errotabarri, Igarate, Mutxaneko etxe zarra eta Sagarragaz gain, beste baserri batzuk ere desagertu izan dira.
Borda
Izenak adierazten duenez, nekazari etxea zen. Sagarraga-erreka ondoan zegoen.
Iraola-Mantxo etxetxoa
Casilla de Manso de Iraola moduan agertzen da.
Lekunberri etxea
Ernizketa baserritik gertu zegoen. XVIII mende hasieran oraindik zutik zegoen.
Sagasai
Izenak sagastia esan nahi omen du. Ernizketa baserritik gertu zegoen, eta XVIII mendean Domingo de Eguren zen jabea.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[4]:
SAGASAI, Irure ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian (SAGASAY: cas. del valle de Irure, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (96. orrialdea)
- ↑ Soraluzeko baserriak. (97. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (22, 220 eta 280 orrialdeak)
- ↑ Diccionario de Madoz. New York-eko Liburutegi Publikoa (Public Library of New York)