«San Martzialgo jaiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako ekarpen bat ez da erakusten) | |||
65. lerroa: | 65. lerroa: | ||
::''"Soparen" ohitura hau, diotenez, garai bateko oroigarria da. Orduan martiri hauek<ref>Meteri eta Zeledon Santuak.</ref> oso jauretsiak ziren, eta jaira kanpotar asko zetozenez, maiordomoak txekorra hiltzen zuen eta gaur eguneko moduan prestatzen zuen.'' | ::''"Soparen" ohitura hau, diotenez, garai bateko oroigarria da. Orduan martiri hauek<ref>Meteri eta Zeledon Santuak.</ref> oso jauretsiak ziren, eta jaira kanpotar asko zetozenez, maiordomoak txekorra hiltzen zuen eta gaur eguneko moduan prestatzen zuen.'' | ||
[[Fitxategi: Herriko_jaiak._San_Martzial._Kopraixak_00.jpg | thumb | center | 800 px | Eskumako argazkian, Eli Lakuesta salda prestatzen]] | |||
==Gaur egun== | |||
===1950.eko hamarkadaren krisia=== | |||
1950.eko hamarkada bukaeran maiordomoen sistema krisian sartu zen, era ''kopraixak'' bertan behera geratzeko arriskuan zeuden. | |||
Orduan Eli Lakuestak, kaleko maiordomoa bera baina [[Ernizketa baserria (eu)|Ernizketa]] baserriarekin lotuta, bere gain hartu zuen jaien ardura. Hurrengo urtetan berak eta bere lagunek ''kopraixak'' eta ''karidadea'' antolatu zuten, bezperatik okela egosi eta salda egiteko ohitura mantenduz, gutxienez 1980. arte; behintzat, jai egitarauan agertzen den azken urtea da. | |||
''(handiago ikusteko, sakatu gainean)'' | ''(handiago ikusteko, sakatu gainean)'' | ||
73. lerroa: | 82. lerroa: | ||
</gallery> | </gallery> | ||
===XX. mende bukaerakoak=== | ===XX. mende bukaerakoak=== | ||
106. lerroa: | 109. lerroa: | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
* [[Jai egitarauak (eu) | Herriko jai egitarauak]]. | * [[Jai egitarauak (eu) | Herriko jai egitarauak]]. 1o31.etik gaur arte. | ||
[[Kategoria: Herriko jaiak]] | [[Kategoria: Herriko jaiak]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 22:17, 26 urria 2024 data duena
San Martzialgo jaiei kopraixak esaten zaizkie, bertako Kofradiak antolatzen zituelako. Ez dira nahastu behar Ezoziako jaiekin, urte askotan Ezoziako Kofradiaren eguna izenez ezagutuak; ezta San Martzial beraren jaiarekin ere.
San Martzialeko patroi berriak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
San Martzial ermitako patroia ez da San Martzial, San Emeterio eta San Zeledonio baizik.
Kalagorriko anaiak ziren, III. mendean erromatar armadan gudari. Diokleziano enperadoreak kristauen jazarraldia hasi zuenean, Emeteriok eta Zeledoniok fedeari eutsi zioten, eta burua moztu zieten (298/03/03).
Hurrengo urteetan Kalagorriko elizbarrutiko patroiak izandatu zituzten. Eta mairuek Ebro arroa hartu zutenean, santuen erlikiak (buruak) Santanderra eraman omen zituzten, gaur egun bertako katedralean gordetzen dituztela.
Ertaroan Espainiako "errekonkistak" aurrera egin ahala, elizbarrutiak berrantolatu ziren. Bizkaia, Araba eta Deba arroa Valpuestako elizbarrutian geratu ziren hasieran[1], eta Kalagorriko elizbarrutira pasa ziren gero. Garai haietan, tokian tokiko jauntxoek eliza eta ermitak babesteko ardura hartu zuten, eta ordainetan hauen ondasunak erabiltzen zituzten, batez ere Bizkaian eta Deba Arroan.
XV. mendean Kalagorriko apezpikuak erasoa jo zuen ondasun horiek berreskuratzeko. Besteak beste, Kalagorriko elizbarrutiko patroien omenez, San Emeterio eta San Zeledonio alegia, ermita eta eliza berriak egiteko agindu zuen, edo aurretik zeudenak berrizendatu.
Deba arroan gutxienez bi tokitan eragin zuen: Bergarako Osintxu auzoan eta Soraluzeko San Martzialen. Kasu honetan bazegoen ermita aurretik, San Martzialen izenean. San Martzial irudia alboko aldare batera pasa, eta erretaula nagusi berria egin zuten, San Emeterio eta San Zeledoniorekin.
Jaia noiz ospatu?
Sasoi batean San Emeterio eta San Zeledonio jaia martxoak 3an ospatzen zen, burua moztu zieten eguna. Kalagorrian oraindik erabiltzen dute egun hau.
Baina Santanderreko apezpikuak eskatuta, 1669 urtean orduko Aita Santuak abuztuak 30ra aldatu zuen santuen eguna.
Nahoz eta Deba arroa Kalagorriko elizbarrutian egon, bai Osintxun zein Soraluzen jaiak egun berrira aldatu zuten, segururena eguraldiak gehiago laguntzen duelako.
Jaiak egun berean egiten zirenez, jendeak baten eta bestearen artean aukeratu behar zuen. Horregatik, eta jaiek talka ez egiteko, 1701. urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren. Osintxuko jaiak abuztuko azken igandean ospatzea erabaki zuten, eta San Martzialeko kopraixak, berriz, astebete geroxeago, iraileko lehen domekan hain zuzen.
Sasoi batekoak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Garai batean bai kopraixak zein karidadea oso zabalduta zeuden. Ermiten jarduerak antolatzeko kofradiak izaten ziren, maiordomo batek gobernatuta. Bertako santuaren jaiarekin batera urtero maiordomo berria aukeratzen zen. Hortik jaiei kopraixak esateko ohitura.
Soraluzeko San Martzialeko kopraixak bi maiordomo zituen, kalekoa eta baserrietakoa, etxekojaunen artean aukeratuak.
Eta jai haietan karidadea (ogia) banatzeko ohitura, askotan okelaz edota saldaz, oso zabalduta izan da. Esateko, Bergarako Murinondoko San Blas ermitan, Osintxu ondoan, XVII mendean oraindik banatzen zen karidadea, eta Soraluzeko Ezozian ohitura XVIII mendean galdu zen. Osintxuko zein Soraluzeko San Martzialeko kopraixek eta karidadeak gaur arte iraun dute, nahiz eta aldaketa batzuk izan.
Karidadea (1625)
1625. urtean Lope Martinez de Isastik ermita aipatu zuen, eta karidadea azaldu.
Baserrietako maiordomoa baserriz baserri joaten zen, "opil txiki batzuek" eskatuz. Eta, gehienetan, gari lakaria[2] ematen zioten.
Jasotako guztia okindegira eraman, bertan "opil txikiak" egiten zituzten eta San Martzial ermitan bertan abadeak bedeinkatzen zituen. Gero okelaz bete eta limosna baten truke banatzen zituzten.
Bitartean, kaleko maiordomoak inguruko baserriak korritzen zituen ea zeintzuk nahi zituzten "opil txikiak". Limosna jaso eta gero, goiz hartan bertan mutil batek etxez etxe "karidadea" banatzen zuen.
Karidadea (1922)
Urte hartako Eusko Folklore urtekarian Jose Miguel Barandiaranek jaso zuen karidadearen aipamena:
- San Martzial egunean, izen bereko santuaren ondoan, pertz batzuk gertatu eta txahala hiltzen dute; eta egosten ari dela, jende asko bere ogirekin agertzen da; txandaka, saldan bustitzen dute eta, bere etxera eramanda, familiek sopak egiten dituzte. Okela, zatitu eta gero, etorritakoei banatzen diete ogi zati batekin. Hori karidadea esaten zaio.
Sopia eta karidadea (1934)
1934. urteko Eusko Folklore urtekarian Domingo Irigoyenek jasoa.
Honen arabera, irailaren lehen domekan jai handia egiten zuten, herrian ondo errotutako bi ohitura jarraituz: "sopia" eta "karidadea". Bezperan koprezko hiru pertz okelaz betetzen ziren, eta gau guztian egosten laga. Goizeko lauretatik aurrera herriko eta inguruko baserrietako jendea zetorren, eta ekarritako ogia kaleko eta baserrietako maiordomoei ematen zieten. Hauek ogia pertzan sartu eta, bigundu zenean, atera eta erromesei itzultzen zizkien, hauek baserrian eguneko saldarekin jateko. Ohitura honi "sopia" esaten zitzaion.
Sopa (1936)
1936. urtean Cruz Abarrategi soraluzetarrak Jose Miguel Barandiaranek prestatutako galdetegi etnografikoa[3] eta bertan halaxe jaso zituen kopraixak:
- Jaia iraileko lehen domekan ospatzen da, aurreko domekan Bergarako Osintxun egiten den moduan. Ordu txikitan ermitako maiordomoa eta laguntzaileak bertara igotzen dira, okela eta opilak daroiazela. Ermita ondoan sua pizten dute eta bertan bi pertz handi jartzen dituzte; pertzetan okela, espezie batzuk eta ur asko. Goizeko lau edo bostetarako herriko jendea hasten da agertzen: familia bakoitzeko pertsona bat, gehienetan zaharrena, ontzi batekin eta ogi pusketa batekin. Ermitara heltzerakoan ogia "sopan" bustitzen du eta ontzian sartzen du; gero etxera eramaten du, familiako guztiek dastatzeko.
- Hamarretan meza kantatua izaten da, eta lehenago abadeak okela eta opilak bedeinkatzen ditu; okela eta opilak etxerik etxe banatzekoak dira, zentimo batzuren truke, eta karidadea esaten zaie. Ofertorio aurretik meza-emaileak hitzaldi laburra egiten du, aurkeztu den maiordomo berriaren izena zabaltzen duela. Egun horretan jasotzen diren limosnekin eguneko meza, sermoia... ordaintzen dira, eta domeka zein gorde beharreko jai guztietan ermitan pizteko tximeleta bat[4].
- "Soparen" ohitura hau, diotenez, garai bateko oroigarria da. Orduan martiri hauek[5] oso jauretsiak ziren, eta jaira kanpotar asko zetozenez, maiordomoak txekorra hiltzen zuen eta gaur eguneko moduan prestatzen zuen.
Gaur egun
1950.eko hamarkadaren krisia
1950.eko hamarkada bukaeran maiordomoen sistema krisian sartu zen, era kopraixak bertan behera geratzeko arriskuan zeuden.
Orduan Eli Lakuestak, kaleko maiordomoa bera baina Ernizketa baserriarekin lotuta, bere gain hartu zuen jaien ardura. Hurrengo urtetan berak eta bere lagunek kopraixak eta karidadea antolatu zuten, bezperatik okela egosi eta salda egiteko ohitura mantenduz, gutxienez 1980. arte; behintzat, jai egitarauan agertzen den azken urtea da.
(handiago ikusteko, sakatu gainean)
XX. mende bukaerakoak
Hurrengo urtetan salda banatu bai, baina ez modu tradizionalean.
Antxón Agirre Sorondok kontatzen duenez, bezperan berbena handia egiten zen, inguruko gazte asko biltzen zirela. Inoiz goizeko 4 t'erdiak arte iraun zuen.
Goizean, ermita atzekaldean, bi pertz zaharretan salda egiten zen "betiko" errezetarekin: ura, gatza, porruak, okela, garbantzuak eta hezurrak. Gero, meza ostean, etorritakoei "karidadea" banatzen zitzien... baina sasoi bateko okelaren ordez txorizuarekin.
Ostean, ume jolasak, bertsolariak eta herri kirolak. Eta, hamaiketakoaren ostean, kofradiako baserritarrak biltzen ziren paella eta "karidadearen" okela bazkaltzeko.
Azken urteak
Urte askotan, zapatuan, kanpotik ekarritako musika taldeekin dantzaldia egiten izan da. Azken urteetan egitarau beteagoa dago: mendi irteera, trial erakusketak, bazkaria, herri-jokoak...
Domekan, meza eta salda banaketaz gain, egunean zehar herri kirolak, mus txapelketa, umeendako jolasak, trikitilariak eta bertsolariak izan ohi dira. Jaiaz auzoko bizilagunek antolatzen dituzte eta plaentxiar asko batzen da bertara.
San Martzial beraren jaia
San Emeterio eta San Zeledonio jaiez gain, lehenagotik San Martzial beraren jaia ospatzen zen. Serapio Mugicak Geografía de Guipúzcoa liburuan jasotzen duenez, ekainak 30ren osteko lehen domekan hain zuzen.
1936. urtean oraindik ospatzen zen, Cruz Abarrategi soraluzetarrak aipatutako Cuestionario etnográfico-n jaso zuenez:
-
- San Emeterio eta San Zeledonio ermita. Ez dakit zergatik San Martzial,deitzen duen herri guztiak, eta ekainak 30ren osteko domekan erromeria ospatzen den bertan.
Erreferentziak
- Herriko jai egitarauak. 1o31.etik gaur arte.
- ↑ Gainontzeko Gipuzkoa Iruñeko elizbarrutiarena zen, eta Bidasoaldea Baionakoarena.
- ↑ Lakaria. Laborea, artoa, babarruna, etab. neurtzeko erabiltzen zen neurri zaharra, 3,6 kg. gutxi gora behera.
- ↑ Cuestionario etnográfico. Jose Miguel Barandiaranek prestatutako eta Cruz Abarrategi soraluzetarrak osatutako galdetegia (1936).
- ↑ Lanparila. Kristalezko ontzi bat urez bete, eta gainean olioa isuri. Tximeleta bertan sartu eta pizten zen, eta olioak iraun bitartean argia ematen zuen.
- ↑ Meteri eta Zeledon Santuak.