«Herriko iturriak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

Sorapediatik
No edit summary
No edit summary

(Erabiltzaile berak tartean egindako 12 ekarpen ez dira erakusten)
10. lerroa: 10. lerroa:
==Herriko iturri zaharrenak==
==Herriko iturri zaharrenak==
Hasiera baten, eta herria oso handia ez zenez, bertako iturriak gutxi ziren:
Hasiera baten, eta herria oso handia ez zenez, bertako iturriak gutxi ziren:
* Plaza Zaharreko iturria. Nun zegoen ez badakigu ere, 1752 urterako bazen iturri bat ''Kalebarreneko Plaza Barrian''. Urte hartan tutu berria jarri zioten eta<ref>Soraluzeko Udalaren Esktritura Publikoen Erregistroa (1752/09/28).</ref>. [[Erregetxea (eu)|Erregetxea]] egin zutenean (1804-1809) hormaren erdi erdian jarri zuten.
* Plaza Zaharreko iturria. Nun zegoen ez badakigu ere, 1752 urterako bazen iturri bat ''Kalebarreneko Plaza Barrian''. Urte hartan tutu berria jarri zioten eta<ref>Soraluzeko Udalaren Eskritura Publikoen Erregistroa (1752/09/28).</ref>. [[Erregetxea (eu)|Erregetxea]] egin zutenean (1804-1809) hormaren erdi erdian jarri zuten.
* Erregetxeko edo Errabaleko iturria. [[Erregetxe zaharra (eu)|Erregetxe zaharraren]] aurrekaldean zegoen. Bertara zetozen mando eta zaldientzat egokia, aska ederra zuen baina iturririk ez, ura menditik zuzenean sartzen zen, eta harri handi bat zuen emari handiak frenatzeko.
* Erregetxeko edo Errabaleko iturria. [[Erregetxe zaharra (eu)|Erregetxe zaharraren]] aurrekaldean zegoen. Bertara zetozen mando eta zaldientzat egokia, aska ederra zuen baina iturririk ez, ura menditik zuzenean sartzen zen, eta harri handi bat zuen emari handiak frenatzeko.
* Errekaldekoa. [[Herlaibia (eu)|Herlaibiako]] iturria zen, [[Erlei erreka (eu)|Erlei]] errekaren ertzean, [[Atxuri kalea (eu)|Atxuri]] eta [[Errekalde kalea (eu)|Errekalde]] artean. Berez, Atxuri kaleak dago. 1689. urtean Juan de Aranzeta maisu harginak konpondu zuen, eta 30 erreal jaso zituen<ref>"...Juan de Aranzeta maestro cantero, de 30 reales, por componer con piedras labradas la fuente que está entre calles y frente de las casas de Juan de Yraola" (Soraluzeko Udal Artxibategia. Kontu erregistroa 1689).</ref>. Geroztik, errepidea altxatu dutenez iturria ere altxatu izan dute.
* [[Errekaldeko iturria (eu)|Errekaldekoa]]. [[Herlaibia (eu)|Herlaibiako]] iturria zen, [[Erlei erreka (eu)|Erlei]] errekaren ertzean, [[Atxuri kalea (eu)|Atxuri]] eta [[Errekalde kalea (eu)|Errekalde]] artean. Berez, Atxuri kaleak dago, eta garai batean ''Eder iturria'' esaten zitzaion. 1689. urtean Juan de Aranzeta maisu harginak atondu zuen. Geroztik, errepidea altxatu dutenez iturria ere altxatu izan dute.
* Aranekoa. [[Iturburu kalea (eu)|Iturburuari]] izena ematen diona. Auzokoek oso estimu handian zuten bertako ura.
* Aranekoa. [[Iturburu kalea (eu)|Iturburuari]] izena ematen diona. Auzokoek oso estimu handian zuten bertako ura.
* Ernizketa iturria. Ernizketa baserriaren azpian zegoen, errepidearen ondoan. Maisukoa ere esaten zitzazion<ref>Item 257 reales pagados a Domingo de Soroeta por 54 estados de calçada y un estado de pared que ha hecho desde la fuente de la huerta de Maisucoa asta la hermita de Salvador y la pared frente al molino de Fco. de Hernizqueta (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1689/09/29).</ref> eta, [[Benta Zarra (eu)|Benta Zarra]] eraiki zutenean, Benta iturria ere.

Sebastian de Miñanok esan zuen moduan, iturri hauek oso emari eskasekoak ziren, eta dira.
Sebastian de Miñanok jaso zuen moduan, iturri hauek oso emari eskasekoak ziren, eta dira.

''(Handiago ikusteko, sakatu gainean)''
''(Handiago ikusteko, sakatu gainean)''
48. lerroa: 49. lerroa:
XX mendearen bueltan iturri berri bat egin zen, eta beste bat konpondu:
XX mendearen bueltan iturri berri bat egin zen, eta beste bat konpondu:
* Elizburukoa. 1894 urtean iturria jarri zuten gurutzearen alboan<ref>[[Iturriak eta urteurrenak (eu) | Iturriak eta urteurrenak]]. Mengela (Soraluzeko jaiak 1994) </ref>, kaleko biztanleek ordainduta, etxetik gertu ura izateko. [[Plaza Barriko iturriaren bide trazadura (eu)|Ipiñarrietatik]] zetorren ura erabili zuten.
* Elizburukoa. 1894 urtean iturria jarri zuten gurutzearen alboan<ref>[[Iturriak eta urteurrenak (eu) | Iturriak eta urteurrenak]]. Mengela (Soraluzeko jaiak 1994) </ref>, kaleko biztanleek ordainduta, etxetik gertu ura izateko. [[Plaza Barriko iturriaren bide trazadura (eu)|Ipiñarrietatik]] zetorren ura erabili zuten.
* Gerra ostean, [[The Placencia de las Armas Company Limited (eu)|''The Placencia de las Armas Company Limited'']] enpresak ''Benta-zarra'' bota zuen, [[Fabrika berria (eu)|fabrika berriaren]] aurrean biltegiak egiteko. Inguruan zegoen Ernizketako iturria konpondu zuten eta zuhaitzak sartu ere. Gaur egun Kainoi fabrikako iturria ere esaren zaio,
* Gerra ostean, [[The Placencia de las Armas Company Limited (eu)|''The Placencia de las Armas Company Limited'']] enpresak [[Benta Zarra (eu)|Benta Zarra]] bota zuen, [[Fabrika berria (eu)|fabrika berriaren]] aurrean biltegiak egiteko. Inguruan zegoen iturria (Ernizketa, Benta...) konpondu zuten eta zuhaitzak sartu ere. Gaur egun Kainoi fabrikaren iturria edota "Cañones" iturria ere esaren zaio.

''(Handiago ikusteko, sakatu gainean)''
''(Handiago ikusteko, sakatu gainean)''
62. lerroa: 63. lerroa:
* 1967 urtean, [[Zubi Nagusia (eu)|Zubi Nagusia]] zabaltzearekin batera, Andikokaleko iturria Zubi Nagusira ekarri zuten.
* 1967 urtean, [[Zubi Nagusia (eu)|Zubi Nagusia]] zabaltzearekin batera, Andikokaleko iturria Zubi Nagusira ekarri zuten.
* Ezozibidean, bertako auzo berria urez hornitzeko.
* Ezozibidean, bertako auzo berria urez hornitzeko.
* Zeleta auzunean, auzune berria urez hornitzeko.
* XX mende bukaeran Gol enpresa zabaldu zutenean, Errotabarri bota eta leku hartan iturri berria jarri zuten.
* XX mende bukaeran Gol enpresa zabaldu zutenean, Errotabarri bota eta leku hartan iturri berria jarri zuten.
* Kanposantuko horma-hilobiak egin zirenean, iturria ere jarri zuten bertan.
* Kanposantuko horma-hilobiak egin zirenean, iturria ere jarri zuten bertan.
* Zaharren egoitza baino aurrerago ere beste bat jarri zuten.
* Zaharren egoitza baino aurrerago ere beste bat jarri zuten.
* Urte haietan ere Errabaleko iturria itxi eta desagertarazi zuten.
* Urte haietan ere Errabaleko iturria itxi eta desagertarazi zuten.
* Azkenik, XXI mende hasieran egindako edo atondutako parke gehienetan bere iturria jarri dute: [[Atxuri parkea (eu)|Atxuri]], Ezozibidekoa (trenbidea), Arraikua, Sagar-erreka, Sagar-iturria ([[Errotabarri baserria (eu)|Errotabarri]] baserria zegoen tokian), Txurruken azpikoa, Arrizabaleta, Olea, Ezozibideko trenbidekoa...
* Azkenik, XXI mende hasieran egindako edo atondutako parke gehienetan bere iturria jarri dute: [[Atxuri parkea (eu)|Atxuri]], Ezozibidekoa (trenbidea), Arraikua, Sagar-erreka, Sagar-erreka parkea, Sagar-iturria ([[Errotabarri baserria (eu)|Errotabarri]] baserria zegoen tokian), Txurruken azpikoa, Arrizabaleta, Olea, Ezozibideko trenbidekoa...

''(Handiago ikusteko, sakatu gainean)''
''(Handiago ikusteko, sakatu gainean)''
<gallery>
<gallery>
Ezozibide_trenbideko_iturria_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg  | Ezozibide trenbideko iturria
(J.C. Astiazarán 2020)
Ezozibide_trenbideko_iturria_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg  | Ezozibide trenbideko iturria
(J.C. Astiazarán 2020)
Kainoi_fabrikaren_iturria_(Google_2013).png                    | Kainoi fabrikaren iturria
(Google 2013)
Sagar-erreka_iturria._Ikuspegi_orokorra_(Google_2013).jpg      | Sagar-erreka iturria
(Google 2013)
Sagar-erreka_parkeko_iturria._Ikuspegi_orokorra_(Juan_Carlos_Astiazarán_2022).jpg | Sagar-erreka parkeko iturria
(J.C. Astiazarán 2022)
Sagar_iturria._Ikuspegi_orokorra_(Oscar_Pérez_2021).jpg        | Sagar-iturria (Errotabarrikoa)
(O. Pérez 2021)
Sagar_iturria._Ikuspegi_orokorra_(Oscar_Pérez_2021).jpg        | Sagar-iturria (Errotabarrikoa)
(O. Pérez 2021)
Kanposantua._Iturria_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg          | Kanposantuko iturria
(J.C. Astiazarán 2019)
Kanposantua._Iturria_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg          | Kanposantuko iturria
(J.C. Astiazarán 2019)
Zeletako_iturria._Ikuspegi_orokorra_(Óscar_Pérez_2022).jpg      | Zeletako iturria
(Óscar Pérez 2022)
Atxuri_parkeko_iturria_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg        | Atxuri parkeko iturria
(J.C. Astiazarán 2019)
Atxuri_parkeko_iturria_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg        | Atxuri parkeko iturria
(J.C. Astiazarán 2019)
Zaharren_egoitzako_iturria._Ikuspegi_orokorra_(Google_2013).jpg | Zaharren egoitzako iturria
(Google 2013)
Zaharren_egoitzako_iturria._Ikuspegi_orokorra_(Google_2013).jpg | Zaharren egoitzako iturria
(Google 2013)
117. lerroa: 121. lerroa:
43.177905,-2.415922 ~Ezozibideko iturria;
43.177905,-2.415922 ~Ezozibideko iturria;
43.177138,-2.420318 ~Sagar-errekako iturria;
43.177138,-2.420318 ~Sagar-errekako iturria;
43.176795,-2.420046 ~Sagar-erreka parkeko iturria;
43.176431,-2.420688 ~Sagar-iturria~Errotabarriko iturria;
43.176431,-2.420688 ~Sagar-iturria~Errotabarriko iturria;
43.173943,-2.411440 ~Kanposantuko iturria;
43.173943,-2.411440 ~Kanposantuko iturria;
43.173297,-2.411061 ~Zeletako iturria;
43.170173,-2.407845 ~Txurrukeneko iturria;
43.170173,-2.407845 ~Txurrukeneko iturria;
43.168882,-2.406850 ~Arkaitzetako iturria;
43.168882,-2.406850 ~Arkaitzetako iturria;

Hauxe da oraingo bertsioa, 23:16, 18 azaroa 2022 data duena

Mendietako iturriak ikusteko, sakatu hemen.

Soraluzeri buruz idatzi zutenek behin baino gehiagotan esan zuten baserrietako iturrien ura oso ona zela, baina kalekoena gutxi eta kalitate eskasekoa. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du:

Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.

Plaza Barriko iturria (Soraluzeko Udala 2018)

Herriko iturri zaharrenak

Hasiera baten, eta herria oso handia ez zenez, bertako iturriak gutxi ziren:

• Plaza Zaharreko iturria. Nun zegoen ez badakigu ere, 1752 urterako bazen iturri bat Kalebarreneko Plaza Barrian. Urte hartan tutu berria jarri zioten eta[1]. Erregetxea egin zutenean (1804-1809) hormaren erdi erdian jarri zuten.
• Erregetxeko edo Errabaleko iturria. Erregetxe zaharraren aurrekaldean zegoen. Bertara zetozen mando eta zaldientzat egokia, aska ederra zuen baina iturririk ez, ura menditik zuzenean sartzen zen, eta harri handi bat zuen emari handiak frenatzeko.
• Errekaldekoa. Herlaibiako iturria zen, Erlei errekaren ertzean, Atxuri eta Errekalde artean. Berez, Atxuri kaleak dago, eta garai batean Eder iturria esaten zitzaion. 1689. urtean Juan de Aranzeta maisu harginak atondu zuen. Geroztik, errepidea altxatu dutenez iturria ere altxatu izan dute.
• Aranekoa. Iturburuari izena ematen diona. Auzokoek oso estimu handian zuten bertako ura.
• Ernizketa iturria. Ernizketa baserriaren azpian zegoen, errepidearen ondoan. Maisukoa ere esaten zitzazion[2] eta, Benta Zarra eraiki zutenean, Benta iturria ere.

Sebastian de Miñanok jaso zuen moduan, iturri hauek oso emari eskasekoak ziren, eta dira.

(Handiago ikusteko, sakatu gainean)

Plaza Barriko iturri berria

1809 urtean Erregetxe berria erabiltzen hasi ziren, baina Erregetxe zaharrak ez bezala, honek ez zuen inguruan ez ganorazko iturririk, ez eta askarik, eta mandozainentzat arazoa izaten zen.

1820 hamarkada bukaeran iturri berria egiteko asmoa sortu zen. Bultzatzaile nagusienetako bat Ambrosio Maria de Aldasoro jauna izan zen. Aurretik alkatea izan zen, eta 1831 urtean, Udalak Plaza Barriko iturria eraikitzea erabaki zuenean, alkateordea. Eta halaxe esan zuen orduko Udal bileran:

...edateko ur faltak herritarren artean sortutako beharra hain handia izanik, eta kontuan hartuta Arane iturriak oso ur gutxi ematen duela eta Errekaldekoa kalitate oso txarrekoa dela eta, medikuaren esanetan, edanez gero gaixotzeko arriskua dagoela, ona litzateke herriarentzat Ipiñarrieta baserritik gertu dagoen iturburua aprobetxatzea.

Urte hartan hasi eta bukatu egin zituzten bai Ipiñarrietatik zetorren ubidea, baita Plaza Barriko iturria ere.

Bertako iturria hornitzeaz gain, ekarritako ura beste iturri eta labadero hornitzeko erabili zuten: Zubi Nagusiko alboan eraiki zuten labadero berrira, Gabolatseko iturri eta labadero berrietara, eta Andikokalera, Zubi Nagusiaren beste ertzean egin zuten iturrira. Gerora (1894 urtean) Elizburuko iturria ere Ipiñarrietako urez hornitu zuten.

(Handiago ikusteko, sakatu gainean)

XIX-XX mende bueltako iturriak

XX mendearen bueltan iturri berri bat egin zen, eta beste bat konpondu:

• Elizburukoa. 1894 urtean iturria jarri zuten gurutzearen alboan[3], kaleko biztanleek ordainduta, etxetik gertu ura izateko. Ipiñarrietatik zetorren ura erabili zuten.
• Gerra ostean, The Placencia de las Armas Company Limited enpresak Benta Zarra bota zuen, fabrika berriaren aurrean biltegiak egiteko. Inguruan zegoen iturria (Ernizketa, Benta...) konpondu zuten eta zuhaitzak sartu ere. Gaur egun Kainoi fabrikaren iturria edota "Cañones" iturria ere esaren zaio.

(Handiago ikusteko, sakatu gainean)

Azken urteetako iturriak

Inguruko herri guztien antzera, 1950-60 hamarkadatan Soraluze asko hazi zen. Etxe berri asko eraiki ziren, eta hainbat iturri berri ere. Eta inoiz iturri zaharrak desagertu egin dira:

• 1950. hamarkadan Gabolats 13ko etxea eraikitzerako, Altun erreka estali, bertako garbitegia bota zuten, eta iturria berreraiki etxe azpian. XXI mende hasieran, Altun erreka berriro agerian jarri zuten eta iturria pare bat metro mugitu.
• 1967 urtean, Zubi Nagusia zabaltzearekin batera, Andikokaleko iturria Zubi Nagusira ekarri zuten.
• Ezozibidean, bertako auzo berria urez hornitzeko.
• Zeleta auzunean, auzune berria urez hornitzeko.
• XX mende bukaeran Gol enpresa zabaldu zutenean, Errotabarri bota eta leku hartan iturri berria jarri zuten.
• Kanposantuko horma-hilobiak egin zirenean, iturria ere jarri zuten bertan.
• Zaharren egoitza baino aurrerago ere beste bat jarri zuten.
• Urte haietan ere Errabaleko iturria itxi eta desagertarazi zuten.
• Azkenik, XXI mende hasieran egindako edo atondutako parke gehienetan bere iturria jarri dute: Atxuri, Ezozibidekoa (trenbidea), Arraikua, Sagar-erreka, Sagar-erreka parkea, Sagar-iturria (Errotabarri baserria zegoen tokian), Txurruken azpikoa, Arrizabaleta, Olea, Ezozibideko trenbidekoa...

(Handiago ikusteko, sakatu gainean)

Herritartutako iturriak

Mendeen joan-etorrian, Soraluze gero eta handiago egin da. Ondorioz, kanpoan zeuden iturriak bereganatu ditu, herritartu egin ditu.

Horierako bat Txurrukenekoa da, gaur egun Arantzazuko Amaren plazan dagoena. Garai batean bideko iturria zen, Aldundiak eraikia, eta Txurrukena baserri ondoan zegoen. Brontzezko txorrot ederra zuen, baina XX mende hasieran Bergarako laguntalde batek apurtu zuen, Soraluzen afaldu ostean ordu txikitan etxera bueltatzen ari zirela. Aldundiak isuna jarri zien, beraiek ezetz, ez zirela izan eta ez zutela ordainduko (familia aberatsetako kumeak omen) baina azkenean ordaindu zuten. Bitartean Aldundiak iturria konpondu zuen, baina brontzezko txorrota beharrean burnizkoa jarri zuen.

Beste bat Sologoeneko edo Elektrikako iturria da, Sologoeneko zentralaren ondokoa, alegia. Garai batean herri kaskotik urruti zegoen, baina gerra ostean Errekalde kaleko hanbat lantegi berrietatik ur bila joaten ziren, txongilak[4] betetzera. Gaur egun sastrakaz betera dago.

Igarateko iturria Sagar-errekan hasieran zegoen. Metal-ura zuen, oso gustu nabarmenekoa, eta inguruak gorriz tindatuta agertzen ziren. Aintzinean oso erabilia izaren zen, metal-ura maiz edateak hainbat gaixotasun ixatzen omen zituen eta. 1965 urtean Eibarko Udalak Zabala, Unzurrunzaga y Cía-ri Igarateko zentrala eta azpiegiturak erosi zizkion, urak Eibarra eramateko. Egindako lanen ondorioz iturria kaltetuta geratu zen, eta hogei urte geroago, saihesbidea egiterakoan (1985), desagertu.

Laugarrena Ospital iturria da, Sagar-errekako mandobidean zegoena. Gerra ostean garatutako Sagar-erreka auzunetik oso gertu dago,eta bertako errepidea zabaldu zutenean herriko jubilatuen helburua izaten zen, beraien ibileratan. 1960. hamarkadan Soraluzeko Kirol Bazkunak berregin zuen.

(Handiago ikusteko, sakatu gainean)

Kokapena

(Urdinez, desagertutako iturriak)

Mapa kargatzen...

Erreferentziak

1. Soraluzeko Udalaren Eskritura Publikoen Erregistroa (1752/09/28).
2. Item 257 reales pagados a Domingo de Soroeta por 54 estados de calçada y un estado de pared que ha hecho desde la fuente de la huerta de Maisucoa asta la hermita de Salvador y la pared frente al molino de Fco. de Hernizqueta (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1689/09/29).
3. Iturriak eta urteurrenak. Mengela (Soraluzeko jaiak 1994)
4. Txongila. Botijo