«Mendietako iturriak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    202. lerroa: 202. lerroa:
       43.165929,-2.402311 ~Trenbideko iturria;
       43.165929,-2.402311 ~Trenbideko iturria;
       43.160176,-2.402320 ~Osintxuko bideko iturria~ ~Green_marker.png;
       43.160176,-2.402320 ~Osintxuko bideko iturria~ ~Green_marker.png;
      43.174167,-2.386944 ~Ozumako iturria;
       43.191114,-2.434572 ~Maltzagako iturria;
       43.191114,-2.434572 ~Maltzagako iturria;
       43.174887,-2.403944 ~San Andreseko iturria;
       43.174887,-2.403944 ~San Andreseko iturria;

    17:23, 18 azaroa 2022(e)ko berrikuspena

    Herriko iturriak ikusteko, sakatu hemen.

    Soraluzeri buruz idatzi zutenek behin baino gehiagotan esan zuten baserrietako zein mendietako iturrien ura oso ona zela, baina kalekoena gutxi eta kalitate eskasekoa. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du:

    Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.


    Irudiak

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Untzeta iturria

    Izen bereko mugarritik baino pixkat beherago, Untzeta tontorraren gertu.

    Untzeta baserriak (Osintxu) ere oso gertu ditu.


    San Martzialgo iturria

    San Martzial ermita eta Ernizketa baserriaren arteko zelaian dago, baserriaren hormaren kontra.

    Nahikoa berria da, 2000 hamarkadan egin zuten eta. Aurretik, San Martzialera joandakoek baserri aurreko iturria erabiltzen zuten... eta umeek askak ere, sapaburuak harrapatzeko. Gerora baserriaren aurreko esparrua hesitu zutenez, iturri berria jarri zuten.


    Ospittal iturria

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Sagar-errekan dago, Sagarraga industrialdetik gora, autopistako zubi azpitik pasa eta 200 metrotara.

    Izena Sagarraga baserritik datorkio. 1598.eko izurritean ospitalea bihurtu zutelako, herriko gaixoak jaso eta isolatzeko. Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria... Azken izen hauek garai batean jubilauen (beti gizonak) helmuga zelako beraien pasialdietan.

    Aurreneko iturria gaur egunekoaren antzekoa zen: iturria erdian, eta jarleku luze bana alboetan. XX mendeko bigarren erdian, 1960. hamarkadan, Soraluzeko Kirol Bazkunak iturria goitik behera berritu zuen, aurreko egitura mantenduz baina iturri ingurua aterpe ederraz babestuz.


    Maltzagako iturria

    N-627 errepide ondoan dago, mendialdean; Aginaga-Maltzaga industrialdeko[1] bi zubien artean eta Maltzagako tren zubitik 250 bat metro baino lehen.

    Sasoi batean oso erabilia Eibarra edo Elgoibarra oinez ala bizikletaz zihoazen aldetik, gaur egun bakarrik zikloturista bakanek erabiltzen dute.


    Trenbideko iturria

    Osintxuko bidean dago, trenbide zaharretik joanda.

    Zuloaga baserria atzean laga eta gero, ehun bat metro harantzago dago, bide ertzean, ezkerreko aldean.


    Osintxuko bideko iturria

    Iturri hau ere Osintxuko bidean dago, Osintxuko esparruan, baina Soraluzeko mugatik gertu.

    Egotza erreka pasata, Bergarako udalerrian sartzen gara. Deba ibaiaren beste aldean Mugarri baserria dago, sorginen biltoki. Eta saihesbide azpitik pasata, bidearen eta Sologoeneko presaren artean iturria dago, ur ugari eta freskoa ematen duena.


    Ozumako iturria

    Ozuma-gain eta Ozuma-azpi baserrietatik gertu dago iturri hau, eta hortik izena.


    San Andreseko iturria

    Izen bereko ermitaren ondoan dago; Artetatik (eta herritik) zetorren bidearen ondoan, ataritik ezkerrera.


    Askabeiti azpiko iturria

    Ipiñarrietatik Askabeitiarako pista ondoan dago.


    Askabeitiko iturria

    Mendizaleek eraiki zuten iturria, Korta baserriaren lurretan, Askabeitia inguruan.

    1952. urteko maiatzaren 22an Soraluzeko Kirol Bazkunak inauguratu zuen Askabeitiko iturria, Felix Abarrategi lehendakaria zela. Amapontekoa Heraklia Maiztegi Mujika izan zen, eta Don Migel Goikoetxea herriko parrokoak iturria bedeinkatu zuen.

    Askabeitiko ingurua leku ederra zen orduan, eta uda partean herritar asko joaten zen jan-edanak hartu eta eguna bertan pasatzera.

    Iturria zahartuta eta egoera txarrean zela eta, 2016 urtean Soraluzeko Udalak, bolondresen laguntzaz, zaharberritu zuen: inguruko sasiak kentzeaz gain, iturria bera konpondu eta margotu zuten.

    Inguruko lursaila, Askabeitia izenekoa, 2019/05/24an Soraluzeko Udalak erostea erabaki zuen, 7.344 eurotan. Lursailak 20.400 m2-ko azalera dauka[2]


    Askabeiti ondoko iturria

    Urkiazelaitik Mendigainera doan bide inguruan dago, Zuberoak izeneko paraje gainean eta Askabeitiko iturritik gertu.

    Inguruan harripiloak ditu, eraikuntza baten aztarnak edo. Txabolaren bat?


    Manditurria

    Mando iturri moduan ere ezagutua. Bada izen bereko beste iturria Elgoibarreko lursailetan, Mendigainean bertan, Kurutzazarratik gertu.

    Urkiazelaitik 200 bat metrotara dago, Kortazarreko bideko eskumaldean. Sasoi batean bidearen parean zegoen, baina errepidea zabaldu zutenean lehengo bidea baino jasoagoa dator, eta iturria beherago geratu zen. Bidearen ezkerrean Udalak pare bat mahai paratu zituen, bere aulkiekin.

    2018/10/15ean Soraluzeko Udalak Mendigaineko Mando-iturri izeneko lursaila erostea erabaki zuen, 7.354 eurotan. Lursaila Kortazar-Irukurutzeta mendilerroan dago, iturriaren gainean, eta 20.430 m2-ko azalera dauka[3]


    Arpotoko iturria

    Kortazarreko iturria. Iturbeko iturria edo Karakateko iturria moduan ere ezaguna, itsas mailaren gaineko 666 metrotan dago, eta Kortazarreko Haitzetik (756 m i.m.g.) 250 metrotara, Soraluzeko lurretan baina Elgoibarrek mugatik oso gertu. Inguruetan Iturbe baserria dago (Elgoibar).

    Iturbe baserriaren izenak dioenez, aspalditik egon da iturria bertan. Eibarko Klub Deportiboak txukundu zuen 1933an eta hurrengo urtean inauguratu. Gerra garaian frontea bertan gertatu zen, zortzi hilabetetan (1936ko irailetik 1937ko apirila arte). Borroken, bonbardaketen eta inguruan ari ziren soldaduez eraginez, oso kaltetuta gertatu zen.

    Gerra ostean, 1942 urtean, Eibarko Klub Deportiboak berreraiki zuen iturria, eta plaka bat jarri ere: Inaugurado 1934 - 1942 reinaugurado.

    2000 urteko hamarkadan Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkarteak iturria eta ingurua berreskuratu zituen.

    Iturria zabaldu eta ixteko ziria erabiltzen da, ari batetik lotuta.

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Kortazabalgo iturria

    Mendigainean dago, Elgoibarko lurretan; Atxolinera igo baino lehen ezkerrera eta behera jo eta 300 bat metrotara, itsas mailaren gaineko 790 bat metrotan.


    Mando iturria

    Hau ere Elgoibarreko lursailetan dago, Mendigainean bertan, Kurutzezarratik iparraldera 70 bat metrotara, itsas mailaren gaineko 865 metrotan. Ez da nahastu behar Urkiazelain ondoan dagoen Manditurriarekin.

    Mendigainetik bertatik aintzinako errege bidea pasatzen zenez, izena jarri omen zioten zama-mandoei edaten emateko erabiltzen zutelako.


    Sokondoko iturria

    San Andresetik Txurrukarako errepidearen dago, Sokondoko ur jauziaren ondoan eta Atziolatza Barri azpian, itsas gainetik 475 metrotara.

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Altidiko iturria

    Altidi parajearen parean dago, San Andresetik Txurrukarako errepidearen gainean.

    Atziolatza Zar baserria (eu)|Atziolatza Zar]] baserrira edo Kurutzebakarrera joateko bide ondoan dago, itsas gainetik 567 metrotara.

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Pol-Poleko iturria (59alaia)

    Pol-Poleko iturria

    Kurutzebakar mendiaren azpian dago, Osintxuko (Bergara) lurretan. itsas gainetik 773 metrotara dago.

    Pol-Poleko iturrko urak Pol-Pol erreka sortzen dute. Erreka honek Txindurri errekarekin bat egiten du, Erroitz erreka sortuz. Azkenik, erreka honek Muskiritsu edo Elosua errekarekin bat egiten du Deba ibairaino, Osintxun. Muskiritsu erreka honek bere bailarari izena ematen dio, baita mendi lerro osoari ere.

    Iturriko bertako idazkunak jartzen duenez: Iturri au bergarako erriak egin zuan 1926garren urtean. Pol-Pol Mendizale Taldeak berriztu zuan 1960garren urtean.


    Ezoziako iturriak

    Ezoziako santutegiaren inguruan zegoen, beheko plazaren azpian. Oso ur gutxi ematen zuen.

    2000 hamarkada hasieran Eibar-Gasteiz autopistako zulaketa lan handietan ateratako harri eta lurrak aprobetxatu zuten Ezoziako atsedenlekua egiteko: Beheko plazaren atzekaldeko errekazuloa bete eta jolastokia, aparkalekua eta bolatoki berri berria egin ziren.

    Betetze lanen ondorioz, bertako bide zatiak (sasoi bateko [[Komunikabideak. Aintzinako sarea (eu)#Ardatz nagusia: Deba Arroko errege bidea[alda|Gasteiztik itsasorainoko errege bidea]]), Ezoziako iturri zaharra zein alboko eskilara desagertu ziren.

    Zaharraren ordez, jolastokiaren ondoan iturri berria jarri zuten.

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Armendiako iturria

    Berez, Armendiako errotako iturria da.

    Errota[4] ondotik Ipintza erreka pasatzen da. Batetik bestera zeharkatzeko ibia zegoen, idi-gurdiak erabiltzeko modukoa, eta zubi bat oinezkoentzat, harrizko xafla handi eta sendo batez egina. Ondoan iturria dauka, harri handi baten ondoan; gaur egun sasiak janda dago.

    Ingurua, garai batean eta oraindik, jolastoki ederra da umeentzat, gurasoak Armendian bazkalostea egiten duten bitartean.


    Kokapena

    (Desagertutako iturriak urdinez, eta berdez Soraluze kanpokoak)

    Mapa kargatzen...

    Erreferentziak

    1. Aurretik Vicente Gabilondo eta gero Arcelor Mittal izandakoa.
    2. Lursail berrien erosketa. Soraluzeko Udala (2019).
    3. Udalak lursail berriak erosi ditu Mendigainean. Soraluzeko Udala (2018).
    4. Gaur egun hondatuta, aurrekaldea besterik ez da ageri.