«Ezoziako plaza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: thumb | right | 600px | Ezozia auzoa goitik ikusita (Kontrargi 2002) ==Geografia== Ezozia bailarako...) |
No edit summary |
||
2. lerroa: | 2. lerroa: | ||
== | ==Azalpen orokorrak== | ||
Ezozia bailarako bihotza, | [[Ezozia bailara (eu)|Ezozia bailarako]] bihotza da. Herritik gertu dago, [[Ipintza erreka (eu)|Ipintza]]<ref>Ipintza erreka. Armendia, Ezozia edota Mendiola erreka ere.</ref> errekaren ondoan eta [[Sagar-erreka (eu)|Sagar-erreka]] bailararen aurre aurrean. | ||
Bertako toponimoak, Ezoziak, izena eman zion: Ezoziako plaza, edo Ezozia, besterik gabe. Azkenean izen bera bailara osoa izendatzeko erabiltzen da, baina izen osoa beti: Ezozia bailara. | |||
Soraluzeko gune zaharrenetakoa da, Goi Erdi Aroan sortua. Bertan [[Ezoziako santutegia (eu)|Ezoziako santutegia]] dago, eta bi gune: goiko plaza (elizarena omen) eta beheko plaza (herriarena). Honetaz gain, hiru baserri: [[Espilla baserria (eu)|Espilla]] berria, [[Armendia baserria (eu)|Armendia]] eta [[Ezozia baserria (eu)|Ezozia]], azken hau santutegiaren serorategia izandakoa. Desagertuta daude [[Espilla baserria (eu)|Espilla]] zaharra eta [[Armendiako errota (eu)|Armendiako errota]]. | |||
Badira beste baserri batzuk oso gertu, [[Iribe baserria (eu)|Iribe]] eta [[Artia baserria (eu)|Artia]] azpian, [[Irigoin baserria (eu)|Irigoin]] eta [[Aldasoro baserria (eu)|Aldasoro]] gainean eta [[Legarda baserria (eu)|Legarda]] eta [[Mendotz baserria (eu)|Mendotz]] Ipintzaren bestekaldean, baina ez daude Ezoziako plazan bertan. | |||
00:56, 2 urria 2022(e)ko berrikuspena
Azalpen orokorrak
Ezozia bailarako bihotza da. Herritik gertu dago, Ipintza[1] errekaren ondoan eta Sagar-erreka bailararen aurre aurrean.
Bertako toponimoak, Ezoziak, izena eman zion: Ezoziako plaza, edo Ezozia, besterik gabe. Azkenean izen bera bailara osoa izendatzeko erabiltzen da, baina izen osoa beti: Ezozia bailara.
Soraluzeko gune zaharrenetakoa da, Goi Erdi Aroan sortua. Bertan Ezoziako santutegia dago, eta bi gune: goiko plaza (elizarena omen) eta beheko plaza (herriarena). Honetaz gain, hiru baserri: Espilla berria, Armendia eta Ezozia, azken hau santutegiaren serorategia izandakoa. Desagertuta daude Espilla zaharra eta Armendiako errota.
Badira beste baserri batzuk oso gertu, Iribe eta Artia azpian, Irigoin eta Aldasoro gainean eta Legarda eta Mendotz Ipintzaren bestekaldean, baina ez daude Ezoziako plazan bertan.
Atseden lekua
Eibar-Gasteiz autopistako zulaketa lan handietan ateratako harri eta lurrekin eraiki zen Ezoziako atsedenlekua. Ezoziako beheko plazaren atzekaldeko ingurua errekazuloraino bete eta jolastokia, aparkalekua eta bolatoki berri berria egin ziren. Ezoziako santutegia eta Ezozia baserriak inguratzen duten plaza bere horretan utzi da, zuhaitz handien gerizpe eta inguruko harmaila ederrarekin.
Plaza, atsedenlekua eta santutegi ingurua dira auzoko leku erreferentzialak, besteak beste, bertan daudelako auzoko jatetxea, Armendia; bertan euskal sukaldaritza tradizionaleko jaki goxoenekin egiten dute lan. Ezozia jatetxea, aldiz, itxita dago 2000. urtetik aurrera.
Historia
Goi Erdi Aroan, hiria
Irigoin eta Iribe
Bitxikeriak [2]
Ezoziako Santutegiaren kondaira
Ezoziko ermita haitz malkartsu baten gainean dago eraikia, horma altu eta sendoak ditu eta harri losez eta galtzadaz egindako elizaurre eder bat dauka. Ermitak, Espillako dorretxearekin (Soraluzeko lehenengo baserria dela esaten da) eta berriztutako Ezozi eta Armendiko baserriekin batera etxe multzo bat osatzen du, Ezozi auzoko erdigune edo auzotarren bilgune moduan izendatu genezakeena. Ermitaren inguruko erreferentziarik zaharrena XVI. mendea baino lehenagokoa da.
Bada, gaurko egunotararte belaunaldiz belaunaldi transmititu den Ezoziko ermitaren inguruko kondaira ezagun bat. Kontatzen denez, hasiera baten, ermita eraikitzeko lanak Arrieta izeneko goragoko lursail baten hasi omen ziren (gaur egun ermita dagoen baino goragoko lur sail baten). Asmo horrekin, ermita bertan eraikitzeko beharrezko ziren harriak batu omen zituzten leku horretara.
Hara non, inork ezer somatu gabe, gauetik goizera harriak Ezozi baserriaren ondoko haitzetara aldatuta azaltzen omen ziren. Gertatzen zena ezin sinistuta, Irigoien baserriko andreak bere begiz ikusi nahi izan zuen lan hauen egilea zein zen eta gau batez zelatan gelditu zen.
Zelatan zela, bapatean argi zuri bat inguruan zuela Amabirjiña bera ikusi omen zuen idi eta gurdiarekin harriak Ezozi baserrirantz garraiatzen. Irigoieneko andreak baina, Amabirjinak begiratu zionean begi bat galdu zuen bere jakinmin eta ausardiagatik.
Ezoziko Amabirjina, kristautasun garaietan oso maitatua izan da Soraluzen, Gipuzkoa osoan eta Bizkaiko leku batzuetan. Garai batean, jendea tropelka etortzen omen zen santua ikusi eta berari errezu egitera. Duela gutxi, konponketa eta eraberritze lanak egin dira ermitan eta barrukaldea, ataria eta teilatua berri berri jarri zaizkio. Azkenaldian Soraluzetar askok aukeratzen dute ermita hau, euren ezkontza ospakizuna egiteko.
Mapa
Santutegia eta ermita
Ezozia bailarak izen bereko santutegia du, eta San Roke ermita (garai batean Santa Kruz izenekoa).
Baserriak
2002eko datuak
Gaur eguneko baserriak
Erreferentziak
- ↑ Ipintza erreka. Armendia, Ezozia edota Mendiola erreka ere.
- ↑ Soraluzeko baserriak. (68. orrialdea)