«Herriko iturriak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |

50. lerroa: | 50. lerroa: | ||
Mendeen joan-etorrian, Soraluze gero eta handiago egin da. Ondorioz, kanpoan zeuden iturriak bereganatu ditu, herritartu egin ditu. | Mendeen joan-etorrian, Soraluze gero eta handiago egin da. Ondorioz, kanpoan zeuden iturriak bereganatu ditu, herritartu egin ditu. | ||
Horierako bat Elektrikako iturria da, [[Sologoeneko zentrala (eu)|Sologoeneko zentralaren]] ondokoa, alegia. Garai batean herri kaskotik urruti zegoen, baina gerra ostean [[Errekalde kalea (eu)|Errekalde]] kaleko hanbat lantegi berrietatik ur bila joaten ziren, txongilak<ref>Txongila. Botijo</ref> betetzera. Gaur egun sastrakaz betera dago. | Horierako bat Sologoeneko edo Elektrikako iturria da, [[Sologoeneko zentrala (eu)|Sologoeneko zentralaren]] ondokoa, alegia. Garai batean herri kaskotik urruti zegoen, baina gerra ostean [[Errekalde kalea (eu)|Errekalde]] kaleko hanbat lantegi berrietatik ur bila joaten ziren, txongilak<ref>Txongila. Botijo</ref> betetzera. Gaur egun sastrakaz betera dago. | ||
Bigarren bat [[Ospital iturria (eu)|Ospital iturria]] zen, Sagar-errekako mandobidean zegoena. Gerra ostean garatutako [[Sagar-erreka auzunea (eu)|Sagar-erreka]] auzunetik oso gertu dago,eta bertako errepidea zabaldu zutenean herriko jubilatuen helburua izaten zen, beraien ibileratan. 1960. hamarkadan [[Soraluze Kirol Bazkuna (eu)|Soraluze Kirol Bazkunak]] berregin zuen. | Bigarren bat [[Ospital iturria (eu)|Ospital iturria]] zen, Sagar-errekako mandobidean zegoena. Gerra ostean garatutako [[Sagar-erreka auzunea (eu)|Sagar-erreka]] auzunetik oso gertu dago,eta bertako errepidea zabaldu zutenean herriko jubilatuen helburua izaten zen, beraien ibileratan. 1960. hamarkadan [[Soraluze Kirol Bazkuna (eu)|Soraluze Kirol Bazkunak]] berregin zuen. | ||
60. lerroa: | 60. lerroa: | ||
Errekaldeko_iturria_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | Errekaldeko iturria
(J.C. Astiazarán 2019) | Errekaldeko_iturria_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | Errekaldeko iturria
(J.C. Astiazarán 2019) | ||
16_Ospittala._Orain_(Kontrargi_2018).jpg | Errekaldeko iturria eta Atxuri parkea
(Kontrargi 2018) | 16_Ospittala._Orain_(Kontrargi_2018).jpg | Errekaldeko iturria eta Atxuri parkea
(Kontrargi 2018) | ||
Zubi_Nagusia._Iturri_zaharra.jpg | Andikokaleko iturri zaharra | |||
Gabolatseko_iturria_(Google_2013).png | Gabolatseko iturria
(Google 2013) | |||
Kainoi_fabrikaren_iturria_(Google_2013).png | Kainoi fabrikaren iturria
(Google 2013) | Kainoi_fabrikaren_iturria_(Google_2013).png | Kainoi fabrikaren iturria
(Google 2013) | ||
Atxuri_parkeko_iturria_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | Atxuri parkeko iturria
(J.C. Astiazarán 2019) | Atxuri_parkeko_iturria_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | Atxuri parkeko iturria
(J.C. Astiazarán 2019) | ||
Sologoeneko_iturria_(Google_2018).jpg | Sologoeneko iturria
(Google 2013) | |||
</gallery> | </gallery> | ||
88. lerroa: | 91. lerroa: | ||
43.170763,-2.407312 ~Oleako iturria; | 43.170763,-2.407312 ~Oleako iturria; | ||
43.177782,-2.420388 ~Igarateko iturria~ ~Blue_marker.png; | 43.177782,-2.420388 ~Igarateko iturria~ ~Blue_marker.png; | ||
43.167035,-2.405867 ~ | 43.167035,-2.405867 ~Sologoeneko iturria; | ||
43.172492,-2.425508 ~[[Ospital iturria (eu) | Ospital iturria]]~Kukupe / Zaharrena | 43.172492,-2.425508 ~[[Ospital iturria (eu) | Ospital iturria]]~Kukupe / Zaharrena | ||
| height=600 | zoom=15 | type=earth | | height=600 | zoom=15 | type=earth |
19:57, 30 urria 2019(e)ko berrikuspena
- Mendietako iturriak ikusteko, sakatu hemen.
Soraluzeri buruz idatzi zutenek behin baino gehiagotan esan zuten baserrietako iturrien ura oso ona zela, baina kalekoena gutxi eta kalitate eskasekoa. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du:
- Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.
Herriko iturri zaharrenak
Hasiera baten, eta herria oso handia ez zenez, bertako iturriak gutxi ziren:
- Plaza Zaharreko iturria. Aurretik nun zegoen ez badakigu ere, 1804-1809 urteetan Erregetxea egin zutenean hormaren erdi erdian jarri zuten.
- Errabaleko iturria. Erregetxe zaharraren aurrekaldean zegoen. Bertara zetozen mando eta zaldientzat egokia, aska ederra zuen baina iturririk ez, ura menditik zuzenean sartzen zen, eta harri handi bat zuen emari handiak frenatzeko.
- Errekaldekoa. Herlaibiako iturria zen, Erlei errekaren ertzean, Atxuri eta Errekalde artean. Berez, Atxuri kaleak dago. 1690 urtean berriztu zuten, gaurko forma emanez. Geroztik, errepidea altxatu dutenez iturria ere altxatu izan dute.
- Aranekoa. Iturburuari izena ematen diona.
Sebastian de Miñanok esan zuen moduan, iturri hauek oso emari eskasekoak ziren, eta dira.
Plaza Barriko iturri berria
1809 urtean Erregetxe berria erabiltzen hasi ziren, baina Erregetxe zaharrak ez bezala, honek ez zuen inguruan ez ganorazko iturririk, ez eta askarik, eta mandozainentzat arazoa izaten zen.
1820 hamarkada bukaeran iturri berria egiteko asmoa sortu zen. Bultzatzaile nagusienetako bat Ambrosio Maria de Aldasoro jauna izan zen. Aurretik alkatea izan zen, eta 1831 urtean, Udalak Plaza Barriko iturria eraikitzea erabaki zuenean, alkateordea. Eta halaxe esan zuen orduko Udal bileran:
- ...edateko ur faltak herritarren artean sortutako beharra hain handia izanik, eta kontuan hartuta Arane iturriak oso ur gutxi ematen duela eta Errekaldekoa kalitate oso txarrekoa dela eta, medikuaren esanetan, edanez gero gaixotzeko arriskua dagoela, ona litzateke herriarentzat Ipiñarrieta baserritik gertu dagoen iturburua aprobetxatzea.
Urte hartan hasi eta bukatu egin zituzten bai Ipiñarrietatik zetorren ubidea, baita Plaza Barriko iturria ere.
Bertako iturria hornitzeaz gain, ekarritako ura beste iturri eta labadero hornitzeko erabili zuten: Zubi Nagusiko alboan eraiki zuten labadero berrira, Gabolatseko iturri eta labadero berrietara, eta Andikokalera, Zubi Nagusiaren beste ertzean egin zuten iturrira. Gerora (1894 urtean) Elizburuko iturria ere Ipiñarrietako urez hornitu zuten.
XIX-XX mende bueltako iturriak
XX mendearen bueltan iturri berri bat egin zen, eta beste bat konpondu:
- Elizburukoa. 1894 urtean iturria jarri zuten gurutzearen alboan[1], kaleko biztanleek ordainduta, etxetik gertu ura izateko. Ipiñarrietatik zetorren ura erabili zuten.
- Gerra ostean, The Placencia de las Armas Company Limited enpresak Benta-zarra bota zuen, fabrika berriaren aurrean biltegiak egiteko. Inguruan zegoen iturria konpondu zuten eta zuhaitzak sartu ere.
Azken urteetako iturriak
Inguruko herri guztien antzera, 1950-60 hamarkadatan Soraluze asko hazi zen. Etxe berri asko eraiki ziren, eta hainbat iturri berri ere. Eta inoiz iturri zaharrak desagertu egin dira:
- 1950. hamarkadan Gabolats 13ko etxea eraikitzerako, Altun erreka estali, bertako garbitegia bota zuten, eta iturria berreraiki etxe azpian. XXI mende hasieran, Altun erreka berriro agerian jarri zuten eta iturria pare bat metro mugitu.
- 1967 urtean, Zubi Nagusia zabaltzearekin batera, Andikokaleko iturria Zubi Nagusira ekarri zuten.
- Ezozibidean, bertako auzo berria urez hornitzeko.
- Igaraten, Sagar-errekan hasieran, metal-ura zuen iturria zegoen. Saihesbidea egiterakoan (1985) desagertu zen.
- XX mende bukaeran Gol enpresa zabaldu zutenean, Errotabarri bota eta leku hartan iturri berria jarri zuten.
- Urte haietan ere Errabaleko iturria itxi eta desagertarazi zuten.
- Azkenik, XXI mende hasieran egindako edo atondutako parke gehienetan bere iturria jarri dute: Atxuri, Arraikua, Sagar-erreka, Txurruken, Arrizabaleta, Olea...
Herritartutako iturriak
Mendeen joan-etorrian, Soraluze gero eta handiago egin da. Ondorioz, kanpoan zeuden iturriak bereganatu ditu, herritartu egin ditu.
Horierako bat Sologoeneko edo Elektrikako iturria da, Sologoeneko zentralaren ondokoa, alegia. Garai batean herri kaskotik urruti zegoen, baina gerra ostean Errekalde kaleko hanbat lantegi berrietatik ur bila joaten ziren, txongilak[2] betetzera. Gaur egun sastrakaz betera dago.
Bigarren bat Ospital iturria zen, Sagar-errekako mandobidean zegoena. Gerra ostean garatutako Sagar-erreka auzunetik oso gertu dago,eta bertako errepidea zabaldu zutenean herriko jubilatuen helburua izaten zen, beraien ibileratan. 1960. hamarkadan Soraluze Kirol Bazkunak berregin zuen.
(Handiago ikusteko, sakatu gainean)
Kokapena
(Urdinez, desagertutako iturriak)
Erreferentziak
- ↑ Iturriak eta urteurrenak. Mengela (Soraluzeko jaiak 1994)
- ↑ Txongila. Botijo